Xilaba Bertsulari Xapelketa

Xilaba Bertsulari Xapelketa edo Iparraldeko Bertsolari Txapelketa 2008tik aurrera Ipar Euskal Herriko bertsolarientzat antolatzen den lehiaketa da, ordurarte Iparraldeko bertsolariek urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu izan zuten.

Xilaba Bertsulari Xapelketa
Amets Arzallusek lautan irabazi du txapela.
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia2008
Txapel gehienAmets Arzallus (4 txapel)
Azken txapeldunaAmets Arzallus
Sustrai Colinak bitan irabazi du txapela.

Historia aldatu

"Iparraldeko Bertsularien Lagunak" elkarteak abiatu zuen ekimena. Lehenengo edizioaren finala Donibane Lohitzunen buru zen eta Amets Arzallusek irabazi zuen. 2008an Iparraldeko Bertsolari Txapelketa izena izan zuen. 2010an Xilaba Bertsulari Xapelketa izena hartu zuen, Xi-berua, La-purdi eta Ba-xenafarra izenen konbinaketa da. Hurrengo urteetan izen honekin jarraitu du.

2018an taldekako txapelketa antolatu zen, aurrez Araban eta Nafarroan egindako esperientziak jarraituz. 2019an ere taldeen artekoa jokatu zen. 2021ean itzuli zen bakarkako txapelketa.

Txapeldunak aldatu

Edizioa Txapelduna Bigarrena Oharrak
2008 Amets Arzallus Sustrai Colina
2010 Amets Arzallus Odei Barroso
2012[1] Amets Arzallus Odei Barroso
2014[2] Sustrai Colina Maddalen Arzallus
2016[3] Sustrai Colina Amets Arzallus
2018[4] Mattinsalto Dilindan Talde irabazleko kideak: Xumai Murua, Ellande Alfaro, Pantxika Solorazno eta Aitor Sevier
2019[5] Ez otoi pentsa Hasta la 2toria Talde irabazleko kideak: Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxe
2021[6] Amets Arzallus Miren Artetxe
2023 [7] Hazparke Muttikoak Talde irabazleko kideak: Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate

Erreferentziak aldatu

  1. «Amets Arzallus, Iparraldeko bertsolari onena» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  2. «xilaba-2014» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  3. «Sustrai Colinak jantzi du berriro xapela» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  4. «Mattinsalto taldeak irabazi du Xilaba txapelketa, lehen aldiz multzoka» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  5. Berria. «Ez Otoi Pentsa-k irabazi du taldekako Xilaba txapelketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  6. Agirre, Ainhoa Larretxea. «Zuzeneko kontakizuna: Amets Arzallusek irabazi du Xilaba txapelketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  7. «Hazparke taldea garaile Xilaban» Berria 2023-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).

Kanpo estekak aldatu