Aszidia edo Ascidiacea gorputza mintz batez estalia duen uretako animalia ornogabea da, tunikatuen subfilumekoa. Gorputza zaku- edo hodi-formakoa izaten dute, tunika izeneko babes-geruza lingirdatsu edo kartilaginoso lodi batez estalia. Bakarrik edo taldetan bizi dira. Aszidia-espezie gehienak itsas uretan bizi dira, eta gutxi batzuk ur gezatan. Beldarrak metamorfosi bidez garatzen dira. Gai organikoak eta planktona jaten dituzte, eta neurri askotakoak izaten dira. Gaur egun hiru ordena hartzen ditu familia honek: aplusobrankioak (Aplousobranchia), flebobrankioak (Phlebobranchia) eta estolidobrankioak (Stolidobranchia).

Aszidia
Gaur egun (baina ikus testua)

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaChordata
SubfilumTunicata
Klasea Ascidiacea
Nielsen, 1995
Azpibanaketa

Siluriarreko balizko fosil bat aurkitu da, baina bere aragonitozko espikulak ez dira bat ere agertzen erregistro fosilean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu