William Thomson

Lord Kelvin» orritik birbideratua)

Sir William Thomson, Lord Kelvin izenez ezagunagoa, (Belfast, 1824ko ekainaren 26a - Largs, 1907ko abenduaren 17a) fisikari eta matematikari britainiarra izan zen, Ipar Irlandan jaio arren ikerkuntza nagusiak Eskozian egin zituena.

William Thomson

Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

1902 -
Lorden Ganberako kidea

1893ko otsailaren 23a - 1907ko abenduaren 17a
36. Royal Societyko presidentea

1890 - 1895
George Gabriel Stokes - Joseph Lister
Bizitza
JaiotzaBelfast1824ko ekainaren 26a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaBelfast
HeriotzaLargs1907ko abenduaren 17a (83 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaJames Thomson
AmaMargaret Gardiner
Ezkontidea(k)Margaret Crum (en) Itzuli  (1852 -  1870)
Frances Anna Blandy (en) Itzuli  (1874ko ekainaren 24a -  1907)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGlasgowko Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea
Peterhouse
Royal Belfast Academical Institution (en) Itzuli
Tesi zuzendariaWilliam Hopkins
Doktorego ikaslea(k)Robert Mond (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)William Hopkins
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, astronomoa, matematikaria, unibertsitateko irakaslea, politikaria, idazlea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Glasgowko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Royal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Edinburgoko Errege-elkartea
Zientzien Errusiar Akademia
Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Itzuli
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Bavariar Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino
Izengoitia(k)Lord Kelvin
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoa Alderdi Liberala (Erresuma Batua)
Liberal Unionist Party (en) Itzuli

Find a Grave: 1278 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Belfasten matematika eta ingenieritza irakaslea zen James Thomsonen seme alabetako bat zen. 1830an sei urte zituela ama hil zitzaion eta alaba zaharrenak hezi zituen William eta james anaia zaharrena. 1833an aita Glasgowra joan zen matematika irakastera eta 10 urte zituela Glasgowko Unibertsitatean sartu zen. Ikasle bikaina izan zen eta hainbat sari jaso zituen, lehenengoa 12 urterekin Samosatako Lucianusen Jainkoen elkarrizketak liburua latinetik ingelesera itzultzeagatik.

Hizkuntzak garrantzi handia zuela esanez, 1839 eta 1840 artean Europako hainbat herrialdetan ibili ziren anai arrebak, hala nola, Londresen, Parisen, Alemanian eta Herbeheretan.

Matematika izugarri gustatzen zitzaion eta 1840an bigarren sari garrantzitsu bat irabazi zuen Essay on the figure of the Earth (Lurraren itxuraren inguruko saiakera) lanagatik, non matematikoki aztertzen zuen Lurraren itxura. 1841ean On the uniform motion of heat in homogeneous solid bodies, and its connection with the mathematical theory of electricity (gorputz homogeneo solidoetan beroak duen eragin uniformea, eta elektrizitatearen teoria matematikoarekin duen erlazioa) lana argitaratu zuen. 17 urte baino ez zituen oraindik.

Williamen gaitasunak ikusirik aitak Cambridgeko Unibertsitatean sartu zuen 1841eko ikasturtean. Zientziarako zuen gaitasunaz gain oso kirolzalea ere bazen eta arraun estropadak irabazi zituen, besteak beste. 1846an Glasgowko Unibertsitateko filosofia naturaleko katedradun izendatu zuten eta 22 urterekin bere irakasle izan zirenen gainetik jarri zen. 1847tik aurrera Termodinamika eta Elektrizitatea aztertzeari ekin zion.

1860an izotzetan labandu eta hartutako kolpearen erruz herren gelditu zen. Glasgowko irakasle izaten jarraitu zuen 1899an erretiratu zen arte.

Aurkikuntza zientifikoak

aldatu

Ikerketa ugari burutu zituen, hainbat arlo zientifiko hartuaz gainera. Batez ere ezagun bihurtu zen Zero absolutua 273'15 °C-tan finkatu zuelako. hau erreferentzia gisa hartuz bere izena daraman eskala sortu zen. gaur egun ikerketa zientifikoek hobesten duten tenperatura eskala da Kelvin eskala. Gas idealen legeak aplikatzeko ezinbestekoa da esate baterako.

Itsaso zalea ere bazen eta 1860tik aurrera itsasaldien jokabide ereduak aztertzen aritu ondoren itsasaldien neurriak aurresateko makina asmatu zuen 1876 eta 1879 artean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Thomson