Ez erran inori 2022an Maddi Ane Txoperenak plazaratutako lehen eleberria da.

Ez erran inori
Jatorria
Egilea(k)Maddi Ane Txoperena
Argitaratze-data2022
IzenburuaEz erran inori
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

«Ni ohartu orduko eraikia zegoen guzia», dio protagonistak eleberriaren hasiera aldera. Liburuan, izan ere, Lide izeneko neskaren kaiolatzea eta kaiolatik ihes egin nahia kontatzen da. Sexu-abusu bat pairatu zuen umetan Lidek, eta, halako batean, jada gaztaroan bete-betean dela, oroitzapenek erasango diote eta estuasunak menderatuko du. Bere buruko mamuekin —Piztiarekin— parez pare jartzea saihestu nahian ibiliko da orduan. Hala ere, gero eta handiagoa izango da zauriaren ahala, protagonista deuseztatzerainokoa kasik. Patuaren jokaldi batek, gainera, iraganari aurre egitera bultzatuko du.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Inori ez esatekoak, argitara» Berria 2022-06-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.