Iñigo Arrasate
Iñigo Arrasate Lauzirika, Iñigito Txapelpunk izen artistikoarekin ezaguna (Lekeitio, Bizkaia, 1971ko urtarrilaren 6a) bizkaitar musikaria da.
Iñigo Arrasate | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lekeitio, 1971ko urtarrilaren 6a (54 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikaria, idazlea eta musikagilea |
Kidetza | Txapelpunk MCD Etsaiak Ume Gaiztuak |
Musika ibilbidea
aldatu1986 urtean, 15 urte zituela, bigarren eskuko baxu bat erosi zuen, eta ordutik ibilbide musikal luzea izan du.
Askatu izeneko musika taldean hasi zen jotzen eta 1986an Etsaiak taldean sartu zen.
1999an Txapelpunk taldea sortu zuen eta 2013tik 2015ra bitartean MCD taldeko partaide izan zen.[1]
Autore, konposatzaile, musikari eta abeslaria izan da bere musika ibilbidean zehar.
2021etik Gookapi Iratxoen kantu sekretuak izeneko proiektuan umeentzako kantuak konposatzen ditu.[2]
Telebista
aldatu2018 "DantzanGo!" . ETB 1[3]
2022 "Esta es una noche de Rock & Roll". ETB 2[5]
Literatur ibilbidea
aldatu2018an umeentzako ipuinak idazten hasi zen eta "Euskal Herri magikoa" izeneko bilduma hasi zuen, bi liburu idatzi ditu, Denonartean argitaletxearekin. Bilduma honetako ipuinez gain, osagarri diren kantak sortu ditu.[6]
- "Gabonetako ipuinak" (2020)
- "Ipuin Hunkigarriak" (2021)
2023an "Iratxoak eta uraren misterioa" idatzi zuen (Gookapi)
Erreferentziak
aldatu- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «-Txapelpunk- Iñigo Arrasate Lauzirika-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ «Íñigo Arrasate» gcloyola.com (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ «Iñigito Txapelpunk, 'ingeleseraz' kantatzen, Bamboo taldearen dantzaldian» EITB (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iñigito Txapelpunk nos confiesa que lo más punk que ha hecho en su vida ha sido ¡ser monaguillo!» EITB 2022-08-15 (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La banda e Iñigito Txapelpunk: Esta es una noche de rock and roll» EITB 2022-12-24 (kontsulta data: 2023-03-19).
- ↑ «Iñigo Arrasate Lauzirika - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2023-03-19).