Martin Minvielle Lartigau[1] (Labetze, Nafarroa Beherea, 18861948) euskal medikua izan zen; garai horretan zientzia-dibulgazioaz euskaraz idatzi zuen bakanetakoa izan zen.

Martin Minvielle
Bizitza
JaiotzaLabetze, 1886
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaLabetze, 1948 (61/62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Biografia

aldatu

Labetze Xulian jaio zen. Ikasketak egitera Parisera joan zen; mediku bihurtu eta bertan ezkondu zen. Hala ere ez zituen inoiz ama-hizkuntza eta Euskal Herriarekiko lotura galdu.

Bere bizitzaren azken fasea Amikuzen eman zuen; hor osasungintzan eta gazteak heziz jardun zuen. Gau-eskolak ematen zizkien herriko mutilei eta aldi berean neskentzako ikastegi berri bat zabaldu zuen Donapaleun, "d'Arthez etxea"[2] izenekoan. Hitzaldiak ematen ere ibili zen.

1948an Labetzen bertan hil zen.

  • Haur tipien altxatzeaz edo Haurren arthatzeaz[3] liburuxka, Baiona, 1939; emakumeei emandako hitzaldietan oinarrituta; Petit traité de puériculture izenpean frantsesez ere aterata[4].
  • Une race en danger. L'alcoholisme en Pays-Basque, 1941; hau ere hitzaldietatik abiatuta[5][6].
  • Artikuluak idatzi zituen Herria aldizkariko Osagarriaz atalean, Ipar Euskal Herriko garai horretako beste zenbait medikuk bezala.
  • Bulletin du Musée Basque delakoan (1925-1935) 13 artikulu idatzi zituen.[7]
  • Aintzina aldizkarian ere idatzi zuen (1942-1943)[8].

Iturri nagusia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Bearnoren auzo-herri euskaldunetan ugariak dira jatorri gaskoia duten deiturak, Minvielle eta Lartigau bezala. Okzitaniera arautuan Minvièla eta Lartigau dira; iturria: Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Ràdio País, Paue, 1992.
  2. L’enseignement agricole[Betiko hautsitako esteka], Jean Fourcade.
  3. Hala aipatua Jean Baptiste Althaberen Ziberuko bothanika edo lantharen jakitatea lanean; ikus 110. oharra.
  4. Liburua Amazonen.
  5. Minvielle Euskomedian.
  6. Lantxo honen berri[Betiko hautsitako esteka], IKER zentroko katalogoan.
  7. Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944) kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan, Amelia Hernández, Iker-20, Euskaltzaindia, 2007; ikus 392.or.
  8. Op.cit. 266.or.

Ikus, gainera

aldatu