Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa edo Bertsulari Gazteen Xapelgoa urtero jokatzen den gazte mailako bertsolari txapelketa da.
Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
![]() 2019ko finaleko taldea. Iturria: Bertsozale Elkartea[1] | |
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Lehen ekitaldia | 1989 |
Azken txapelduna | Haira Aizpurua (2023) |
Egitura aldatu
Iparraldeko Eskolartekoa Euskal Herri mailan urtero jokatzen den txapelketa handiago baten barruan dago. Izan ere, euskal probintzia bakoitzeko sailkapenak egin ondoren, txapeldun eta txapeldun ordeak euren probintziaren izenean Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzen dute.
Euskal Herriko eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen dute, aldiz Iparraldeko Eskolartekoa Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartea antolatzen du, bai kanporaketak baita finala ere.
Eskolarteko edizio bakoitzean bertsolari kopuru desberdina parte hartu du eta urte askotan zehar bi maila desberdinetan jokatu izan da; gaztetxoen maila (14 urte artekoa) eta gazteen maila (14-18 urte bitartekoa) alegia. Iparraldeko Eskolartekoan Gipuzkoako Eskolartekoan bezala gaztetxoen mailako txapelketak taldean jokatzen dira, Euskal Herriko Eskolartekora ordezkari bakarra joaten delarik.
Parekidetasuna aldatu
Iparraldeko Eskolarteko Txapelketan emakumeen eta gizonen arteko orekari erreparatuz gero, honako datuak ikus ditzakegu:
Emakumeak | Gizonak | |
---|---|---|
Lehen txapelduna | 1994. urtean | 1994. urtean |
Txapeldun eta txapeldun orde kopurua | 27 | 15 |
Txapeldun eta txapeldun ordeen ehunekoa | % 64.3 | % 35.7 |
Txapeldun kopurua | 18 | 9 |
Txapeldunen ehunekoa | % 66.7 | % 33.3 |
Txapendun orde kopurua | 9 | 6 |
Txapeldun ordeen ehunekoa | % 60 | % 40 |
*Kopuruaren zenbaketan txapeldunak edo txapeldun ordeen izenak txapelketa bakoitzean zenbatu dira. Hau da, Miren Artetxeren kasuan adibidez hirutan izan denez txapeldun, hirutan zenbatua izan da.
**Taldekako datuak ez dira zenbatu.
Hona hemen gainerako probintzien eskolarteko txapelketen datuen taula:
Eskolarteko Txapelketak | Txapeldun kopurua (ehunekoa) | Txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | Txapeldun eta txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | |
Araba | 19 (% 48.7) | 20 (% 51.3) | 15 (% 46.9) | 17 (% 53.1) | 34 (%47.9) | 37 (%52.1) |
Bizkaia | 23 (% 31.9) | 49 (% 68.1) | 22 (% 37.3) | 37 (% 62.7) | 45 (% 34.4) | 86 (% 65.6) |
Gipuzkoa | 14 (% 28) | 36 (% 72) | 10 (% 32.3) | 21 (% 67.7) | 24 (% 29.6) | 57 (% 70.4) |
Iparralde | 18 (% 66.7) | 9 (% 33.3) | 9 (% 60) | 6 (% 40) | 27 (% 64.3) | 15 (% 35.7) |
Nafarroa | 15 (% 33.3) | 30 (% 66.7) | 17 (% 42.5) | 23 (% 57.5) | 32 (% 37.6) | 53 (% 62.4) |
Euskal Herria | 26 (% 44.8) | 32 (% 55.2) | 19(% 38) | 31 (% 62) | 45 (% 41.7) | 63 (% 58.3) |
*Beltzez parekideena den eskolartekoa.
*2022/06/15ean eguneratua
Palmaresa aldatu
Datuak falta dira.
Erreferentziak aldatu
- ↑ rreferentzia|izenburua=Naia Etxeberri Larzabalek jantzi du xapela Xiberoa, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan|hizkuntza=eu|url=https://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre/albisteak/naia-etxeberri-larzabalek-jantzi-du-xapela-xibero-lapurdi-eta-baxenabarreko-gazteen-xapelgoan%7Caldizkaria=Bertsozale Elkartea|sartze-data=2019-06-04}}
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2000). Bapatean 1999. Lanku Bertso Zerbitzuak, 31 or. ISBN 84-8928-319-2..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2001). Bapatean 2000. Lanku Bertso Zerbitzuak, 30-31 or. ISBN 84-8928-322-2..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (8. 2001) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2003). Bapatean 2002. Lanku Bertso Zerbitzuak, 31 or. ISBN 84-9783-023-7..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2004). Bapatean 2003. Lanku Bertso Zerbitzuak, 40 or. ISBN 84-9783-149-7..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (11. 2004) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2006). Bapatean 2005. Lanku Bertso Zerbitzuak, 32 or. ISBN 84-935192-1-9..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2007). Bapatean 2006. Lanku Bertso Zerbitzuak, 32-33 or. ISBN 978-84-935192-6-1..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2008). Bapatean 2007. Lanku Bertso Zerbitzuak, 33 or. ISBN 978-84-936159-3-2..
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (15. 2008) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (16. 2009) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (17. 2010) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (18. 2011) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (19. 2012) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (20. 2013) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (21. 2014) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (22. 2015) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (23. 2016) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (24. 2017) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsulari Gazteen Xapelgoa (25. 2018) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ «Naia Etxeberri Larzabalek jantzi du xapela Xiberoa, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
- ↑ «Haira Aizpurua saratarrak irabazi du Iparraldeko Bertsolari Gazteen Txapelketa - Xareta» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ «Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Gazteen Txapelketa» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-06-06). «Haira Aizpuruak irabazi du Ipar Euskal Herriko bertsulari gazteen Xapelgoa» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).