Hipodromo
Hipodromo edo zalditokia (Greziera klasikozko hippos "zaldia" eta dromos "lasterketa" hitzen lotunea) zaldi-lasterketetarako esparru itxia da. Inguruan harmailak eta erdigunean pista ditu. Normalean lurrezko pistetan trostariek eta belarrezkoetan odolgarbiek lasterketa egiten dute.
Bertan, ikusleek apustuak egin ditzakete.
Historia
aldatuGrezian eta Konstantinoplan ere baziren hipodromoak. Greziako hipodromorik handiena Olinpiakoa zen. Zelaiak 770 metroko luzera zuen, eta harmailaz erabat inguratuta zegoen. Erlijio festa egunetan bakarrik egiten zituzten zaldi lasterketak hipodromoan. Konstantinoplako hipodromoak 370 metroko luzera zuen, eta 30.000 ikuslerentzat adinako lekua. Zaldi lasterketez gainera, beste ikuskizun asko antolatzen ziren hipodromoetan. Erroman, aldiz, zaldi lasterketak zirkuan egin ohi ziren.[1]
Hipodromoak Euskal Herrian
aldatuEuskal Herrian hipodromo bi daude:
Erreferentziak
aldatuWikiztegian orri bat dago honi buruz: hipodromo . |
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |