Mamuen ipuinak, edo Mamuen istorioak, mamuak azaltzen dituen beldurrezko generoaren barruan fikziozko edo lan dramatikoak dira. Gerta daiteke, besterik gabe, mamuak existitzeko aukera hartzen duen lanak izatea edo, gutxienez, obran agertzen diren pertsonaiek horietan sinesmena dutela azaltzea; horiek ere genero barruan geldituko lirateke. Horrelako ipuinak ahozko tradiziotik beratik ezagutzen dira.[1]

M. R. Jamesen "Oh, Whistle, And I'll Come To You, My Lad" ipuinarako James McBrydek egin zuen marrazkia.
Yūrei izeneko mamu japoniarra, Hyakkai Zukanek egindako irudian (1737 inguruan).

Espezialista desberdinen eta Edgar Allan Poeren beraren ustez, ipuin laburra askoz ere formatu egokiagoa da izuarentzat eta naturaz gaindikoarentzat eleberria baino. Horrek ez du esan nahi mamuen eleberri guztiak txarrak direnik baina bai salbuespenak direla.[2]

Lehenengo ipuinak

aldatu

Mamuen istorioak kontatzen diren ahozko genero narratibo ezagunenetakoak dira. Kultura gehienetan, formatu desberdinetan, kontatu izan dira. Istorio hauek liluragarriak izan ohi dira entzuleengan erreakzioak sortzen dituztelako ohiko beldurrei aurre egiten dieten bitartean. Normalean, ahozko tradizioaren mamuen ipuinak motzak dira. Bildumetan jasoak izan dira baina beste hainbat mito, herri ipuin eta kondaira bezala, ahozko narrazio gisa sortzen ziren orokorrean. Mamuen istorioak orokorrean gauean azaltzen dira, maiz suaren inguruan, nolabait, haren babesa bilatuz. [3]

Antzinako literaturetan

aldatu

Mamuen inguruko narrazioak oso goiz agertzen dira literatura desberdinetan. Horrela, lan hauetan haien aipamenak eta inguruko narrazioak jasotzen dira:

Ekialdean

aldatu

Asiako literaturetan badira ere generoaren benetako klasikoak:

XIX. mendean Mendebaldean

aldatu

Baina narrazio hauen benetako arrakasta XIX. mendean ezagutuko da. XVIII. mendean Erromantizismoaurreko idazleek eleberri gotikoa modan jarri zuten eta, haiekin, mamuen mundu iluna: sarritan horrelako izakiak eleberri horien erdian kokatu ziren. Kritikari askoren ustez, ipuin horien urrezko garaia 1830. hamarkadan hasi zen eta Lehen Mundu Gerra hasiera arte iraundu zuen. Jack Sullivan irakaslearen ustez, garai horri bi idazlek eman zioten hasiera: Edgar Allan Poe eta Sheridan Le Fanu.[4]​ Generoak Europa osoan izan zuen loraldi zabal bat, batez ere Erresuma Batuan. Ondoren egile ezagunenak aipatuko ditugu.

Irlandan

aldatu
 
Sheridan Le Fanu.

Erresuma Batuan

aldatu

Charles Dickens

Alemania

aldatu

Espainian

aldatu

Frantzian

aldatu
 
Théophile Gautier, 1857an.

Estatu Batuetan

aldatu

XX. mendean

aldatu

Lehen mundu gerra ondoren generoak interesa galdu zuen. Dena dela, izan ziren eta badira ere oraindik horrelako ipuinen egileak:

Erreferentziak

aldatu
  1. Darrell Schweitzer, "Ghosts and Hauntings": Westfahl, Gary, ed. The Greenwood Encyclopedia of Science Fiction and Fantasy: Themes, Works, and Wonders. Westport, CT: Greenwood, 2005. 338-340 or.
  2. «Golden Age of the Ghost Story». The Penguin Encyclopedia of Horror and the Supernatural. New York: Viking Press. 175 or. ISBN 0-670-80902-0.
  3. https://www.yoair.com/eu/blog/anthropology-ghost-stories-and-folktales-as-cultural-and-historical-indexes/[Betiko hautsitako esteka]
  4. Jack Sullivan, "Golden Age of the Ghost Story", The Penguin Encyclopedia of Horror and the Supernatural, Viking Press, 1986, ISBN 0-670-80902-0

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu