Alkizalete baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Alkizan
Lete baserria» orritik birbideratua)
Artikulu hau Alkizako baserriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lete».

Alkizalete edo Lete Alkizako baserri bat da, Erdi Aroko jatorria duena. Garai horretakoak dira erdi puntuko arku bat eta behe-solairuko horma-atal gotikoaren zati batzuk, baita XVI. mendeko zurezko zutoin eta habeak ere. Gaur egungo baserria XVIII. mendeko eraikin barrokoa da.

Alkizalete baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAlkiza
Koordenatuak43°10′21″N 2°06′37″W / 43.17248°N 2.11026°W / 43.17248; -2.11026
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVIII. mendea -
Arkitektura
Dimentsioak18,5 (zabalera) × 17,5 (luzera) m
Solairuak3
Ondarea
EJren ondarea8

2007ko maiatzaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.

Ezaugarriak aldatu

Oinplano laukizuzena duen familia bakarreko baserria, 17,5 x 18,5 m-koa, hiru solairu eta ganbara dituena, eta hiru isurkiko hodi-teiladun estalki zurezkoa.

Kanpoaldea aldatu

Hego-mendebaldera jotzen duen fatxadarekiko luzetara dagoen gailurra. Gehiena harlangaitzez egindako perimetro-pareta, zuriz luzitua eta pintatua, salbu eta eraikineko lau fatxadetako harlanduetan. Harlanduzko eskantzuak ditu. Fatxada nagusia simetrikoa da, eta behe-solairuan puntu erdiko arku dobelatua duen sarbide bat du, fatxadako ardatzarekiko deszentratua. Alboetan hiru leiho harlanduz inguratuak. Lehenengo solairuan lau leiho-zulo ditu, harlanduz inguratuak baita ere. Lehenengo eta bigarren solairuen artean armarria dago, fatxadaren erdian eta hauts-babes batean gordeta, eta horren ondoan eguzki-erloju bat. Kasu honetan fatxadako horma-atala harlanduzkoa da. Bigarren solairuan lau leiho daude, harlanduz inguratuak. Pinoian bi leiho ditu, eta beste bi ere bai, harlanduz inguratuak. Azkenik, pinoian baita ere, puntan burdinazko haize-orratza duen gailurra erliebezko gurutze bat duen sekzio karratuko harlanduzko zutoin batean bermatzen da.

Hego-ekialdeko fatxadak, lehenengo solairuaren parean, erdi-puntuko arkua duen sarbide bat du; eta beste bat atalburuduna, estalkitxo batez burutua, sarbidea porlanezko maila oker txikiko eskailera bat duena. Fatxada honetan, sarrerako ateen alboetara, harlanduz inguraturiko beste bi leiho-zulo daude. Bigarren solairuan hiru balkoi daude, burdinazko barandadunak.

Ipar-ekialdeko fatxadak sarbide ateburuduna da, zeinetatik behe-solairura igaro baitaiteke. Horren gainean, lehenengo solairuaren parean, harlanduz inguraturiko bi leiho daude. Bigarren solairuaren parean, harlanduz inguraturiko beste hiru leiho.

Ipar-mendebaldeko fatxadak simaurtegi eta txerritegi moduan erabiltzen diren hainbat teilape-eranskin ditu. Behe-solairuan erdi-puntuko arku dobelatua dago, eraikinaren barrualdetik soilik ikus daitekeena. Lehenengo solairuaren parean kuku-leiho txiki bat dago.

Barnealdea aldatu

Eraikinaren egitura behe-solairuko harrizko bi zutabetan eta zurezko beste bitan bermatzen da. Eta horien gainean altxatzen dira ganbararainoko atal bakarreko lau zutoin-ardatz. Lehenengo solairuko forjatuak soliba erregularrak, simetrikoak eta sekzio handikoak ditu. Lehenengo eta bigarren solairuetako forjatuetan, habeen gainean, soliba erregularrak eta simetrikoak bermatzen dira. Ganbaran, lau zutoin-ardatzak zurezko urkila banatan bukatzen dira, zeinetan eraikinaren teilatua bermatzen baita. Egitura zenbaki erromatarrez markatua dago. Lehenengo solairuan, fatxada nagusirantz irekia, 8 x 7 m-ko egongela dago, aingeru-buruak irudikatzen dituen iztukuzko apaingarriak dituena. Egongelako ateak eta atal bakarreko oholez egindako tarima ere jatorrizkoak dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu