Euskomedia
Eusko Ikaskuntzak sortu zuen fundazioa
Euskomedia Fundazioa 2002ko otsailaren 18an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak, kultura- eta zientzia-edukiak lituzketen ekoizpenek beste euskarri teknologiko edota sare telematikoen bitartez hedatu zitezen. Eusko Ikaskuntzak Euskomedia Fundazioa 2016ko uztailaren 1ean itxi zuen, eta funts guztien kudeaketa Eusko Ikaskuntzaren esku gelditu ziren[1].
Euskomedia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | fundazioa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Legezko forma | fundazioa |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
2018ko urtarriletik aurrera Euskomedia Fundazioaren web gunean eskuragarri zeuden funtsak, Eusko Ikaskuntzaren Dokumentazio Zentro digitalean ikusgai daude. Gune honetan hurrengo funts hauek kontsultatu ahal dira: Auñamendi Eusko Entziklopedia, Multimedia fondoa, Euskal kantutegia, Euskal kultura prentsan, Dokumentu fondoak, eta argitalpenak[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).
- ↑ «Euskomedia. Kultura Topagunea» www.euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-06).