Leire Vargas
Bertsolaria eta idazlea
Leire Vargas Nieto (Durango, Bizkaia, 2002ko urtarrilaren 2a) bizkaitar bertsolaria, idazlea eta itzultzailea da.[1]
Leire Vargas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 2002ko urtarrilaren 2a (22 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, idazlea, poeta eta itzultzailea |
Kidetza | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
2021ean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen poesia kategorian Dena ametsa den irudipena poesia bildumarekin.[2]
Biografia
aldatuDurangoko Kurutziaga ikastolan egin zituen lehen ikasketak.[3] Ondoren Fray Juan de Zumarraga institutuan jarraitu zuen. Egun Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasten dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen. Durangaldeko Bertso Eskolan ere ari da. Txikitatik da literaturazalea, DBHn zegoen garaian hasi zen jada poesia idazten eta poesiarekin batera landu izan du prosa, eta baita bertsoa ere.[4]
Durangaldeko Anboto aldizkarian zutabegile dihardu.
Bertsolari
aldatuTxapelketak
aldatu- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Bigarren (1): 2020
Argitalpenak
aldatuPoesia
aldatuBestelakoak
aldatu- 2023an Azken oturuntza ikuskizun «hibridoa» aurkeztuko zuen Haizea Arana, Oihana Arana eta Aner Peritzekin batera.[7]
- 2022an Erre ikuskizuna oholtzaratu zuen Aner Peritz, Haizea Arana eta Oihana Aranarekin batera.[8]
- 2022an Berezkoa Ta Naturala (Argia) Bertsolari Txapelketa Nagusiaren gaineko bideo-podcastean hartu zuen parte Aner Peritz, Oihana Arana eta Haizea Arana bertsolariekin batera.[9]
Sariak
aldatu- 2021ean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria jaso zuen Dena ametsa den irudipena poesia liburuagatik
Erreferentziak
aldatu- ↑ EIZIE. Nor da nor: Leire Vargas Nieto. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
- ↑ Astiz, I.. (2021-09-11). «Alaine Agirre eta Leire Vargas saritu dituzte Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
- ↑ «Leire Vargas Kurutziagako ikasle ohia, Irun Hiria sarietan saritua: "Sinetsi ezinik geratu nintzen"» Kurutziaga Ikastola 2021-09-14 (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Leire Vargas - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ Mugalari. (2024-09-30). «LEIRE VARGAS · “Nire liburu berriak besteekiko harremantzeko modua lantzen du”» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
- ↑ BIHOTZ-MUSEO BAT | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Etenaren aldaera ugariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ «“Antzezlanak badu gazitik, eta badu gozotik ere; umoretik ere egin daiteke kritika" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ «'Berezkoa Ta Naturala', Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruko bideo-podkasta» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
Kanpo estekak
aldatu- Elkarrizketa: Lana kontzientzia hartze bat lez deskribatuko nuke, norberak hartzen duen lekuaren ingurukoa Anboto, 2021.12.03
- Elkarrizketa: Olerkiek neure burua ulertzen laguntzen didate, hori da poesiaren balioa Euskadi Irratia, 2021.12.08
- Elkarrizketa: Sariaz YouTube. dotb Durangaldeko Telebista
- Leire Vargas Twitter
- Leire Vargas Instagram