Mary Eleanor Wilkins Freeman

Mary Eleanor Wilkins Freeman (Randolph, 1852ko urriaren 31Metuchen, 1930eko martxoaren 13a) estatubatuar idazle bat izan zen.

Mary Eleanor Wilkins Freeman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Eleanor Wilkins
JaiotzaRandolph (Massachusetts)1852ko urriaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMetuchen (New Jersey)1930eko martxoaren 13a (77 urte)
Hobiratze lekuaNew Jersey
Hezkuntza
HeziketaMount Holyoke College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, haur literatura idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia

Find a Grave: 4261 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Randolphen (Massachusetts, AEB) jaio zen eta "Mary Ella" izenarekin bataiatu zuten. [1]

Gurasoak, Eleanor Lothrop eta Warren Edward Wilkins, kongregazionalista oso sinistunak ziren eta, horregatik, oso gaztaro zorrotza izan zuen.[2] Horregatik, bere lan batzuetan erlijio zorroztasuna oso gai garrantzitsua da.

1867an familia Brattleboro (Vermont) hirira aldatu zen bizitzera eta bertan egin zuen bigarren hezkuntza. Ondoren, goi ikasketak Mount Holyoke College-ean (garai hartan, “Mount Holyoke Female Seminary” izena zeukan) South Hadley-n (Massachusetts) ikasi zituen, 1870–1871 ikasturtean, eta, ondoren, West Brattleboro-ko Glenwood Seminary-an amaitu zituen.[1]

1873an familiaren negozioak porrot egin zuen.

1876an ama hil zitzaion eta bigarren izena aldatu zuen bere omenez eta "Mary Eleanor" izatera pasa zen.[1]

Aita bat-batean hil zitzaion 1883an eta senide hurbilik gabe eta dirurik gabe geratu zen.

Randolphera, jaioterrira itzuli zen bizitzera. Han, Mary J. Wales izeneko lagun baten etxera joan zen bizitzera eta bizimodua ateratzeko idazten hasi zen.[1][3]

Metuchen (New Jersey) hirira 1892an egindako bisita batean, Charles Manning Freeman doktorea ezagutu zuen, lanik egiten ez zuen medikua, eta 1902ko urtarrilaren 1ean ezkondu ziren. Laster bere lanak "Mary E. Wilkins Freeman" izenarekin sinatzen hasi zen.[1] Metuchenen bizi izan ziren, eta Mary Eleanor Wilkins Freeman ezaguna bihurtu zen hirian bere idazlanengatik.[4] Senarra, baina, alkoholikoa zen eta lotarako sendagaiekiko menpekotasuna zeukan eta Trentongo gaixotasun mentaletarako erakunde batean bukatu zuen eta urtebetean legez banatu ziren.[1]

Urte askoan zehar Oliver Wendell Holmes, aitaren idazkari lanak egin zituen.

Bihotzekoak jota hil zen Metuchen-en 77 urterekin eta Hillside Cemetery de Scotch Plainseko (New Jersey) Hillside hilerrian lurperatu zuten.[1]

Idazle lana aldatu

Gaztarotik ikusi zen ez zuelako etxeko lanengatik interesik[5] eta, aldiz, umeentzako poesia eta ipuinka idazten hasi zen, bere familiari laguntzeko.

Bere lan ezagunenak 1880 eta1890 artean idatzi zituen, Randolphen bizi zela, ipuin eta eleberri ugari idatzi zituen eta Ingalaterra Berriko bizitzari buruz idazten zuen kalitate handiz. Ipuin lanik ezagunenak honakoak izan ziren: ''A Humble Romance and Other Stories'' (1887) eta ''A New England Nun and Other Stories'' (1891); bere eleberri ezagunena ''Pembroke'' (1894) izan zen; eta ''The Whole Family'' (1908) talde lanean kapitulu oso esanguratsua idatzi zuen.

Sariak aldatu

1926ko apririlean William Dean Howells domina jaso zuen lehen pertsona izan zen, bere fikzio lanengatik, Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Estatubatuarrak ematen zuena.

Lanak aldatu

  • The Adventures of Ann (1886)
  • A Humble Romance (1887)
  • A New England Nun (1891)
  • Young Lucretia (1892)
  • Jane Field (1892)
  • Giles Corey (1893)
  • Pembroke (1894)
  • Madelon (1896)
  • Jerome, a Poor Man (1897)
  • Silence, and other Stories (1898)
  • The Love of Parson Lord (1900)
  • The Portion of Labor (1901)
  • Luella Miller (1902)
  • Six Trees (1903)
  • The Wind in the Rose Bush (1903)
  • The Givers (1904)
  • The Debtor (1905)
  • Doc Gordon (1906)
  • The Fair Lavinia, and Others (1907)
  • The Winning Lady, and Others (1909)
  • Butterfly House (1912)
  • The Copy–Cat, and Other Stories (1914)
  • Collected Ghost Stories (1974)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Fishinger, Sondra (1997). "Mary E. Wilkins Freeman, 1852–1930", in Past and Promise: Lives of New Jersey Women. Syracuse, NY: Syracuse University Press, 139-141. ISBN 0-8156-0418-1
  2. Baym, Nina (ed.) (2007): "Freeman, Mary E. Wilkins". The Norton Anthology of American Literature". 7. argitalpena. C liburukia. New York: Norton & Company. 625-626.
  3. Mary Eleanor Wilkins Freeman. In Encyclopaedia Britannica. .
  4. Fishinger, Sondra. "Mary E. Wilkins Freeman, 1852–1930", in Past and Promise: Lives of New Jersey Women. Syracuse, NY: Syracuse University Press, 1997: 141. ISBN 0-8156-0418-1
  5. Glasser, Leah Blatt. (1996). In a Closet Hidden: The Life and Work of Mary E. Wilkins Freeman. University of Massachusetts Press ISBN 1558490280..

Kanpo estekak aldatu