Etxe sorgindua fenomeno paranormalak gertatzen omen diren etxe, gaztelu eta antzeko eraikuntza da. Fenomeno horiek mota askotakoak izan daitezke: mamuen agerpena, argiak, zaratak eta garrasiak, psikofoniak. Normalean, fenomeno horiek leku horretan izandako gertaera lazgarriez lotzen dira. Toki horiek hiri kondairez nahasten dira sarritan.

Zinemak asko zabaldu du etxe sorginduen ideia.

Literatura eta zinemaren eraginez Ipar Amerikako etxe sorginduaren eredua mundu osoan zabaldu da, poltergeist fenomenoarekin identifikatuz, nahiz eta kontzeptu desberdina izan. Horren arabera etxe sorgindu batean izaki gaizto bat dago: deabrua, aztia, banpiroa. Etxea, ikuspuntu horren arabera, hilketa baten edo heriotzaren eszenatokia izan zen. Baita maldizio baten ondorioa ere izan daiteke sorginduta egotearen arrazoia.

Etxe sorginduen motak aldatu

Etxe sorgindua edozein eraikuntza izan daiteke: etxe isolatua, gaztelua, baserria, eraikin oso bat, ospitalea. Ez da beharrezkoa etxe zahar bat izatea baina zinemak XIX. mendeko etxe ingelesak zabaldu ditu etxe horien eredu gisa. Esan daiteke, bestetik, parke tematiko guztietan ezaugarri horiek dituen etxe-atrakzio bat badagoela.

Hona hemen etxe sorgindu ospetsu batzuk:

 
"Kompong Som", Kanbodian.

Etxe sorginduak Euskal Herrian aldatu

Aipatutakoen mailara iritsi gabe, gurean ere badira horrelako etxeak:

Fenomenoaren jatorria aldatu

Ohikoa denez bi iritzi kontrajarriak aurkituko ditugu gai honetan. Batzuk espirituen presentzia defenditzen duten bitartean, ikuspuntu zientifikoki etxe sorginduak autosugestioaren fenomeno bezala aztertzen dituzte. Aurretik zabaldutako pasadizoak eta istorioak eszenatokia prestatzen dute horrelako fenomenoak emateko. Hori da, alegia, Joe Nickell ikerlari eszeptikoaren iritzia.[3]

Etxe sorginduak literaturan aldatu

Asko dira gaiaren inguruan argitaratu diren nobelak eta narrazioak. Hona hemen ospetsuenetariko batzuk:

Bibliografia aldatu

  • Francesco Dimitri: Guía de las casas más embrujadas del mundo. Francesco Dimitri. Bartzeloan: Freak bilduma, Alba editorial. 352 or.

Erreferentziak aldatu

  1. Martin Anso: Elezaharren gordelekuak. Iruñea: Astero, 2008. 106-108 or.
  2. Martin Anso: Elezaharren gordelekuak. Iruñea: Astero, 2008. 80-82 or.
  3. http://www.csicop.org/sb/show/catching_ghosts/

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu