Pitillasko aintzira
Pitillasko aintzira edo Pitillasko urmaela Nafarroa Garaiko urmael endorreikoa da, Pitillas eta Santakara herrien artean dagoena. Hegazti migratzaileentzako (antzarak, basahateak, murgilari arruntak, kopetazuri arruntak, ahate txistulariak eta abar) geldiune garrantzitsua da. 1996tik Ramsar hitzarmena barruan sartua izan da eta ondoren Natura 2000 zerrendan ere bai. 216 hektarea ditu. Geologiaren aldetik, aintzira endorreikoa dela azpimarratu behar da, hau da, ez duela urez husteko biderik.
Pitillasko aintzira | |
---|---|
Mota | aintzira eta Sakonune endorreiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°24′47″N 1°34′58″W / 42.413061°N 1.582781°W |
Hustubidea | Ez du |
Deskribapena
aldatuEstepa inguru batean kokatuta, Pitillasko aintzira Nafarroako zabalena eta Ebro bailararen garrantzitsuena da nahiz eta haren sakonera oso handia ez izan, bi metro ingurukoa. Aintzira honetara ailegatzen diren urak Uxue mendilerrotik datoz. Aintzira Pitillas herritik bi kilometrotara dago, N-121 errepidean, Santakararako bidean. Ingurua bisitarientzako oso ondo egokituta dago, behatoki eta bidexkekin; horri esker hegaztiak ikusteko oso aukera onak eskaintzen ditu natura eremu honek.
Historia
aldatuLehenengo erreferentzi idatziak Nafarroako Erresumaren garaietatik datoz, 1348 urteko Salbasango urmaelaren aipamenaz. Aipamenaren jatorria urmaelaren zaindarien eta abeltzainen arteko tirabirak izan ziren. Aintzira erabilera handiak zituen bai inguruko lurrak ureztatzeko eta aberei ura emateko baita ere erregearen ehiza-zonalde bezala. XVI.mendean bildutako ura handitzeko asmoz presa bat egin zen. 1561an Nafarroako Erregeak Korteseko Markesari, Juan Navarra eta Benavides, eremu hori eman zion; dena dela, inguruko herriek ez zuten haien lurrak ureztatzeko eskubideak galdu. XX.mendeko 60.urtetan, frankismoaren garapen-politika suntsitzailearen barruan, aintziraren lehortzea planteatu zen. Helburua lur horiek landa-eremua bihurtzea zen baina baldintzak ez ziren onak: oso inguru lehorra zen, salinitate handikoa, eta ondorioz etekin posibleak oso eskasak ziren. Hori esker azkenik proiektua baztertu egin zen. 1976an Nafarroako Foru Aldundiak eremua alokatu egin zuen. 1977an Ehiza Babesa deklaratu zuten. Hortik aurrera giza-interbentzioa erabat aldatu zen. Ingurua eta konpuertak itxi egin ziren, ondorioz naturgunearen errekuperazioa ahalbideratzen.
Babespena
aldatu- 1987an: Nafarroako Gobernuak Natura Erreserba izendatu zuen.
- 1990an: Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua.
- 1997: Ramsar hitzarmeneko barruan izendatua izan zen.
- Natura 2000 sarean dago.
Botanika
aldatu- Hezegunetan ohikoak diren Lezka arrunta (Phragmites australis) eta ihia (Juncus sp.) ikusiko ditugu.
- Inguruko larretan gatzaren portzentaia handia da eta, ondorioz, baldintza horietan moldatuta dauden landareak aurkituko ditugu.
- Ur zabaletan zenbait alga beha dezakegu, esaterako, Potamogeton izeneko familikoak.
Zoologia
aldatuOso inguru aberatsa da, batez ere hegaztien ikuspuntutik; urtean zehar ehundaka dira bertan gelditzen diren espezieak. Hona hemen nagusietariko batzuk:
Urte osoan:
- Kopetazuri arrunta (Fulica atra)
- Ahate txistularia (Anas penelope)
- Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
- Zingira-mirotza (Circus aeruginosus)
Migrazioetan:
- Kurrilo arrunta (Grus grus)
- Ahate mokozabala (Anas clypeata)
Ugaztunak ugariak dira aintziraren inguruan:
Narraztiak:
- Apoarmatu istilzale (Emys orbicularis)
Arazoak
aldatu- Inguruan erabilitako ongarrien ondorioz aintziraren eutrofizazioa.
- Isileko ehiza.
- Pestizidak.
Bibliografia
aldatu- Pili Yoldi eta Xabi Otero: La laguna de Pitillas. Panorama bilduma 1.zk. Nafarroako Gobernua, 1985.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Bertako behatokiko ornitologoek antolatutako webgunea.
- Pitillaseko Aintzira Argia.com webguneko artikulua.
- Pitillaseko aintzira: Urak agintzen duenean Argia.com webguneko artikulua.
- Pitillasko aintzira, Nafarroako gobernuaren turismoa sustatzeko webgunean.
- Pitillasko argazkiak lasonet.com webgunean.
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |