Doodle fokuz kanpoko irudi bat da, zein pertsona baten atentzioa beste edozertara dagoenean egiten den. Doodle irudi sinpleak dira esanahi zehatz bat izan dezaketena edo marrazki abstraktu bat soilik izan daiteke.

Doodle

Estereotipo diren zirriborro hauen adibideak eskolako koadernoetan ageri dira, maiz marginetan, ikasleek eginak itzarrik amesten dutenean edo nolanahi ere, ikasgaiarekiko interesa galtzean. Beste zirriborroen adibide komun batzuk gertatzen dira telefono dei luzeak jasotzen ditugunean eta arkatza eta papera eskura baldin baditugu.

Klasean egindako zirriborroak irakasle eta ikaskideen marrazki bizidunen bertsioa izan daitezke, telebista, komiki, paisaia, figura geometriko zein edonolako animaziotan inspiratuta. Irudi bat forma desberdinetan marrazten da koadernoko orrialdeetan, bakoitza eszena bat balitz bezala.

Etimologia aldatu

"Doodle" hitza XVII. mendearen hasieran azaldu zen lehen aldiz, ergela adierazteko. Alemanetik datorren Dudeltopf edo Dudeldop hitzetatik deribatua izan liteke, "ergela" edo "fideoa" esan nahi dutenak. "Ergela"ren esanahia "Yankee Doodle" abestian erabiltzen da, zein Amerikako Guda Iraultzailearen aurretik tropa kolonial Britainiarrek abesten zuten. Aditzaren jatorria ere XVIII. mendearen hasierakoa da, "ergelkeri bat edo iruzurra egitea" duena esanahitzat. Esanahi modernoa 1930eko hamarkadan sortu zen: "denbora galtzea"; XVII. mendetik "denbora galtzea" edo "nagia izatea"-ren esanahia izan zuenak.

Mr. Deeds Goes to Town filmean, Mr. Deeds-ek dio "doodle" hitzak erreferentzia egiten diela pertsona bati pentsatzen laguntzeko balio zuten zirriborroei. DVD audioaren komentario pisten arabera, zentzu honetan erabilitako hitza Robert Riskin gidoilariak sortu zuen. Interneteko erraldoiak, Google, bestelako hedadura bat eman dio hitz honi, maiz orrialde nagusian "zirriborroak" argitaratuz.

Memoria efektuak aldatu

Applied Cognitive Psychology aldizkari zientifikoan argitaratutako ikerketa baten arabera, "doodling"-ak pertsona baten memorian lagun dezake itzarrik amestea ekiditen duelako energia nahikoa soilik gastatuz. Beraz, gehiegi pentsatzearen eta gutxiegi pentsatzearen espektroen arteko bitartekari gisa jarduten du. Azterketa Jackie Andrade irakasleak egin zuen, Plymouth-eko unibertsitateko Psikologia Fakultatekoa, eta jakinarazi zuen bere esperimentu datuetan informazioaren 7,5a zirriborroei esker lortu zuela, %29 gehiago "doodles" gabeko taldearen batez bestekoarekiko.[1]

Doodle egile nabarmenak aldatu

Presidente Amerikar asko ( Thomas Jefferson, Ronald Reagan eta Bill Clinton barne) bileretan zehar doodle egiteagatik ezagunak dira. John Keats poeta eta medikuak, bere mediku oharren marjinetan doodle-ak egiten zituen. Beste pertsona batzuk ere doodle egiletzat hartu dira, hala nola, literatur munduarekin erlazioa daukaten Samuel Beckett eta Sylvia Plath. Bestalde, Stanislaw Ulam matematikariak "Ulam-en espirala" garatu zuen matematikari buruzko konferentzia batean zenbaki lehenetan zentraturiko doodle-ak egiten zegoela.

Doodle-a gailu errepikakor bat da Larry David-en komedietan. "Curb Your Enthusiasm"-en Season 5 telesailaren 8. kapituluan, David-ek dio "ezin dut marraztu nire bizitza gordetzea, baina oraindik oso ona naiz doodle bat egiten". Luze daraman Seinfield komedia telesailak (Larry David eta Jerry Seinfield-ek garatua) kapitulu nabarmen bat egiten du, "The Doodle" izenekoa, non George Costanza-ren marrazki gordin batek mise en scène ematen duen pertsonaien arteko marruskadura ondoren.

Erreferentziak aldatu

  1. Andrade, Jackie. (2010). «What does doodling do?» Applied Cognitive Psychology 24 (1): 100–106.  doi:10.1002/acp.1561..

Kanpo estekak aldatu