Jacques Lucien Jean Delors (Paris, 1925eko uztailaren 20a - ibidem, 2023ko abenduaren 27a) frantziar ekonomialari eta politikaria izan zen. Europako Batzordearen zortzigarren presidente izan zen 1985ean.

Jacques Delors

(1993)

8. Europako Batzordeko Presidentea

1985eko urtarrilaren 7a - 1995eko urtarrilaren 24a
Gaston Thorn - Jacques Santer
Ekonomia, Finantza eta Industria ministroa

1983ko martxoaren 22a - 1984ko uztailaren 17a
Jacques Delors - Pierre Bérégovoy
Mayor of Clichy (en) Itzuli

1983 - 1984
Gaston Roche (en) Itzuli - Gilles Catoire (en) Itzuli
Ekonomia, Finantza eta Industria ministroa

1981eko ekainaren 22a - 1983ko martxoaren 22a
Jacques Delors - Jacques Delors
Ekonomia, Finantza eta Industria ministroa

1981eko maiatzaren 21a - 1981eko ekainaren 22a
René Monory - Jacques Delors

Europarlamentaria

1979ko uztailaren 17a - 1981eko ekainaren 16a
Barrutia: Frantzia
Hautetsia: 1979ko Europako Parlamenturako hauteskundea
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques Lucien Jean Delors
JaiotzaParisko 14. barrutia1925eko uztailaren 20a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 5. barrutia2023ko abenduaren 27a (98 urte)
Hobiratze lekuaQ110359740 Itzuli
Familia
AitaPablo valencia
AmaLa mou
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParis Faculty of Law and Economics (en) Itzuli
Q3268594 Itzuli
Lycée Voltaire (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, politikaria, sindikalista, bankaria, goi-funtzionarioa eta Alkatea
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Enplegatzailea(k)Paris-Dauphineko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaErromako Kluba
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Izengoitia(k)Roger Jacques
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa
Alderdi politikoaFrantziako Alderdi Sozialista

IMDB: nm1824256 Rottentomatoes: celebrity/jacques_delors
Souncloud: jacquesdelors Edit the value on Wikidata

Frantziako Alderdi Sozialistaren kidea, 1981ean Frantziako Ekonomia eta Finantza Ministroa izan zen. Handik Europar Batasunan lan egitera pasa zen, non Maastrichteko Ituna bultzatu zuen. Martine Aubry politikariaren aita izan zen.

Biografia aldatu

Ekonomia ikasketak egin zituen eta Parisko Bankuan hasi zen lanean, plangintzako eta gizarte eta kultura arazoetako ahokulari gisa, eskolak emateaz gainera. 1969tik 1972ra Lehen ministro gaullista Jacques Chaban-Delmasen laguntzaile izan zen. 1974ko abenduan Frantziako Alderdi Sozialistako kide egin zen eta bost urte geroago, 1979an, eurodiputatu hautatu zuten.

Mitterranden lehen agintaldian ekonomia eta finantzen ardura izan zuen, 1981etik 1984ra, eta 1983. urtean Clichy Marchako alkate hautatu zuten. 1979an Europar Legebiltzarreko diputatu hautatu zuten, eta lau urte geroago Europar Erkidegoen Batzordeko lehendakari, Gaston Thornen ordez. Europar Erkidegoko buruzagi nagusi gisa egin duen lanarekin, erakundeari bizitasuna emateaz gainera, Erkidegoko benetako beso betearazlea bihurtu du organismo hura. Europan eragin handiena izan duen politikarietako bat izan da Delors. Beraren ustez Europar Batasunaren eraikuntzak hiru aldi igaro beharko ditu: lehena, oinarrizko koordinazio lana, betea dago dagoeneko; beste biak, diru bakarra eta banku zentrala ekarriko dutenak, 1991ko abenduaren 11n jarri ziren abian, Maastrichten, Europako Ekonomia Erkidegoko herrialdeetako hamabi gobernuburu eta estatuburuek izenpetu zuten itun historikoaren bidez.

1989an Nazioarteko Lankidetzarako Asturiasko Printze saria jaso zuen. 1993an enplegu, lehiakortasun eta hazkundeari buruzko Liburu Zuria aurkeztu zuen. 1994an utzi zuen Europar Batzordeko Lehendakaritza, Europar Batasunak Essenen (Alemania) deitu zuen goi bileran. 1994an Frantziako Lehendakarigai izateari uko egitea eta politika uztea erabaki zuen. Urtebete geroago bukatu zuen Europar Batzordeko lehendakaritzako agintaldia.

Hainbat saiakera liburu idatzi zituen: les Indicateurs sociaux (1971, Adierazle sozialak), le Nouveau Concert européen (1992, Europako kontzertu berria), Pour entrer dans le XXIe siècle (1994, XXI. mendean sartzeko).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Delors