Luigi Galvani

Luigi Aloisio Galvani (Bolonia, 1737ko irailaren 9a - 1798ko abenduaren 4a) italiar sendagile eta fisikaria izan zen. Animalien ehunetan bere ustez elektrizitatea zena aztertu zuen. Haren azterketek bultzatu zuten bateria voltaikoaren sorrera. Lehenengo azterketak anatomia konparatiboaren alorrean egin zituen (giltzurrunetako hodiak, erdiko belarria, sudurreko muki-mintza), baina garrantzitsuenak igelaren anatomiaz egindakoak izan ziren (1773) eta elektrofisiologiakoak (1775etik aurrera). Saio ugari egin zituen igelekin; horietako bat ekaitza egiten zuenean igel hilaren hanketan bi metal ezartzea izan zen. Igelaren giharrak bihurritu egiten zirela ikusi zuen eta korronte elektrikoa sortzen zela (galvanismoa); indar fisiologikoen eraginez gertatu zela uste izan zuen (1771). Voltak ordea elektrizitatea bi metaletatik sortua zela erakutsi zuen geroago, bai eta animaliaren ehunak ez zuela elektrizitaterik ere. Galvanik bidea ireki zion Voltari, korronte etengabea, bateria voltaikoa alegia, asmatzeko eta aldi berean indar eman zien giharren eta nerbioen azterketa fisiologikoei. Liburu batzuk idatzi zituen: Giharren mugimenduan elektrizitateak duen eraginaz (1791); Arku eroalearen erabileraz eta lanaz giharren bihurduretan (1794) .

Luigi Galvani
Luigi galvani.jpg
Bizitza
JaiotzaBolonia1737ko irailaren 9a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaBolonia1798ko abenduaren 4a (61 urte)
Hobiratze lekuaArgentina
Familia
Ezkontidea(k)Lucia Galeazzi Galvani (en) Itzuli  (1769 -
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea 1759) : Teologia, medikuntza
Doktorego ikaslea(k)Giovanni Aldini (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
italiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakanatomista, fisikaria, medikua, unibertsitateko irakaslea eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)Boloniako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Find a Grave: 10817112 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luigi Galvani