Spock Star Trek zientzia-fikziozko telesail ospetsuko pertsonaia bat da. Hasieran Leonard Nimoyk interpretatua Star Treken jatorrizko telesailean, Star Trek: The Animated Series telesail animatuan, Star Trek: The Next Generationeko bi ataletan, Star Treken zazpi filmetan eta telesailari buruzko liburu, komiki eta bideo-joko ugaritan agertzen da. Star Trek XI filmean ere agertzen da bere pertsonaia Leonard Nimoyk antzeztua, Spock gaztearen papera Zachary Quintok egiten duen arren.

Spock
Star Trek
Leonard Nimoy Spock jaunaren paperean Kirk kapitainaren ondoan (William Shatner)
Argitalpena
Lehen agerpenaStar Trek: The Original Series
Azken agerpenaStar Trek
SortzaileaGene Roddenberry
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
JaiotzaShi'Kahr, Vulkano, 2230
HeriotzaNew Vulcan (en) Itzuli, 2263
HerrialdeaPlaneta Elkartuen Federakuntza
SexuaAr
EspezieaErdi-vulkaniar
Jardueraexecutive officer (en) Itzuli
enbaxadorea
time traveller (en) Itzuli
diplomazialaria
science officer (en) Itzuli
Familia
AitaSarek
AmaAmanda Grayson
Seme-alabak
Anai-arrebak
Senideak
Bestelakoak
SuperbotereaVulcan nerve pinch (en) Itzuli, Telepatia eta mind meld (en) Itzuli
Jantziatunika eta xingola
EtsaiakKhan Noonien Singh (en) Itzuli eta Nero (en) Itzuli
www.startrek.com

Erdi-vulkaniar arrazako pertsonaia hau jatorrizko telesaileko ezagunenetako bat da. Spocken izena, telesailean sekula aipatu ez dena, ahoskaezina da gizakientzat.

Biografia

aldatu

Spock Sarek vulkaniar enbaxadorearen eta honen giza emaztea den Amanda Graysonen semea da. Bere haurtzaroan, bere jatorri giza-vulkaniarra zela eta, bere lagunen lotsagarri zen, honen ondorioz ausardia proba bat bete behar izan zuelarik, non bere bizitza guztirako bere jaiotza markatu zuten bi kulturetako bat aukeratzeko eskatu zioten, eta vulkaniar kultura aukeratu zuen. Gertaera hau Star Treken telesail biziduneko ataletako batean aipatzen da. Spockek bere burua vulkaniar bezala aldarrikatzen duen arren, barne gatazka bat jasaten du bere vulkaniar aldearen arrazoia eta logika eta bere giza aldearen sen eta emozioaren artean. Giza ezaugarrientzako, zalantzarik gabe logikoa eta biziki flematikoa da arriskuari aurre egiterako orduan.

Izarretako Flotan egin zuen karrera ia osoan, (honetara bere aita Sareken borondatearen aurka batu zen) Spock jaunak soilik ontzi bakar batean zerbitzatu zuen, USS Enterprise (NCC-1701) ospetsuan. Ia hamaika urte eman zituen bere kapitaina zen Christopher Piken aginduetara. Lortu zuen lehen agintea behin-behineko izan zen, eta bera tenientea zelarik, Enterprise Talos IVtik ebakuatzea agindu zuenean, hango biztanle etsaituek maila gorenetako ofizial guztiak bahitu ostean.

2260ko hamarkadaren amaieran, Spock teniente komandante mailara igo zen eta James Tiberius Kirken agindupean Enterprise espazio-ontziko lehen ofizial eta ofizial zientzialari postua eman zioten. 2268an Spockek komandante maila lortu zuen. Bere funtzioetatik 2270ean dimititu zuen Vulkanora itzuli eta kolinahr diziplinan entrenatzen jarraitzeko (sentimenduak erabat ezabatzea).

2271n zerbitzu aktibora itzuli zen, eta USS Enterpriseko komandante eta ofizial zientzialari bezala itzuli zen V'Ger gertakariaren (Star Trek: The Motion Picture filmean kontatua) eta Enterpriseko lehen ofiziala zen William Decker eta Delta planetako Ilia tenientea galdu ondoren, Spockek USS Enterpriseko lehen ofizial eta ofizial zientzialari postua hartu zuen. Suposatzen denez, gertaera honen ondoren beste abentura berri bat gertatu zen, alabaina, hau ez da kanonean agertzen.

Zenbait urte beranduago, Enterprise Izarretako Flotaren Akademiako entrenamendu ontzi bezala erabiltzen hasi zen. Spock kapitain mailara igo zen eta USS Enterprisen agintaritza eman zioten, Kirkek Izarretako Flotako Komandoan almirante bezala zituen betebeharrak berabiatu zituen bitartean. 2282an Spock, denbora batez agintetik kendu zuten Genesiseko krisian (Star Trek II: The Wrath of Khan) James Tiberius Kirk almiranteak Enterprisen agintea hartu zuenean Izarretako Flotaren aginduen arabera Khan Noonieng Singhen aurka borrokatzeko. Misio honetan Spock zerbitzuan hil zen antimateria kameran babes jantzirik gabe sartu ostean. Azken ahalegin heroitsu bat izan zen (askoren beharrak gutxi batzuen edo are norberaren beharren aurretik daude), modu arrakastatsuan amaitu zena, kurbatura motorrak (warp) Enterprisek, Genesis planetan bizitza sortuko zuen Genesis Dispositiboak eragindako eztandatik ihes egiteko puntu-puntuan berraktibatu ahal izateko.

Beranduago, Spockek, hil aurretik, bere katra edo izpiritu esentzia Leonard McCoy doktorearen garunera igorri zuela jakin zen. Espazioko hileta batean, Spock kapitaina ohoratu zuten, eta bere gorpua torpedo baten barnean jaurti zen bertan bizitza hasi berria zen Genesis planetara. Planetaren ingurugiro berezi eta esklusiboaren ondorioz (Genesis proiektuaren emaitza), bere gorputza planetan "birsortu" ahal izan zen, hala berreskuratzea lortu zelarik, eta bere katra itzuli zioten (Fal-Tor-Pan izeneko vulkaniar errituaren bidez) Star Trek III: The Search for Spock filmean. (Katraren kontua beranduago garatu zen Star Trek: Enterprise telesailean).

Eragina

aldatu

S.P.O.C.K. suediar synth-pop musika taldeak, talde honen abestiak zientzia fikzioari buruz, eta, sarritan, bereziki Star Treki buruzkoak direlarik, hasieran, besterik gabe Spock deitzea nahi izan zuen, baina jabetza intelektualarekin izandako arazoek "Space Pilot On Channel K" bezala berrizendatzea eragin zuten, izen honen siglek pertsonaiaren izena eratzen jarraituz.

Spock's Beard (Spocken bizarra) rock progresibo taldeak bere izena Spock jaunaren unibertso paralelo bateko beste kontraparte batek 1967ko Mirror, mirror atalean zeraman ezpainpeko ileagatik jasotzen du.

Eminemen We Made You bideoan Leonard Nimoyren pertsonaiari (Spock) erreferentzia egiten zaio.

The Big Bang Theory telesaileko protagonista nagusia den Sheldon Cooper (Jim Parsonsek antzeztua) Spock eta Leonard Nimoyren zale sutsua da. Telesailean zehar zenbait alditan mozorrotu da pertsonaia honetaz, bere lagunek Spocken esaldiekin xantaia egin diote, harri-orri-ar jokoa berrasmatu du (aipamen testuala: "Rock, scissors, paper, lizard, Spock!") Spock adierazteko vulkaniar agurra gehituz, eta ataletako batean opari bezala Leonard Nimoyk sinatutako zapi bat jaso zuen, horregatik poz algaraka (batez ere Leonard Nimoyren ADNa izan eta bere Spock propioa egin ahal izateagatik).

Zenbait alditan aipatu da Juan Jose Ibarretxe lehendakari-ohiak Spockekin duen antza. 2009ko otsailak 20an, Ihauteriak 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainaren aldi berean gertatu zirenez, EAJko gazteek antz hau trekkie jai batean erabili zuten, non vulkaniar belarriak banatu zituzten. Ibarretxek Star Treken oinarritutako hitzak erabili zituen eta bere alderdiko beste agintari eta militante batzuekin vulkaniar agurra eginez amaitu zuen.

Galeria

aldatu

Kanpo estekak

aldatu