Benedikto XV.a[1] (latinez Benedictus PP. XV) jaiotzez Giacomo Giambattista della Chiesia (Genoa, Sardiniako erresuma, g.e. Italia, 1854ko azaroaren 21a - Erroma, 1922ko urtarrilaren 22a) Eliza Katolikoko Aita Santu izan zen 1914ko irailaren 3tik bere heriotza egunera arte.

Benedikto XV.a

(1915)

258. Aita santu

1914ko irailaren 3a - 1922ko urtarrilaren 22a
Pio X.a - Pio XI.a
kardinal

1914ko maiatzaren 25a -
Artzapezpiku katolikoa

1907ko abenduaren 16a -
Domenico Svampa (en) Itzuli - Giorgio Gusmini (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Bologna (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiacomo Paolo Giovanni Battista della Chiesa
JaiotzaPegli (en) Itzuli1854ko azaroaren 21a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1922ko urtarrilaren 22a)
HeriotzaJauregi Apostolikoa1922ko urtarrilaren 22a (67 urte)
Hobiratze lekuaVatican Grotto (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaPontifical Ecclesiastical Academy (en) Itzuli
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Genovako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

w2.vatican.va…
Find a Grave: 6000645 Edit the value on Wikidata
Benedikto XV.a

Haurtzaroa aldatu

Jaiotzean Giacomo Giambattista della Chiesia izena jarri zioten. Genoako Giuseppe della Chiesia markesaren semea zen eta ama, Napoliko markes batzuen senidea.

Ikasketak eta lehen lanak aldatu

Genoako Erret unibertsitatean zuzenbide zibila ikasten hasi zen, baina ikasketa horiek amaitu orduko seminarioan sartu. 1875ean doktoradutza lortu zuen. Erromako Capranica ikastetxera joan zen eta 1878an apaiztu, Letrango San Joan basilikan. Erroman zela, diplomazia, teologia eta zuzenbide kanonikoa ikasi zituen.

1882an Aulki Santuaren Gai Berezietako Kongregazioan sartu zen, eta ikasketak amaitutakoan, Madrila bidali zuten nuntzio. Bertan lan garrantzitsua egin zuen Espainia eta Prusiaren arteko gatazkan, Karolinei buruz.

1887an Erromara itzuli eta Vatikano Hiriko Estatu idazkaritzan sartu zen. 1899tik aurrera diplomaziako irakasle izan zen Erromako Eliz Nobleen Akademia Pontifikoan.

1907an Pio X.ak Bolognako apezpiku izendatu zuen, eta 1914an, kardenal.

Aita santu aldatu

Kardinal izendatu eta hiru hilera Pio X.a hil zen eta konklabeak della Chiesia hautatu zuen Aita santu 1914ko irailaren 3an. Lehen Mundu Gerraren garaian Eliza Katolikoa zuzentzea egokitu zitzaion. Ezin izan zuen ezer egin gatazka saihesteko; horren ordez, laguntza humanitario ugari eskaini zituen. Elizaren neutraltasuna aldarrikatu zuen eta berriz horrelako gatazkarik ez bizteko egin beharreko pausoak zehaztu zituen.

Italiaren batasunaren aurkakoa zen arren, Versaillesko Konferentziara ordezkari bat bidali zuen, Tratatua babestuz. Frantzia eta Erresuma Batuarekin harremanak berrezarri zituen, baita Portugal eta Austria-Hungariako inperiotik sortutako estatu berriekin ere.

Haren garaian osatu zen Zuzenbide Kanonikoko Kode berria onartu eta indarrean jarri zuen 1917an. Urte berean, Ekialdeko Elizentzako kongregazioa sortu zuen Vatikanoaren barruan. 1919an indar gabe utzi zuen katoliko italiarrek Italiako politikan parte hartzeko debekua, eta Luigi Sturzo bultzatu zuen Partito Popolare Italiano sortzeko, geroago Italiako Demokrazia Kristaua izan zena; halaber, Maximum illud entziklikarekin misio jarduerei indar berezia eman zien.

Erroman hil zen, gripe izurrite baten ondorioz, 1922ko urtarrilaren 22an. Vatikanoko San Petri basilikako hilobietan hilobiratu zuten.

 
Hilobia

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benedikto XV.a