McMafia telesail bat da, zortzi ataletakoa, BBC telebistak egina, Hossein Aminik sortua eta James Watkinsek zuzendua. Inspiratuta dago fikzioz besteko liburu batean, McMafia: A Journey Through the Global Criminal Underword / McMafia: bidaia bat gaizkileen azpimundu globalean zehar (2008), Misha Glenny kazetariarena.[1] Bertan aktore nagusia James Norton da, zeinak antzezten baitu Alex Godman, errusiar mafiako buruzagi baten semea, Britainia Handian hazi dena. Alexen aita Londresen bizi da, eta saiatzen da alde egiten krimen antolatuaren sareetatik. Ekoiztetxe hauek egin dute telesail hau: BBC, AMC eta Cuba Pictures. BBC One kateak estreinatu zuen telesail hau 2018ko urtarrilaren 1ean. [2][3][4]

McMafia
Jatorria
Sortzailea(k)Hossein Amini eta James Watkins (en) Itzuli
IzenburuaMcMafia
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
errusiera
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua1
Atalak8
Ezaugarriak
Genero artistikoakrimenezko filma
Grabazio lekua(k)Belize
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)James Watkins (en) Itzuli
[[Kategoria:James Watkins (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Gidoigilea(k)Hossein Amini
Misha Glenny (en) Itzuli
James Watkins (en) Itzuli
Laurence Coriat (en) Itzuli

[[Kategoria:Misha Glenny (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:James Watkins (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Laurence Coriat (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
Antzezlea(k)
James Norton
David Strathairn
Aleksei Serebryakov (en) Itzuli
Maria Xukxina
Juliet Rylance
Caio Blat (en) Itzuli
Merab Ninidze (en) Itzuli
Faye Marsay (en) Itzuli
David Dencik
Oshri Cohen (en) Itzuli
Kirill Pirogov (en) Itzuli
Nawazuddin Siddiqui (en) Itzuli
Karel Roden
Aaron Vodovoz (en) Itzuli


[[Kategoria:Aleksei Serebryakov (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]


[[Kategoria:Caio Blat (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Merab Ninidze (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Faye Marsay (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Oshri Cohen (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Kirill Pirogov (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Nawazuddin Siddiqui (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Aaron Vodovoz (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaAMC (telebista katea)
BBC
Twickenham Film Studios (en) Itzuli


[[Kategoria:Twickenham Film Studios (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea BBC One
AMC (telebista katea)
Hasiera-data2018ko urtarrilaren 1a
Amaiera-data2018ko otsailaren 11

bbc.co.uk…
IMDB: tt6271042 Allocine: 20870 Rottentomatoes: tv/mcmafia Metacritic: tv/mcmafia TV.com: shows/mcmafia
Twitter: mcmafiaamc Instagram: mcmafiaamc Edit the value on Wikidata

Aktoreak aldatu

Nagusiak aldatu

  • James Norton: Alex Godman inbertsio-enpresa bateko kudeatzaile gaztea.
  • David Strathairn: Semiyon Kleiman, negozio gizon israeldarra.
  • Juliet Rylance: Rebecca Harper, Alexen neska-laguna.
  • Merab Ninidze: Vadim Kalyagin, mafia errusiarreko kide ahaltsua.
  • Aleksey Serebryakov: Dimitri Godman, Alexen aita.
  • Maria Shukshina: Oksana Godman, Alexen ama.
  • Faye Marsay: Katya Godman, Alexen arreba.
  • David Dencik: Boris Godman, Alexen osaba.
  • Oshri Cohen: Joseph, bizkartzain israeldarra.
  • Sofia Lebedeva: Lyudmilla Nikolayeva, estetikalaria.
  • Caio Blat: Antonio Mendez
  • Kirill Pirogov: Ilya Fedorov
  • Nawazuddin Siddiqui: Dilly Mahmood, negozio-kide indiarra.
  • Karel Roden: Karel Benes.

Bigarren mailakoak aldatu

  • Yuval Scharf: Tanya.
  • Anna Levanova: Natasha.
  • Clifford Samuel: Femi.
  • Maria Mashkova: Masha.
  • Kemi-Bo Jacobs: Karin.
  • Atul Kale: Benny Chopra.
  • Evgeni Golan: Marat.
  • Eve Parmiter: Jennifer.
  • Tim Ahern: Sydney Bloom.
  • Ellie Piercy: Sandrine.

Produkzioa aldatu

McMafia inspiratu zen fikzioz besteko liburu batean, McMafia: Seriously Organised Crime / McMafia: krimen serioski antolatua, Misha Glenny kazetariak 2008an plazaratu zuena. Telesailak hainbat hari jaso ditu Glenny-ren liburutik, zeinak dokumentatzen baititu hainbat mafia-erakunde, munduan zehar dihardutenak. Hossein Amini-k eta James Watkins-ek sortu zuten telesaila. Ekoitzi, berriz, etxe hauek: BBC, AMC eta Cuba Pictures, Twickenham estudioekin batera. [5]

BBC-k 2015eko urrian iragarri zuen telesaila egiteko asmoa zuela.[6] 2016ko apirilean jakinarazi zen James Norton izango zela aktore nagusia, Alex Godman burtsako kudeatzailearen rolean, eta James Watkins-ek zuzenduko zituela atal guztiak. Bestelako aktoreen berri, hala nola Maria Shukshina eta Aleksey Serebryakov Alexen guraso gisa eta David Strathairn Israelgo enpresa-gizon ilunaren rolean, 2016ko azaroan eman zen.[7] Amini eta Watkins-ekin batera, beste hauek ere parte hartu zuten telesailaren gidoian: David Farr, Peter Harness eta Laurence Coriat.[8]

Leku hauetan filmatu da telesaila: Londres, Zagreb, Split, Opatija, Qatar, Mumbai, Praga, Kairo, Belgrad, Istanbul, Mosku eta Tel Aviv.[5][8][9][10] Aurrekontuari dagokionez, atal bakoitzak zenbait milioi libera balio zuen.[11]

Atalak aldatu

Zenb.
(guzt.)
Izenburua Zuzendaria Ekoizlea(k) Emisio data
1«1. atala» James WatkinsHossein Amini eta James Watkins2018ko urtarrilaren 1a

Vadim Kalyagin enpresari errusiarrak atentatu bat izango du. Ordainetan, mendekua Alex Godman diru funtsetako kudeatzaile britainiarraren osabari etorriko zaio. Horrek botere-borroka bat piztuko du errusiar eta israeldar azpimundu kriminalen artean. Ordura arte Alex gai izan da bere inbertsio-konpainia auzi horietatik kanpo eusteko, nahiz eta iraganean bere aitak interesak izan dituen Errusiako azpimunduan. 

2«2. atala» James WatkinsHossein Amini eta James Watkins2018ko urtarrilaren 2a

Neska gazte bat, Lyudmilla, Kairora iritsiko da, bertan lan egiteko estetikalari moduan. Iritsitakoan, konturatuko da giza-trafikatzaileek engainatu egin dutela. Semiyonek kendu nahi dio Mumbaiko kontrola Vadimi, eta aliatuak bilatuko ditu, baita dirua ere, operazioak finantzatzeko. Horretarako, Alexen inbertsio-konpainia erabiliko du. Lyudmillak eta beste neska batzuek ikusiko dute zein ankerrak diren beren bahitzaileak. Semyionek Pragara deituko dio Alexi, han hankaz gora jarri nahi ditu-eta Vadimen kontrabandoko operazioak. Alexen aita saiatuko da bere buruaz beste egiten. Giza-trafikatzaileek Israelera pasatuko dute Lyudmilla. Bertan, Semiyonen laguntzaile batek, Tanyak, Lyudmilla hartuko du. 

3«3. atala» James WatkinsDavid Farr eta Hossein Amini2018ko urtarrilaren 7a

Semiyonek Pragan eta Mumbain dituen negozioak hazi egingo dira. Vadim, ordea, kezkatuta dabil, eta Pragara joango da, erantzun bila. Semiyonek asmoa du Israelgo uretan goi mailako kasino bat egiteko, luxuzko itsasontzi batean. Tanyak, bestalde, Ludmylla prestatuko du bere sexualitatea erabil dezan sekretuak aterarazteko Semiyonen balizko negozio-kideei. Antonio Mendez izeneko negozio-gizona Rebeccari hurbilduko zaio, Alexen neska-laguna, esanez Alexen aspaldiko ikaskidea dela. Alexek baina, ez du ezagutzen. Hala ere, bilera egingo dute Frantziako hegoaldean, Antonioren villan. Antoniok erabili nahi ditu Semiyonen itsasontziak Europan droga sartzeko. Alexek ezkontzeko eskatuko dio Rebeccari. 

4«4. atala» James WatkinsDavid Farr eta Hossein Amini2018ko urtarrilaren 14a

Smiyonek gomendatzen dio Alexi ez negoziorik egiteko Mexikoko kartelarekin. Alexek informatikari bat erabiliko du lankideei ezkutatzeko Semiyonekin dituen negozioak. Rebecca kezkatzen hasiko da, konturatzen denean Alexek bigarren telefono bat daukala. Hori dela-eta, Alexen aitari azalduko dio kezka. Bere kontaktuen bidez, Semiyonek jakingo du Vadimek nola trafikatzen dituen drogak Mumbain. Semiyonek Alexen esku utziko du erabakia, drogak lapurtu bai ala ez, eta jakinaraziko dio horrek ondorioak izango dituela. Rebeccak aurpegira eskatuko dizkio kontuak Alexi, honek Semiyonekin dituen negozioen gainean. Hala ere, Alexek erabakiko du droga lapurtzea. 

5«5. atala» James WatkinsLaurence Coriat eta Hossein Amini2018ko urtarrilaren 21a

Alex eta Semiyon ez datoz bat nola presionatu Vadim. Poliziak atxilotu egingo du Semiyon, ustez bortxatu duelako bere mutil amorantea. Lyudmillak aukera bat ikusiko du hor alde egiteko Semiyonen atzaparretatik. Horretarako, Alexen bitartekaritza beharko du. Rebecca Antoniorekin elkartuko da, eta aholkua eskatuko dio Alexen negozioen inguruan. Mashak aitortuko dio Katyari, Alexen arreba, hauen aitak haurdun utzi duela. Kargugabetzearen truk, Alexek xantaia egingo dio Semiyoni; sinaraziko dio onartuko duela bere ontziak erabiltzea Antonioren droga garraiatzeko, eta Lyudmilla joaten utziko duela. Semiyonek onartu egingo du lehen baldintza; ez ordea, bigarrena. 

6«6. atala» James WatkinsLaurence Coriat eta Hossein Amini2018ko urtarrilaren 28a

Alexek ezkutuan eramango du Semiyonen enplegatu bat, Londresen bizkartzain talde bat antola dezan, bere familia babeste aldera. Areago, Alexek eten egingo ditu harremanak bere neska-lagunarekin, eta Rebecca apartamentu batera joango da bizitzera. Kontua da Rebecca urruntzea, Vadimen gaizkileek bakean utz dezaten, baina dena begi-bistan geratuko da Benes bisitatzen duenean, azken hau Vadimen aldera pasatu baita, behartuta. Rebeccak tiro bat jasoko du urdailean, baina Alexen bizkartzainak salbatuko du, garaiz iritsiko baita hiltzailea garbitzeko. 

7«7. atala» James WatkinsPeter Harness eta Hossein Amini2018ko otsailaren 4a

Alexek aitortuko dio familiari nolako harremanak dituen mafiarekin. Ospitalean dagoela, bere neska-lagunak galdu egingo du itxaroten zuen umea, eta arbuiatuko du mutila. Alexen aitak, berriz, Errusian zituen aspaldiko kontaktuak erabili nahi izango ditu familia babesteko, eta horrek bi ondorio izango ditu. Alex Istanbulen elkartuko da Vadimekin eta Semiyonekin, bakeak egiteko asmoz. Hala ere, Vadimez fidatzen ez denez, Alexek aliantza bat egingo du Antoniorekin eta beronen lankide mexikar mafiosoarekin. Bestetik, Vadim hil guran, hiltzaile talde batek haren alaba Natasha hilko du, istripuz. 

8«8. atala» James WatkinsPeter Harness eta Hossein Amini2018ko otsailaren 11

Bere aita zertan dabilen ez dakiela, Alex Moskura joango da, eta Ilyaren agenteek atxilotu egingo dute. Ihes egingo du, eta bere bizkartzainak eta Lyudmillak babestuko dute, azken honen gurasoen esker ona baliatuta. Bitartean, Ilyaren nagusiak eta Errusiako zerbitzu sekretuek Ilya bera kritikatuko dute, Vadimi dion leialtasunagatik. Mexikoko eta Errusiako droga-oligarka zenbaitekin egindako bilera batean, Alexek sendotu egingo du bere posizioa mafioso ahaltsu gisa, Antonio baztertuta. Zerbitzu sekretuko agenteek zauritu egingo dute Vadim tiroketa batean, baina honek ihes egingo du apartamentu batera, eta aurre egingo dio Alexi azken konfrontazio batean. 

Harrera aldatu

Lucy Mangan kritikariak idatzi zuen The Guardian egunkarian telesaila “zoragarriro antolatua dela”, eta deskribatu zuen gidoia “batez bestekoaren gainetikotzat”.[12]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu