Belodromoa txirrinduaz ibiltzeko pista obalatu bat da, kurba peraltedunak dituena. Kurbetan malda portzentaje ezberdinak izaten dira. Belodromoek perimetro ezberdinak izan ditzakete 166 metrotik hasi eta 500 metroraino, baina neurri estandarra 250 metrokoa da. Pista hauek zurezkoak edo porlanezkoak izan daitezke, hala ere egurrezkoak pista azkarragoak dira.

Dunc Gray belodromoa

Gaur egun gehienek bi zati zuzen paralelo eta aldapa handiko bi bihurgune dauzkate. Zati zuzenek ere aldapa dute zeharretara; txirrindulariek abiada handia har dezakete horrela, irristatu eta indar zentrifugoaren eraginez pistatik kanpora erortzeko arriskurik gabe, zapaltzen duen zoluaren perpendikularrean egiten bait dute korrika. Pistaren zabalera, bihurguneetan eta handiena den helmugako zati zuzenean, 7 eta 10 m artekoa izan ohi da. Luzera edo pistaren distantzia osoa, soka ere deitzen dena, ez da belodromo guztietan berdina; egokientzat larehun edo bostehun metrokoa jotzen da. Zolua kasu gehienetan zementuzkoa da, baina zurezkoa hobea izaten da. Pistan zehar bi marra ikusterraz marrazten dira, bata barnealdetik (barne marra edo soka) 30 zentimetrora eta beste bat lehenengotik (kanpo marra edo soka) 70 zentimetrora. Leku batetik bestera eraman daitezkeen belodromoak ere badira.

Euskal Herrian aipatzekoa da Donostiako Antonio Elortza belodromoa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.