Madison Square Garden (1879)

Madison Square Gardenen lehen eraikina New Yorkeko harea bat zen, Ekialdeko 26. kalea eta Madison etorbidearen artean zegoena, Manhattanen. Izen hau erabili duten lau eraikinetatik lehenak 10.000 ikuslerentzako tokia zuen. 1879 eta 1890 artean funtzionatu zuen, toki berean eraikin berri batek ordezkatu zuen arte.

Madison Square Garden (1879)
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°44′34″N 73°59′08″W / 40.7428°N 73.9856°W / 40.7428; -73.9856
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1874
Inaugurazioa1879ko maiatzaren 30a
JabeaWilliam Kissam Vanderbilt I
KudeatzaileaWilliam Kissam Vanderbilt I
Izenaren jatorriaMadison Square
Edukiera10.000
Suntsipena1890

Gardenaren aurretik aldatu

Madison Square Garden bihurtu zen eraikina, hasiera batean New York and Harlem Railroaden pasaiarien geltokia izan zen, Phineas Taylor Barnumek alokatu aurretik, geltokia 1871n Midtown Manhattanera eraman zenean. Barnumek 82 metroko luzerako arraultza formako pista bihurtu zuen, sabairik ez zuena, "Barnum's Monster Classical and Geological Hippodrome" ere deitua izan zen eta 130 x 61 metro neurtzen zuen.

1876an, aire libreko eskenategia Patrick Gilmore konposatzaile eta orkestra zuzendariari alokatu zioten, nork izena "Gilmore's Garden"gatik aldatu zion, eta non lore erakusketak, edertasun lehiaketak, batzarrak eta Westminster Kennel Club Dog Show zakur erakusketako lehena (1877) aurkeztu zituen. Gilmorrek, barruti honetara boxeoa eramaten ere probatu zuen, baina borroka haiek teknikoki legez kanpokoak zirenez garai hartan berak "erakusketa" edo "konferentzia ilustratuak" deitu zituen.

Hurrengo alokairu kontratua W. M. Tilestonentzat izan zen. Publiko atseginagoa erakartzen saiatu zen tenisarekin, zaldiketa eskola batekin eta izotz ihauteri batekin (bere barnean izotz patinaje pista bat izan zuen Estatu Batuetako lehen eraikinetako bat izan zen).

Azken izen aldaketa aldatu

 
Phineas Taylor Barnumen Hipodromo Erromatarra, Madison Square Gardenen aurrekaria.

Cornelius Vanderbilt hil ondoren, tokiaren jabea zena, bere biloba William Kissam Vanderbiltek berrartu zuen kontrola eta harearen izenaren aldaketa Maddison Square Gardengatik iragarri zuen 1879ko maiatzak 31n. Vanderbiltek kirol ikuskizunak aurkeztu zituen, atletismo txapelketak kasu, "Benevolent and Protective Order of Elks"en konbentzio bat, "Zaldiaren Feria Nazionala", eta boxeo gehiago, horien artean John Lawrence Sullivanekin borroka batzuk, nork erakusketa batzuk hasi zituen lau urtean zehar 1882ko uztailetik, eraikinaren edukiera gainditzen zuen jendetza handia erakarriz. P. T. Barnumek ere erabili zuen Gardena Jumbo erakusteko, Londresko zooan erosi zuen elefantea.

Lehen Madison Square Gardenen beste erabilera nabarmen bat belodromo bezala izan zen, lasterketa bizikletentzat arraultza formako pista bat. Garai hartan, bizikleta lasterketak herrialdeko kirolik handienetako bat izan ziren.

Zoritxarrez, lehen Madison Square Garden honek ez zue sabairik, udan gehiegizko beroa eta neguan gehiegizko hotza errazten zuena. Vanderbiltek John Pierpont Morgan, Andrew Carnegie, James Stillman eta W. W. Astor bezalako pertsonak zeuden sindikatu bati saldu zien, Stanford Whitek diseinatutako estadio berri bat eraikitzeko itxi zutenak.

Bere botatzea 1889ko uztailean hasi zen, eta bigarren Madison Square Gardena, honen eraikuntzak milioi erdi dolar baino gehiago kostatu zuelarik, 1890eko ekainak 6an eraiki zen. Bigarren eraikin hau 1926an bota zuten, eta bere tokia, ordutik aurrera New York Life Buildingek okupatzen du, Cass Gilbertek diseinatua eta 1928an amaitua.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu