Mazkar arantzaduna (Cobitis calderoni) Cobitis generoko animalia espezie bat da. Arrainen barruko Cobitidae familian sailkatzen da.

Mazkar arantzadun
Iraute egoera

Galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaCypriniformes
FamiliaCobitidae
GeneroaCobitis
Espeziea Cobitis calderoni
Banaketa mapa

Arrain txiki arantzadun hau Iberiar penintsulako endemismoa dugu[2] eta Euskal Herrian, Araban eta Nafarroan baino ez da agertzen, mediterraneoko isurialdean, hain zuzen. Azken hogei urteotan, espeziea Omecillo, Baia eta Ebro ibaietan bizi dela jakina da, baina banaketa naturalaren mugen aldetik, gorabehera oso handiak dira ibai arrootan. Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera, mazkar arantzadunak ikusi ziren Baias ibaiaren tarteko zatietan, baina harrezkero egindako azterlanen arabera ezin izan da ziurtatu espezie horren kokalekurik dagoenik ibaian gora, ez eta ibaian behera.

Deskribapena aldatu

Espezie bentoniko txikia dugu, 80 mm-ko luzera nekez gainditzen duena. Gorputz zilindriko eta luzea du eta pedunkulu kaudal mehe eta estua du. Behe-ahoa dauka eta hiru pare bizartxo.

Predatzaileetatik babesteko ezkata supraorbitario bifidoa du, tentetzeko ahalmena daukana.

Bizkar-hegatsaren intsertzio puntua, sabel-hegatsak baino atzeraxeago dago. Bizkar hegatsean adarkatzen diren 7 erradio aurkezten ditu eta 6-7 erradio uzki-hegatsean.

Ez dago dimorfismo sexual ageririk ar eta emeen artean. Bi kasuetan, gorputzean zehar orban beltz batzuk daude lau hileratan kokatzen direnak. Beheko hilerak orban handiagoak ditu, formaz laukiagoak eta bentralki luzatuak. Ezkatak oso txikiak dira eta ezin dira begiz ikusi.

Arrain bentiko ez-migratzailea da, eta ibai hondoetan bizi da, beraz, ez dauka igeri egiteko puxikarik, kobitidoen familiakoen antzera.

Banaketa aldatu

Ebro eta Duero ibaietako arroetan eta Tajo ibaiko arroko Jarama, Lozoya, Tajuña eta Manzanares ibaietako goi-ibarretan zehar bizi den Iberiar Penintsulako endemismoa.

Euskal Herrian, Araban eta Nafarroan baino ez da bizi iraunkorki, mediterraneoko isurialdean hain zuzen.

Azken hogei urteotan, espeziea Omecillo, Baia eta Ebro ibaietan bizi dela jakina da, baina banaketa naturalaren mugen aldetik, gorabehera oso handiak dira ibai arrootan. Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera, mazkar arantzadunak ikusi ziren Baia ibaiaren tarteko zatietan, baina harrezkero egindako azterlanen arabera ezin izan da ziurtatu espezie horren kokalekurik dagoenik ibaian gora, ez eta ibaian behera ere.

Habitata aldatu

Ibaietako erdi zonaldeetan edo zonalde altuetan bizi da, disolbatutako oxigeno kopurua handia den lekuetan (7 mgl-l baino handiagoa). Ur argietan bizitzea nahiago du, hondoan harriak dituztenetan.

Habitat bereko espezie gehiago:

Elikadura aldatu

Mazkar arantzadunaren elikadura iturri nagusiak ibaietako ornodun txikiak eta udan alga unizelularrak dira[3].

Ugalketa eta ontogenia aldatu

Martxoa eta maiatza bitartean ugaltzen da. Horretarako, hondo harritsuak eta korronte askoko ibai guneak aukeratzen ditu. Emeek habiak eraikitzen dituzte isats-hegatsaren bidez eta gutxi gorabehera 200 arrautza jartzen dituzte, tamainaz nahiko handiak proportzioan.

Bizimodua aldatu

Ez dago informazio askorik espezie honen bizimoduaren inguruan baina jakina da bizitza nahiko motzeko arraina dela.[1]

Lutxoak (Esox lucius) mazkar arantzadunaren habitat eta elikagai-iturri berdinak ustiatzen ditu eta espezie honen agerpenari zor zaio, neurri handi batean, mazkar arantzadun populazioen murrizketa eta banaketa mugatua.

Kontserbazioa aldatu

Mazkar arantzaduna "Galzorian" bezala sailkatuta dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan[4] eta "Interes bereziko" bezala Nafarroakoan.

Banaketari buruzko azterlan zehatzak egin ostean, mazkar arantzadunaren populazio bakarra aurkitu da Araban, Espejoko Omecillo ibaian eta zenbait populazio Nafarroan, Ebro, Aragoi eta Arga ibaietan. Azterlanen arabera (2000 eta 2001 urteak), azken bi hamarkadetan ezin izan da ziurtatu espezie hori bertan bizi denik, beraz, esan daiteke populazioa izugarri murriztu dela. Gainera, Euskal Herrian izan duen joera zeharo erregresiboa izan da, eta azken hamarkadan populazio batzuk desagertu egin dira. Ebroko populazioak, esate baterako, %50ean murriztu dira eta populazio desberdinak fragmentatzen hasi dira.

Erregresio honen arrazoi nagusia espezie exotikoen sartzea eta habitaten degradazioa izan dira, batik bat azpiegitura hidraulikoen eta isurketen ondorioz.

Banaketa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Cobitis calderoni», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
  2. Doadrio, I.. (1981). «Primeros datos sobre la presencia de Cobitis calderoni Bacescu, 1961 (Pisces, Cobitidae) en la Península Ibérica» Doñana, Acta Vertebrata (8): 291 - 293..
  3. Valladolid M, Przybylski M.. (2003). «Feeding ecology of Cobitis paludica and Cobitis calderoni in Central Spain» Folia Biologica (51): 135-141..
  4. Bea A.. (1999). Arriskuan dauden EAEko ornodunak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzua.

Kanpo estekak aldatu