Erregeren adbokatu bidezko eta nobleari
Erregueren aduocatu videzco eta nobleari virthute eta hon guciez complituyari...
Hitz horiekin hasten da Linguae vasconum primitiae, Bernart Etxeparek, Eiheralarreko erretoreak, 1545ean Bordelen inprimatzera eraman eta euskaraz inprimaturik ezagutzen den testurik zaharrena. LVP liburuko eskaintza edo sarrera bezala izendatu ohi da.
Pasarte hau da, liburu osoan, prosan dagoen testu bakarra.
Facsimile | Transkripzioa (Komak gehitu ditugu, hitz batzuk berezitu...) |
---|---|
ERregueren aduocatu videzco eta noblea- ri, virthute eta hon guciez complituyari bere iaun eta iabe Bernard Leheteri, ber- nard echeparecoac, haren cerbitzari chi piac, gogo honez goraynci, baque eta os- sagarri. Ceren bascoac baitira abil, animos eta gentil, eta hetan içan baita, eta baita, scienzia gucietan lettratu handiric, miraz nago, iauna, nola batere ezten asayatu bere lengoage propriaren fauoretan heuscaraz cerbait obra eguitera eta scributan imeitera, ceren ladin publi- ca mundu gucietara berce lengoagiac beçala hayn scri batzeco hon dela. Eta causa honegatic guelditzen da a- bataturic, ezeyn reputacione vague, eta berce nacione oroc vste dute ezin deus ere scriba daiteyela lengoage hartan, nola berce oroc baitute scribatzen beryan. Eta zeren oray çuc, iauna, noble eta naturazcoac beçala, bay tuçu estimatzen, goratzen eta ohoratzen heuscara, çu- ri, neure iaun eta iabia beçala, igorten darauritzut heu- scarazco copla batzu ene ignoranciaren araura eguin ac. Ceren, iauna, hayec iqhussiric eta corregituric pla- zer duçun beçala, irudi baçautzu, imprimi erazi diça- çun eta çure escutic oroc dugun ioya ederra. Impri- mituric heuscara, orano içan eztena, eta çure hatse ho- netic dadin aitzinerat augmenta, continua eta publica mundu gucietara eta bascoec, bercec beçala, duten be- re lengoagian scribuz cerbait doctrina, eta plazer har- ceco, solaz eguiteco, cantatzeco eta denbora igaraiteco materia, eta ginen direnec guero duten causa oboro ha- ren abançatzeco eta obligatu guiren guciac geyncoari |
Facsimile | Transkripzioa |
---|---|
othoyz eguitera, dizum mundu honeten prosperoqui vicia eta bercian parabiçuya, Amen. |
Jendarteratzeko bertsioak
aldatuPatxi Salaberri Muñoak, Linguae vasconum primitiae testua jendarteratzeko Booktegin bertsio egokitu pare bat eskaini zuen, 2008an.[1]
Erregueren aduocatu videzco eta nobleari... (gaur egungo grafiara ekarria) Erregeren adbokatu bidezko eta nobleari, birthute eta hon guziez konplituiari bere iaun eta
iabe Bernard Leheteri bernard exeparekoak, haren zerbitzari xipiak, gogo honez goraintzi
bake eta osagarri. Zeren baskoak baitira abil, animos eta jentil, eta hetan izan baita eta baita zientzia
guzietan letratu handirik, miraz nago, jauna, nola batere ezten asaiatu bere lengoaje
propriaren faboretan heuskaraz zerbait obra egitera eta eskributan imeitera, zeren ladin
publika mundu guzietara bertze lengoajiak bezala hain eskribatzeko hon dela. Eta kausa
honegatik gelditzen da abataturik, ezein reputazione bage; eta bertze nazione orok uste
dute ezin deusere eskriba daiteiela lengoaje hartan nola bertze orok baitute eskribatzen
berian. Eta zeren orai zuk, jauna, noble eta naturazkoak bezala baituzu estimatzen, goratzen eta ohoratzen heuskara, zuri, neure jaun eta jabia bezala, igorten darauritzut heuskarazko kopla batzu ene ignorantziaren araura eginak. Zeren, jauna, haiek ikhusirik eta korregiturik plazer duzun bezala, irudi bazautzu inprimi erazi ditzazun eta zure eskutik orok dugun joia ederra, inprimiturik heuskara, orano izan eztena; eta zure hatse honetik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara; eta baskoek bertzek bezala duten bere lengoajian, eskribuz, zerbait doktrina eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora igaraiteko materia; eta jinen direnek gero duten kausa oboro haren abantzatzeko, eta obligatu giren guziak Jeinkoari othoiz egitera, dizun mundu honetan prosperoki bizia eta bertzian parabizuia. Amen |
Erregeren adbokatu bidezko eta nobleari... Erregeren abokatu zuzen eta nobleari, |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Linguae vasconum primitiae / Euskaldunon hizkuntzaren hasikinak (Patxi Salaberri Muñoak testua jendarteratzeko paratutako bertsioa)» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
Bibliografia
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskara |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Linguae vasconum primitiae |
- Linguae Vasconum Primitiae. Euskaldunon Hizkuntzaren Hasikinak Patxi Salaberri Muñoak prestatuta, dibulgazioa egiteko xedea duen edizioa. Alde batean Etxepareren testua, azaleko egokitzapen ortografiko batzuekin, eta bestean testua euskara batuan emana.
- Linguae vasconum primitiæ: testu osoa, Klasikoen Gordailuan.
- Lehen euskal liburuaren faksimile.fr/rechercher.do?index=AUT3&numNotice=12075834 catalogue.bnf.fr