Lisistrata

Aristofanesen komedia
Lysistrata» orritik birbideratua)

Lisistrata (antzinako grezieraz: Λυσιστράτη; euskaraz: «armada desegiten duena») protagonista izen berekoa duen Grezia Klasikoko komedia ospetsua da eta Aristofanes komediografoak idatzi zuen.[1] Aristofanesen komediak interes historiko handikoak dira, baduten balio literarioaz gain, atenastarren eguneroko bizitza islatzen dutelako. Egileak maiz protestatu izan zuen gerraren aurka. Izan ere, Lisistrata, Akarnearrak eta Bakea obretan irtenbide baketsuak defendatu zituen jendea gerrara bultzatzen zuten demagogoen aurka. Lisistratan emakumeen sexu-greba proposatzen du erresistentzia-gako gisa.[2]

Lisistrata
Jatorria
Egilea(k)Aristofanes
Sorrera-urteaK.a. 412
Estreinaldi-dataAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "k"
IzenburuaΛυσιστράτη
Ezaugarriak
Genero artistikoaOld Comedy (en) Itzuli
Hizkuntzaantzinako greziera
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPropylaea of Athens (en) Itzuli

IBDB: 5676 Edit the value on Wikidata

Lisistrata K.a. 411ean antzeztu zen lehenengo aldiz eta bakearen alde egindako ahalegin antolatu eta baketsuaren ikur bilakatu zen, baita gerora feminista ere.[3]

Lisistrata emakumea

aldatu

Lisistrara gerraz nazkatuta dagoen emakume atenastar bat da. Atenasek zuzendutako Delosko Ligaren eta Espartak zuzendutako Peloponesoko Ligaren arteko Peloponesoko Gerran (K. a. 431-K. a. 404.) Lisitratak, berak duen lider sena erakutsiz, emakume talde bat bildu eta esku hartzea proposatzen die, hondamendira eramaten ari diren liskarrak bertan behera utz ditzaten. Lisistratak estratega ikuspegia azaltzen du ere eta emakumeei atenastar, lazedemondar eta euren gizon aliatuek (Esparta, Tebas eta Korintokoak) bakea sinatu arte greba bikoitza egitea proposatzen die: sexuala, senarrei dagokienez, eta familiarra, ama eta etxekoandre gisa. Gainera, gerrak suposatzen duen gastu ekonomikoaz kontziente, atenastar emakume zaharrenei hiriko altxorra gordetzen duen Akropolia hartu eta okupatzeko agintzen die, honela, dirua eta ondasunak gerrarako erabiltzea eragotziz.[4]

Pertsonaiak

aldatu
  • Emakumeak: Lisistrata; Kleonize (Kalonike); Mirrina; Lampito; Adineko emakumeen koroa; beste batzuk.
  • Adineko gizonen koroa.
  • Komandantea.
  • Zinesias .
  • Zinesiasen semea.
  • Espartar mezularia.
  • Pritanis .
  • Espar
  • Atenastarra

Argumentua

aldatu

Lisistrata antzerki lana K.a 411. urtean antzeztu zen. Une hartan Atenas hiria Peloponesoko gerra galtzen ari zen eta, aldi berean, gerra zibila sufritzen; Lanak horrela bakearen ilusioa eskaintzen du. Antzinako errituetan oinarritzen da, gizonezkoen eta emakumezkoen koroak parez pare baina errola aldatuz (emakumeen garaipena gizonezkoen gainetik) eta emakumeen sexu-greba izango du ardatz. Hori da Lisistratak hasierako eszenan emakumeei inposatzen dien estrategia. Emakume eta gizonen arteko agon bidezko lehia izango da (emakumeak Akropolian errefuxiatuta ageri dira, gizonak Akropolia alferrik konkistatzen saiatzen ari direlarik).[5]

 
Lisistrata bitartekari

Agonek ez dute ezer erabakiko; emakumeak Akropolian daude, baina Lisitrataren argumentu bakezaleek ez dute konbentzituko ez komisarioa ezta gizonen koroa ere. Emakume gazteak hainbat aitzakia erabiliz ihes egiten saiatuko dira eta senarrekin bildu. Lisistaren estrategiak emaitzak lortzen hasiko da lakoniarrek jada ezin izango baitiote sexu grebari aurre egin eta negoziatzeko prest agertuko baitira. Lisistratak haien eta atenastarren arteko bitartekaritza bere gain hartu eta bakea lortzen lagunduko du. Amaieran zoriontasuna izango da nagusi: atenastarren eta lakoniarren arteko adiskidetze bazkaria burutuko da. Gizonak eta emakumeak ere baketuko dira eta obra dantza eta kantuen artean amaituko da.[6]

Lisistrata: "Eta tartean hainbeste ekintza izanik, zergatik jarraitzen duzue borrokan eta ez duzue etsaitasun horrekin amaitzen? Zergatik ez zarete adiskidetzen? Ea, zerk eragozten dizue?"(1159-1161)[7]

Oihartzuna

aldatu

XIX. mendearen amaiera arte

aldatu

Mendebaldeko kulturan, Errenazimentuan eta Barrokoan, eragin klasikoz beteriko panorama topatu arren, Aristofanesen lan honek, eduki sexual esplizituak eta emakumeen portaera iraultzaileak eraginda, arreta eskasa izan zuen . Lisistratan garatutako gaiek ulertezintasuna sortu zuten, arbuio morala barne.

XVIII. mendearen amaieran hau aldatu zen. Frantziar Iraultzak defendatutako ideiak Europan zabaldu zirenetik, Aristofanes erregimen demokratiko baten pentsamendu eta hitz askatasunaren adierazle nagusitzat hartzen hasi ziren. 1806an, Lisistrataren alemanera egindako lehen itzulpena agertu zen, Christian August Borbeckek egina. Johann Heinrich Voss (1821), ondoren Droysen (1835-8), Schnitzer (1842-52) eta Seegerrek (1845-8) itzuli zituzten ere bai. Komedia aristofanikoarekiko ezohiko interes horrek bi arrazoirenn ondorio izan zen. Alde batetik, Alemaniako erromantizismoak sustaturiko antzinako komediaren errebalorizazioa. Bestetik, XIX. mendeko iraultza burgesek eragindako ideologia. XIX. mendean zehar, Lisistrataren historiaren beste egokitzapen batzuk estreinatu ziren. Kasu batzuetan, argudioari orientazio politiko argia emanez, baita opereta eta musikal formatuetara egokituz ere.[8]

XX. mendean

aldatu
 
Life Magazine, 1913
 
Martxoak8ko manifestaldia

XX. mendean arte grafikora egin zuen salto eta Aristofanesen lana ulertzeko modu berri bat irekitzen zen, non elementu sexuala agerian geratzen zen. Pablo Ruiz Picassok, adibidez, Aristofanesen testuan zuzenean inspiratu 1934an konposatu zituen sei grabatu eta hogeita hamahiru marrazkiz osatutako seriea. Lisistrata sexu askapenaren heroina gisa aurkeztu zen komikian eta zineman. 1987an, Ralf König marrazkilari alemaniarrak, eduki homosexualeko lanengatik ezaguna, Lisistrataren istorioari heldu eta argumentuari gay-orientazioa eman zion. Bere obran Lisistrataren matxinada benetako iraultza sexual baten abiarazle gisa aurkeztu zuen. Lisistrata gerra amaitzeko sexu greba planteatzen duen punky lesbiana bezala aurkeztu zuen (Lanpito espartarra, bere maitalea).[9][10]

Ameriketako Estatu Batuetan, Vietnamgo Gerran, Aristofanesen obraren antzerki-bertsio ezberdinak estreinatu ziren Ameriketako unibertsitateetan, herrialde honek Asiako hego-ekialdean izan zuen esku-hartze belikoa kritikatzeko asmoarekin. Aipagarriena Lysistrata 's War da, jatorriz 1967an estreinatu zena. Alemanian, 1973an, R. Hochhuth-en Lysistrate und die NATO argitaratu zen. Antzezlan horretan, idazle alemaniarrak Lisistrata auziaz baliatu zen Junta Militarraren diktaduraren testuinguruan Greziako uharte bateko emakume talde bat aurkezteko, haien senarrek NATOren base bat eraikitzeko beharrezkoa den lursaila saltzearen aurka agertuz.[8]

1997ko urrian Kolonbiako gizon gerrillari, paramilitar eta narkotrafikatzaileek ikusi zuten nola Manuel Bonnet jeneralak eskatzen zien haien emakumeei,"hanka itxiko" greba bat egin zezaten. Helburua, hainbeste urteko gerraren ondoren, gizonek bakea sinatzea. Bi mila emakume gerrillarik hala egin zuten.[11]

XXI. mendean

aldatu

XXI.mendean ere aktualitatekoa obra da: 2002. urtean Lisitrata filmak Goya Sarietarako nominazioa izan zuen.[12][13] 2003ko martxoaren 3an Lisistrata erresistentziaren ikur bihurtu zen mundu osoan Irakeko Gerraren aurka, bakearen aldeko 42 he rrialde baino gehiagotan egin baitzen antzerki ekitaldia. Egun horretan milaka lagunek parte hartu zuten gutxi gorabehera 700 irakurketa dramatizatuetan, bakearen alde eta laguntza humanitarioa eskaintzen ari ziren irabazi asmorik gabeko erakunde ezberdinen alde.[14]


2003an ere, Leymah Gboweek eta Women of Liberia Mass Action for Peace elkarteak sexu greba barne hartzen zuen indarkeriarik gabeko protesta bat antolatu zuen: emakumeek Liberian bakea lortu zuten 14 urteko gerraren ondoren, Ellen Johnson Sirleafek gobernuaren presidentzia lor zezan ekintza erabakigarria izan zen. Berak eta Leymah Gboweek Bakearen Nobel saria jaso zuten 2011n.[11][15]

Gata Cattana rap abeslari eta idazleak bere gaietako bat Lisistratari eskaini zion, "ereserkia feministatzat " jo izan dena. [16][17]

Lisistrata feminismotik

aldatu

Lisistratak ekintza zein intsumisioa sinbolizatzen ditu, emakumeek esparru sozio-kultural, politiko eta ekonomikoa eraldatzea erabakitzen duten unea. Gizonei baldintza berdinetan egiten die aurre, gutxiagotasun konplexurik gabe. ezarritako sistemaren aurka borrokatzen du. Gizonek konpondu ez dutena, berak konpondu nahi du, maltzurkeriaz jokatuz. [4][18]

Lisistrata: "Emakumea naiz, baina adimena dut. Ez naiz batere gaizki moldatzen pentsatzerako orduan, eta nire aitarengandik eta nire arbasoengandik hitz asko entzun ondoren, ez naiz gaizki hezia". (1126-1129)[7]

Lisistratak bere gaitasunetan sinesten du, bai eta gainerako emakumeen balioan ere, emakumeen ezaugarriak balioesten ditu, bi sexuen arteko desberdintasunak ezabatzen saiatu gabe, eta uste du emakumeak bete-betean arituko direla ondasun transzendente bat berehalakoaren aurretik jartzen dutenean. Kleonize, aldiz, bere kontrapuntua da: ontzat ematen du Grezian ezarritako emakumearen estatusa eta ez du haren aurka borrokatzen; aitzitik, onartu egiten du, eta etekina ateratzen dio. Gizon komisarioarekin izandako aurrez aurrekoan, Lisistratak zentzudun, aske eta ausart jokatuko du. Izatezko hiritartzat aldarrikatzen du bere burua, bere hiriari laguntzeko eskubide eta betebeharrarekin.[18]

Erreferentziak

aldatu
  1. «komedia - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  2. Soler, García; José, María. (2002). Sangre y vino en el juramento de Lisístrata (vv. 181-239).  doi:http://hdl.handle.net/10810/12897. ISSN 0033-4987. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  3. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2018-03-26). ««Lisístrata» escenifica la lucha feminista desde el siglo IV a.C» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  4. a b (Gaztelaniaz) González, Lourdes Pérez. (2011-12-15). «Las guerras de las mujeres en la guerra :[homenaje a la teórica deminista Victoria Sau»] Cuestiones de género: de la igualdad y la diferencia 0 (6): 309–322.  doi:10.18002/cg.v0i6.3776. ISSN 2444-0221. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  5. (Gaztelaniaz) Badillo, Pedro E.. (2002). El teatro griego: estudios sobre la tragedia, la comedia, Esquilo, Sófocles, Eurípides, Aristófanes, Menandro y la estructura dramática de las obras. La Editorial, UPR ISBN 978-0-8477-0405-7. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  6. (Gaztelaniaz) Porrata-Doria, Glòria Bordons de; Taboada, Anna Díaz-Plaja; Diard, Pascal; Díaz, Francisco Gallardo; Crespo, Gemma Lluch; Homar, Joan Manuel; Llandrich, Maria Rosa Obiols; Sangrà, Juli Palou et al.. (2006-03-22). Enseñar literatura en secundaria: La formación de lectores críticos, motivados y cultos. Grao ISBN 978-84-7827-759-9. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  7. a b (Gaztelaniaz) Martínez, Daniel Romero. Lisístrata [bilingüe. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  8. a b Zoido, Juan Carlos Iglesias. (2010). «Los múltiples rostros de "Lisístrata": tradición e influencia de la "Lisístrata" de Aristófanes» Cuadernos de filología clásica: Estudios griegos e indoeuropeos (20): 95–114. ISSN 1131-9070. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  9. Martignone, Hernán. (2009). «Lisístrata, de Aristófanes a König» Extravío: revista electrónica de literatura comparada (4): 33–47. ISSN 1886-4902. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  10. Martignone, Hernán. Lisístrata, de Aristófanes a König* Extravío. Revista electrónica de literatura comparada 4 (2009) ISSN: 1886-4902.
  11. a b Vázquez, Carmen González. (2018). «Lisístrata, la transgresión de la realidad y de la ficción» Phílos hetaîros: homenaje al profesor Luis M. Macía, 2018, ISBN 978-84-8344-652-2, págs. 55-64 (Ediciones): 55–64. ISBN 978-84-8344-652-2. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  12. Lisístrata- iMDb. (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  13. «Lisístrata » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  14. (Gaztelaniaz) «Lysistrata (2003)» hemisphericinstitute.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).[Betiko hautsitako esteka]
  15. (Gaztelaniaz) PAÍS, EL. (2011-10-13). «Lisístrata y el Nobel de la paz» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  16. Nunca deberíamos dejar de escuchar a Gata Cattana Consultado el 8 de marzo de 2020.
  17. Gata Cattana - Lisístrata (Hitzak)
  18. a b Novo, Elsa García. (1991). «Mujeres al poder: una lectura de Lisístrata» Cuadernos de filología clásica: Estudios griegos e indoeuropeos (1): 43–56. ISSN 1131-9070. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu