Berga Kataluniako iparraldean dagoen udalerria da, Berguedà eskualdeko hiriburua dena eta Bartzelonako probintzian ere kokatuta dagoena.

Berga
Kataluniako udalerria
Berga des de Queralt.jpg
Berga Spain.svg Escut de Berga.svg
Administrazioa
Herrialdea Espainia
AutonomiaKatalunia
ProbintziaBartzelonako probintzia
EskualdeaBerguedà
Alkatea Montserrat Venturós i Villalba Itzuli
Izen ofiziala Berga
Posta kodea 08600
INEk ezarritako kodea 08022
Geografia
Koordenatuak 42° 06′ 00″ N, 1° 50′ 44″ E / 42.1°N,1.8455555555556°E / 42.1; 1.8455555555556Koordenatuak: 42° 06′ 00″ N, 1° 50′ 44″ E / 42.1°N,1.8455555555556°E / 42.1; 1.8455555555556
Localització de Berga.png
Azalera 22.6 km²
Altuera 704 m
Mugakideak Cercs, Olvan, Avià, Capolat eta Castellar del Riu
Demografia
Biztanleria 16.494 bizt. (2019)
Dentsitatea 729,82 bizt/km²
Etxebizitzak 187
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Högsby udalerria
Matrikula B
www.ajberga.cat/

2007an 16.596 biztanle zituen. 22,56 km²-ko azalera du.

GeografiaAldatu

Udalerri mugakideakAldatu

Iparraldean eta ipar-ekialdean Cercs, hego-ekialdean Olvan, hegoaldean Avià, hego-mendebaldean Capolat eta ipar-mendebaldean Castellar del Riu udalerriak ditu mugakide.

Natura-inguruneaAldatu

Aurre Pirinioan kokatuta, Pedraforca mendia udalerritik ez dago urruti kokatuta. Queralteko mendilerroa ondoan dauka, bertan santutegia dagoelarik.

Bestela, Llobregat ibaia gertutik igarotzen da, iparraldetik etorrita.

HistoriaAldatu

Hiriaren jatorria "Vergneum" da, 'bargusii' jende iberoaren hiriburua zena, geroago 'Castrum Bergium' izango zena Erromako garaian.

X. mendean, Cerdanyako kondeek Bergako konderri izenekoa sortu zuten, euren menpe zegoena. 1393an bestela Aragoiko eta Armagnaceko Juanak bereganatu zuen, eta 1468an Ferran printzeak hartu zuen.

Segadors-en Gerran, armada frantziarrak hiria 1655ean okupatu zuen, geroago monarkia espainiarrak berreskuratua. Hamarkada batzuk geroago, Espainiako Ondorengotza Gerran beste hiri batzuekin batera (Fraga eta Cervera kasu) borboien alde egin zuen.


Napoleonen aurkako gerran, Kataluniako Goiko Batzarraren egoitza izan zen 1811an, eta 1837an gobernu karlistarena, Katalunia osokoa. Hiru karlistaldiek hiria jo zuten hori dela-eta. 1877an hiri izendatu zuten hain zuzen ere, eta XIV. mendean harresia botatzeari ekin zioten XIX. mende horretan.

XX. mendeko hasieran industriaren garapenak (ehungintzarena besteak beste) immigrazio mugimenduak ekarri zituen, modu nabarmenean populazioa igoaraziz.

Herri eta auzoakAldatu

  • Berga (Herriburua)
  • La Colònia Cal Rosal (ehungintzarekin lotutako kolonia zaharra).
  • Sant Bartomeu de la Valldan

KulturaAldatu

La PatumAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Patum de Berga»
 
Salt de Plens, La Patum jaiaren amaiera dena.

'La Patum' izeneko festa ospatzen dute urtero hirian Corpus Christi dela-eta, maiatz-ekainean. 1983an Generalitatek izendatu zuen festa tradizional eta nazioko interesduntzat, eta 2005ean bestela UNESCOk "Ahozko eta materiarik gabeko gizateriaren ondare"-tzat.

XV. mendekoak dira idatzitako aipamen zaharrenak.

Arkitektura-ondareaAldatu

  • Sant Quirze de Pedret. IX. mendeko eliza aurre erromanikoa, berriztatua. Hormako margoak ditu. Cercs udalerrian egon arren, Berga hiriari eman zioten.
  • Mare de Déu de Queralt-eko santutegia. XVIII. mendekoa, Andra Mariren irudia XIV. mendekoa delarik.
  • Sant Pere enparantza. Erdi Aroko jatorrikoa, bertan zegoen izen bereko eliza erromanikoa, XVIII. mendean botatakoa. Hemen ospatzen dute 'La Patum' festa ezaguna.
  • Sant Ferran gaztelua.

Herri senidetuakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu