Sautrela (abestia)

Bernard Etxeparek idatzitako euskarazko abestia
Artikulu hau Etxepareren olerkiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sautrela».

Sautrela Bernart Etxeparek konposaturiko bertso eta abestia da. Euskararen aldeko oda bat da. Ezaguna da Oskorri taldeak egin zion bertsioa[1][2].

Sautrela (abestia)
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Bernart Etxepare
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaeuskara

1545ean Bernart Etxeparek Linguæ Vasconum Primitiæ argitara eman zuenean, bere lanaren helmen historikoaz ongi jabeturik, bildumaren azken bi olerkiak gai horri zuzendu zizkion, euskara azkenik letra inprimatuetan zela, eta hori inportantea zela. Bi olerkiek dantza izena dute gainera (Kontrapas eta Sautrela), mezu baikor bat zabaltzeko. Sautrela da azken olerkia liburuan.

Sautrela izena garai hartako lirika frantsesean modan zegoen Sauterelle dantzatik dator. Doinu arin, jauzikari eta alaia izango zela pentsa daiteke etimologiatik (sauturelle frantsesez, matxinsaltoa da).

Izen honetan inspiratu zen Hasier Etxeberria ETBrako Sautrela literatura-saioa sortzeko.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Linguae Vasconum Primitiae liburua eta Bernart Etxepare lantzen dituen bideoa.

Hitzak aldatu

Heuskara da kanpora, eta goazen oro danzara

O heuskara lauda ezak garaziko herria
Zeren hantik ukhen baituk behar duian thornuia
Lehenago hi baitinzan lengoajetan azkena
Orai aldiz izaneniz orotako lehena.

Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden
Bana haien lengoajiaz bertze oro burlatzen
Zeren ezein eskripturan erideiten ezpaitzen
Orai dute ikasiren nola gauza hona zen.

Heuskaldun den gizon orok alxa beza buruia
Ezi huien lengoajia izanen da floria
Prinze eta iaun handiek orok haren galdia
Skribatus halbalute ikhasteko desira.

Desir hura konplitu du garaziko naturak
Eta haren adiskide orai bordelen denak
Lehen inprimizalia heuskararen hura da
Basko oro obligatu iagoitikoz hargana.

Etai lelori bailelo leloa zarai leloa
Heuskara da kanpora eta goazen oro danzara.

Erreferentziak aldatu

  1. Gabi de la Mazak karaokerako prestatua. (). Sautrela (Oskorri). (Noiz kontsultatua: 2018-02-22).
  2. OSKORRI - HAUXE DA DESPEDIDIA - Kontzertua - Concierto. (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu