Maddi Ane Txoperena
Maddi Ane Txoperena Iribarren (Hendaia, Lapurdi, 1994ko azaroaren 23a) kazetaria, bertsolaria, eleberrigilea eta ekintzaile feminista da.[1]
Maddi Ane Txoperena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hendaia, 1994ko azaroaren 23a (30 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta eleberrigilea |
Bizitza
aldatuMaddi Ane Txoperena Hendaian sortu zen, eta gaur egun Lesakan bizi da. Gasteizen Euskal Ikasketak hasi eta urte batera utzirik, hainbat hedabidetan aritu da lanean: Berria egunkariaren Baionako delegazioan eta Topatu.eus Euskal Herriko gazte komunikazioko proiektuan, kazetari gisa; eta Berriako Larrepetit iritzi sailean, zutabegile. Egun, Gizarte Antropologiako ikasketak bukatzen ari da Donostian, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Berriako kazetaria da, Euskal Herria sailean.
Bertsolaria ere bada: 8 urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan, bere ahizpa Kristine Txoperena han zebilela-eta animatuta. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n,[2] eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2012an Xilaba bertsolari txapelketan parte hartu zuen.[3] 2020ko urrian Xilabako hirugarren kanporaketan nagusitu zen.[4] Bortzirietako bertso eskola partaidea da.[5]
2020. urtean, Gazteluma bekari esker, Ene baitan bizi da nobela laburra idatzi zuen.[6]
Urte berean, Igartza saria irabazi zuen Ez erran inori izeneko nobela proiektuarekin.[7]
Bertsolaritza
aldatuTxapelketak
aldatu- 2019ko Xilaba Bertsulari Xapelketa: txapelduna (Talde irabazleko kideak: Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxe)
- 2021eko Xilaba Bertsulari Xapelketa: finalista. Seigarren.
Eskolartekoak
aldatu- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2011.
- Iparraldeko Eskolarteko Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2009 eta 2011
Lanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Ene baitan bizi da (Elkar, 2020)[8]
- Ez erran inori (Elkar, 2022)[9][10]
Bertsoak
aldatu- Bertso sorta bat koronabirusari (2020).[11]
Sariak
aldatu- 2020an XXIII. Igartza saria irabazi zuen, Ez erran inori nobela proiektuari esker.[12][13]
- 2020an X. Gazteluma saria irabazi zuen, Ene baitan bizi da nobelarekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Txoperena, Maddi Ane. (2020.03.16). Erakundeak eta gizartea feminismotik eraldatzen. http://www.forumfeministamariademaeztu.org/permalink.php?id=1425.
- ↑ «Txaber Altube eta Maddi Ane Txoperena txapeldunak» Nontzeberri 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- ↑ Taldekako Xilaba 2019 - Finalerdiak - Kartzela - Maddi Ane Txoperena. (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- ↑ Ibargarai, Joana. «Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Xilabako hirugarren kanporaketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
- ↑ Maddi Ane Txoperena, https://bdb.bertsozale.eus/es/web/haitzondo/view/2632-maddi-ane-txoperena. (2020.03.16). Bertsozale.eus. .
- ↑ Maddi Ane Txoperena, https://www.txalaparta.eus/eu/liburu-denda/egileak/maddi-ane-txoperena. (2020.03.16). Ene baitan bizi. Txalaparta.
- ↑ Taldea, elkar. (2020-09-10). «Maddi Ane Txoperenak irabazi du Igartza saria - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Maddi Ane Txoperena Iribarreni elkarrizketa» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- ↑ Telleria, Miren Mujika. «Haurtzaroko abusuez idatzi du Maddi Ane Txoperenak 'Ez erran inori' eleberrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ Astiz, Iñigo. ««Abusuen gaia landu ahala, jende asko hurbildu zait 'ni ere bai' erratera»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
- ↑ Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Bertso sorta bat koronabirusari» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
- ↑ Aristondo, Amaia Igartua. «Maddi Ane Txoperena Iribarrenek irabazi du Igartza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Maddi Ane Txoperenak irabazi du Igartza Saria» www.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
Kanpo estekak
aldatu- Maddi Ane Txoperena. Twitter kontua.
- Maddi Ane Txoperena Ene baitan bizi da eleberria aurkezten, Youtube, 2020-05-20.
- «Maddi Ane Txoperena: “Gizartean ez zaio garrantzirik eman izan andreen historiari”», Berria, 2020-10-30.