Iruña kafea (Iruñea)
- Artikulu hau Iruñeko kafetegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iruña Kafetegia».
Iruña kafea[1] (gaztelaniaz: Café Iruña) Iruñeko kafetegi historiko eta ospetsua da, Gazteluko plazan dagoena. 1888an sortua, entzute handia du iruindarren artean. Barnealdeak XIX. mende amaierako eta XX.aren hasierako kafetegi dotore baten giro eta apaindurak ditu. Kanpoaldean, berriz, terraza ederra Gazteluko plazan.
Iruña kafea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′02″N 1°38′35″W / 42.81722°N 1.64306°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1888 |
Kontaktua | |
Helbidea | Plaza del Castillo 44 31001 Pamplona |
1903an, izen eta tankera bereko kafetegi bat ireki zuten Bilbon.
Historia
aldatuIruindar talde batek sortu zuen Iruña kafea 1888an. Hirian argi elektrikoa izan zuen lehenbiziko edaritegia izan zen. Garaiko egunkarien arabera, San Fermin aurreko egunetan ireki zuten, eta "arkupeetaraino bete zen".[2] Harrezkero, iruindarren bilgune garrantzitsua eta kanpotarren topagunea izan zen. Ernest Hemingway idazleak ospetsu bilakatu zuen, bertan elkartzen baitziren The Sun Also Rises eleberriko protagonistak.[1]
Gamazada
aldatu1894ko otsailaren 18an, Gamazadako gertakarietan, manifestazio erraldoi bat antolatu zen Castejónen.[3] Hori zela eta, Arana Goiri anaiek eta beste abertzale batzuek tren berezi bat antolatu zuten Bilbotik Iruñera joateko.
Iruña kafean, Sabino eta Luis Arana anaiek estandarte bat diseinatu zuten manifestaziora eramateko. Askoren ustez, estandarte hori Ikurrinaren aurrekaria izan zen:[4] hondo zuriaren gainean San Andresen gurutze berdea zeukan, eta honako esaldiak hizki gorrietan:
« | Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra. - Bizkaitarrak agur eiten deutse Naparrei. Dios y Ley Vieja. - Vizcaya saluda a los Navarros..[3] |
» |
Estanislao Arantzadi nafar diputatuaren Juana emazteak brodatu zuen zutoihala.[5]
Irudi galeria
aldatu-
Iruña kafearen barnealdea.
-
Sarrera.
-
Gazteluko plazatik ikusia.
-
Barnealdea.
-
Atea eta emakumezkoen eskulturak.
-
Eskailera.
-
Barnealdea.
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b Iruña Kafea eta Hemingway. pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2024-6-23).
- ↑ Cafe Iruña: historia. cafeiruna.com (Noiz kontsultatua: 2024-6-24).
- ↑ a b Estornés Zubizarreta, Idoia. Gamazada. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2024, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-6-24).
- ↑ Ikurriña. amarauna.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-6-24).
- ↑ Del Laurac bat a la Ikurriña de Sabino Arana. nabarralde.eus (Noiz kontsultatua: 2024-6-24).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
- Iruña kafearen webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)