Ongi etorri, Xabitxu, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Artikuluen formatua aldatu

Kaixo Xabitxu! Begira ezazu beste artikuluen formatoa, zuk sortutako artikuluek berau jarri dezaten. Artikuluak kategorietan sailkatu behar dira (behean agertzen dena), eta interwikiak eraman behar dituzte (beste Wikipedietarako artikulu berdinen loturak, behean ezkerrean daudenak). Galdetu lasai!--Unai (esaidank) 10:20, 13 Apirila 2008 (UTC)

Kampong aldatu

Kaixo Xabitxu. "Kampong" artikuluari ezabatzeko agindua jarri badiot, beste wikipediatan ez delako agertzen izan da. Ingelesezko wikipedian ez da agertzen ez Brunei ez beste edozein herrialderen banaketa administratibo gisa. Bai agertzen da "village" hitzaren baliokide gisa. Benetan baieztatzen baduzu Bruneiren banaketa administratibo bat dela eta bere benetako izena hori dela, utz dezakezu. Bestela, nik uste dut hobe dela kentzea.--Assar; (erantzun hemen) 22:00, 13 Apirila 2008 (UTC)

kampong aldatu

ingelesezko bertsioan, mukim edo azpibarruti bakoitzaren izena klikatuz gero, bertan aurkitzen diren kampongen izenak aurkitzen dira, Kampong hitza bera, herria edo herrixkaren izenaren aurretik delarik. Beraz, kampong artikulua bera, beste hizkuntzetako wikipedian agertu ez arren, erabat ziur esan dezaket, kamponga, bruneiko banaketa administratiboetako bat dela.

Izenburua aldatzea aldatu

Kaixo Xabitxu. Ba nik uste dut nahikoa dela artikuluaren "mugitu" botoia erabiltzea, eta izen berria jartzea. Izen zaharra mantendu egingo litzateke, baina barruan ez luke ezer edukiko, soilik artikulu berrira doan Redirect bat. Izen zaharraren artikulua guztiz ezabatu nahi bazenuke, orduan Redirect[[]] agindua kendu eta {{ezabatu}} idatzi beharko zenuke, gero administratzaile batek ezabatu zezan. Zalantzarik baduzu, esan eta nahi baduzu nik egingo dut.--Assar; (erantzun hemen) 09:11, 16 Apirila 2008 (UTC)

Artikuluen formatua (berriz) aldatu

Aupa, Xabitxu! Berriz esango dizut: artikuluen formatua errespeta ezazu, mesedez. 1. Ez dituzu kategoriak jartzen. 2. Ez dituzu interwikiak jartzen. 3. Ez dituzu goiburuen eta atal ezberdinen formatuak errespetatzen. Begira itzazu nola dauden gainontzeko artikuluak. Eta galdetu lasai, noski! --Unai (esaidank) 08:08, 19 Apirila 2008 (UTC)

Begira, zuk sortutako Albertville artikuluan jarri berri ditut, ikus dezazun zer diren eta nola jartzen diren. Oso erabilgarriak dira artikulu berdinak beste hizkuntzetan ikus ahal izateko. Batzutan ez daude, noski. Egin behar dena zera da, artikulu berdina beste wikipedia batetan bilatu, eta bukaeran dauden [[en:Albertville]] bezalako guztiak euskarazkoaren bukaeran kopiatu. Ondoren, aipatu dizkizudan beste bi gauzak konpontzea faltako litzateke. Izan ondo! --Unai (esaidank) 09:00, 19 Apirila 2008 (UTC)
Idistavisoko gerra pixkat aldatu dut. Definizioa hasten denean artikuluaren izenburua beltzez jartzen da. Kategoria gaizki jarrita zegoen, eta jarritako kategoria ez dago (edo dagoen bat jartzen da, edo kategoria ere sortu behar da). Ingelesezko interwikia gaizki zegoen (River letra larriaz ez zegoen, beraz, lotura ez zebilen ondo). Eta "Ikus, gainera" beti jartzen da == ikurren artean. Bestalde wikipediaren berezitasuna hipertestua da, beraz, termino bereziei loturak jarri behar zaizkie. Segi lanean eta izan ondo! --Unai (esaidank) 09:31, 19 Apirila 2008 (UTC)
Lasai! Ez etsi! Eutsi! Beste gauzatxo bat: sinatu ezazu lankideon edo artikuluen eztabaida-orrietan idazten duzunean, jendeak jakin dezan nork eta noiz idatzi duen. Editatzerakoan agertzen diren botoietatik azkenaurrekoa sakatuz egiten da. Izan ontsa! --Unai (esaidank) 09:46, 19 Apirila 2008 (UTC)
Hobetzen bazabiltza ere (denok bezala, egunero hobetzen), kontuan izan hasieran izena letra beltzez jartzen dugula wikipediatan. Animo! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      19:31, 20 Apirila 2008 (UTC)

urteak aldatu

Aupa Xabi! Gauzatxo txiki bat. urteak jartzean, esate baterako ez jarri 1.999, baizik eta 1999 eta gero ere jar ezazu loturarekin ([[1999]] eta 1999 aterako zaizu)--Enzaiklo Ezt ekarpenak 20:47, 23 Apirila 2008 (UTC)

Espazioak atalen artean aldatu

Egunon Xabitxu. Lan eta lan ari zara azken aldian, eta gero eta hobeto. Detailetxo bat besterik ez nizun komentatu nahi: artikuluen barruen atalen artean bi lerro zuri uzten dituzu, esaterako korno ingelesa artikuluan. Uste dut hobeto geratzen dela lerro zuri bakarrarekin; izatez, gainerakook horrela ari gara egiten, eta beste wikipedietan ere horrela egiten da. Besterik ez, jakin dezazun.--Assar; (erantzun hemen) 11:18, 30 Apirila 2008 (UTC)

Proposamen bat, artikuluak oraindik gehiago hobetzeko aldatu

Kaixo Xabitxu! Azken aldi honetan sekulako lana egiten zabiltza Alemaniako herrien kontura. Proposamen bat egin nahi nizun, hala ere... pentsatu duzu hor jartzen duzun informazio asko txantiloi batean ere jar daitekela eta gauzak asko hobetu? Saiatu beste herri batzuek dutena ikusten, adibidez, Kiel. Horretarako {{Alemaniako udalerri infotaula}} erabili daiteke. Nahi baduzu horiek erabiltzen lagundu ahal zaitut! Aio... -  Theklan    eztabaida    eposta    13:39, 1 Maiatza 2008 (UTC)

Sinplea da, joan nahi duzun artikulura eta kopiatu {{Alemaniako udalerri infotaula}} orrian oraintxe jarriko dudan taula.
Zer da ondo ulertzen ez duzuna? Antolaketa atalean estatua (Land-a) eta eskualdea jarri behar dituzu. Esan non aurkitzen duzun arazoa eta saiatuko naiz laguntzen. -  Theklan    eztabaida    eposta    22:10, 4 Maiatza 2008 (UTC)
Berez kortxete gabe egin behar duzu. Egin behar duzuna estatua = eta eskualdea = jartzea da, { eta [ gabe. -Theklan ·   ·   13:50, 5 Maiatza 2008 (UTC)
Arrazoia duzu, zerbait gaizki dago eta zer den begiratu behar dut. -Theklan ·   ·   13:54, 5 Maiatza 2008 (UTC)
Konponduta. Arazoa da ez zenuela erabiltzen txantiloi egokia. Goian jarri nizun bezala erabili behar zenuena {{Alemaniako udalerri infotaula}} txantiloia da. Bertan agertzen dena kopiatu behar duzu eta ahal baduzu datu guzti horiek bete. Ah, begiratu Beverungen artikuluan nola jarri dudan koordenatuena. Modu honetan eginda askoz informazio gehiago ematen da, lotura bat eta mapatxo bat barne. -Theklan ·   ·   13:56, 5 Maiatza 2008 (UTC)

Kanpo loturak aldatu

Epe Xabitxu! Kanpo loturen formatuari buruzko gauzatxo pare bat: Alde batetik, kortxete bakarra jarri behar zaie hasieran eta bukaeran. Bestalde, azalpentxo bat gehitzea ondo dago, espazio bat utzita. Eta, bukatzeko, hizkuntza ere zehaztea ongi dago loturaren aurrean. Begiratu ezazu adibide hau. Segi lanean! --Unai (esaidank) 13:47, 4 Maiatza 2008 (UTC)

aurkitzen da -> dago aldatu

Egunon Xabitxu, gauzatxo bat besterik ez: uste dut euskaraz "X mendia Y tokian aurkitzen da" esatea gaztelaniazko kalkoa dela. Hori adierazteko modurik egokiena "X mendia Y tokian dago" edo "X mendia Y tokian kokatuta dago" izan daiteke. Besterik ez, azken aldian lan gehien egiten ari den wikipedialarietakoa zara, zorionak.--Assar; (erantzun hemen) 11:27, 27 Maiatza 2008 (UTC)

Beste gauza bat ahaztu zait: Xuxenek esaten dit "hontan" ez dela zuzena, "honetan" baizik. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 11:28, 27 Maiatza 2008 (UTC)

Ibai infotaula aldatu

Kaixo Xabitxu! Pare bat gauza komentatu nahi nizkizun. Lehenengoa barne loturak jartzearena da, askotan lehenengo esaldian ahazten dituzu eta askoz hobe geratzen da. Adibidez Bode ibaiaren artikuluan Alemania lotzea ahaztu zaizu (nik egin dut). Bestetik ibaietarako agian interesgarria iruditko zaizu {{Ibai infotaula}} erabiltzea, zuk jartzen duzun informazio asko modu sintetikoan jar daitekelako. -Theklan · ezt  · @   00:06, 1 Ekaina 2008 (UTC)

EHko mendi infotaula aldatu

Kaixo Xabitxu! Zeinen aktibo zabiltzan... aizu, agian ez duzu ezagutzen {{EHko mendi infotaula}} txantiloia. Berarekin hainbat gauza egin daitezke eta informazioa ordenatu. Koordenatuak jar daitezke eta mapatxo bat bere egoera jarriz, eta mendikateko zenbakia jarrita zuzenean egiten du lotura. Frogatu ezazu, pena merezi du eta! -Theklan · ezt  · @   16:06, 1 Ekaina 2008 (UTC)

Detailetxo bat koordenatuentzat. Ingelerazko formatua erabili behar duzu eta , jarri ordez . jarri. Hau da, ez da 6,46 jarri behar, baizik eta 6.46. Bestela lan txukuna egiten zabiltza! -Theklan · ezt  · @   21:10, 2 Ekaina 2008 (UTC)
Eta beste detailetxo bat. Orain txantiloia erabiltzen duzu eta jada bikain egiten duzu. Hala ere artikuluek sarrera bat merezi dute. Ikusi egin dituzun azkeneko artikuluetan nola moldatu dudan (adibidez Sarastarri artikuluan) eta saiatu horrelako formatua mantentzen, txukunagoa baita. -Theklan · ezt  · @   11:59, 12 Ekaina 2008 (UTC)

Euskarazko Wikipedia komunitate gisa Espainiako Wikimedian aldatu

Iepa, Euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia atalean parte hartuko ala ordezkatua egongo den ala ez zehazteko bozketa ireki bat antolatu da. Etorkizunean euskarazko Wikipediako lankideren bat proiektu huran parte hartzea erabakitzen badu, titulu pertsonalera egiten duela argi izan eta inolako komunitaterik ez duela ordezkatzen jakin beharko du. Ezezkoa irtengo balitz, etorkizunean Euskal Herriko Wikimedia atala sortu nahiko bazen, erraztasun bat gehiago egongo litzateke.

+ Nahiko zenuke euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia Fundazioan komunitate gisa ordezkatua egotea?

Bozketan parte hartzera animatzen zaitut, izan ongi. Espainiako Wikimediaren bozketa

EnzaiEzt ekarpenak 12:52, 4 Ekaina 2008 (UTC)

Mendiena aldatu

Aupa Xabi! Oso lan ona egiten ari zea! Baina gauza bat: EH mendietako artikuluetan, mesedez, beti hasi behar da izenburuarekin, eta negritza idatzia (zuk hori jarri gabe, esate baterako, hau jartzen duzu: Aralar mendilerroan dagoen mendi hau..., eta horrela izan beharko zen: Mendiarenizena Aralar mendilerroan dagoen mendia...)

Lan ona egiten ari zara, ez etsi! Ondo segi EnzaiEzt ekarpenak 20:46, 13 Ekaina 2008 (UTC)

Artikuluak aldatu

Kaixo Xabitxu. Lan handia egiten ari zara, mota askotako artikuluak sortzen. Noiz behinka, zuk egindakoak berrikusi eta behar den heinean zuzentzen ditut. Horregatik, gauza pare bat esan nahi nizkizuke:

Badirudi artikulu ugari gaztelaniako wikipediak zuzenean itzultzen dituzula. Gehienetan, ez dago arazorik, baina askotan itzulpen zuzenegian dira. Adibidez, esapide bat gaztelaniaz esaten den arren, ez du zergatik euskaraz hitzez hitzeko baliokide zuzena izan behar (Onilaren legea). Nahiz eta euskaraz Cabaña Txabola esan (eta ez nago hain ziur), bertako edukiak ez du zer ikusirik euskarazko Txabola hitz eta adierarekin, baizik eta Cabaña adierarekin. Zintzur-sagar artikulua, oro har, egokia da, baina sarreran "Adanen mokadua edo Adanen sagarra bezala ere ezaguna" ipintzen duzu eta hori ez da egia euskaraz, gazteleraz baizik (bocado de Adán edo manzana de Adán). Horregatik eskatzen dizut itzulpenak kontu handiarekin egiteko, ez hitzez hitzekoak, baizik eta euskaraz beregainak izatekoak.
Saiatu interwikiak (beste hizkuntzetako artikuluetako loturak) ordenan idazten. Gehienetan gaztelaniazkoa (:es) lehen postuan ipintzen duzu, eta ordena alfabetikoa jarraituz askotan ingelesezkoaren ondotik agertu beharko luke.
Erabiltzen duzun terminologia zuzena dela egiaztatzeko, erabili Euskalterm eta Euskaltzaindiaren webguneetako hiztegiak, eta nahi izanez gero, Elhuyar eta antzeko hiztegi teknikoak. Bestela, hitz teknikoekin gorabehera handiak izan ditzakegu.

Eta zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai neuri edo beste edonori. Ez desanimatu eta jarraitu lanean! --josugoni (erantzun hemen) 22:27, 30 Ekaina 2008 (UTC)

Kristo aurreko mendeak eta urteak aldatu

Ieup! Lan itzela egiten ari zara! Gauzatxo bat bakarrik: Kristo aurreko mende eta urteetan, ohartu zaitez espazio bat utzi beharra dagoela puntua eta a-ren artean, bestela, loturak ez doaz ganoraz (K.a. III. mende ==> K. a. III. mende). Ondo ibili! --Unai (esan) 20:21, 18 Abuztua 2008 (UTC)

Izarra aldatu

  Jo ta su ari zara! Gainera, sortzen dituzun artikulu asko arkitekturarekin erlazionatutak daudenez, to izartxo hau esker on gisa! --Unai (esan) 19:01, 23 Abuztua 2008 (UTC)

Hola Xabitxu aldatu

Saludos Xabitxu! Como estas? Queria preguntarte si me podrias ayudar a expandir este articulo wiki en vasco para que no haya tanta discrepancia con respecto a los articulos en wiki castellano (es) diacomo tambien wiki ingles (en).

Koordenatuen txantiloia aldatu

Kaixo Xabitxu! Ez da zerbait pertsonala, berez coor txantiloia erabili daitekelako, baino askoz errezagoa da {{koord}} txantiloia erabiltzea. Honetan ez duzu aurretik zehaztu behar gradu, minutu eta segunduetatik zeintzuk jarriko dituzun, hau da, zuzenean idazten da. Gainera mikroformatuekin bateragarria da (ez galdetu zer ostias den hori) eta azkenik aukera gehiago ematen ditu, adibidez bukaeran non agertzea nahi duzun, edo bestelako batzuk. Ikusi egin dituzun azkeneko bi artikulutan nola aldatu dudan ideia bat egiteko, fale? Ondo izan! -Theklan · ezt  · @   11:14, 28 Iraila 2008 (UTC)

Aupa Xabitxu! Ea ondo iruditzen zaizun irudia. Nahi duzun bezala kokatu. Laster arte. --Gorritxiki 13:55, 28 Iraila 2008 (UTC)--Gorritxiki 13:55, 28 Iraila 2008 (UTC)--Gorritxiki 13:55, 28 Iraila 2008 (UTC)Gorritxiki

Cuevas del Campo aldatu

Aupa, Xabitxu!! Oye, una duda: ¿"Cuevas del Campo" se traduce al euskera como "Landako Leizeak"? Saludos. Granadar 14:45, 16 Urria 2008 (UTC)

Lo sé, lo sé. Pero me gusta incluir la traducción del nombre al euskera, como información complementaria. Eso hice con Santa Fe. Eskerrik asko, Xabi!! Granadar 15:21, 16 Urria 2008 (UTC)

Diezma aldatu

Me pica la curiosidad. ¿Por qué has creado el artículo de Diezma? Me he quedado sorprendidísimo de verlo creado, la verdad jejej ¿Acaso tienes algún vínculo con ese pueblo, o ha sido por gusto? Porque el caso es que ese municipio no es demasiado importante (no llega a tener ni 1.000 habitantes). Saludos. Granadar 17:55, 17 Urria 2008 (UTC)

Ez da zertan horrela egin behar aldatu

Kaixo Xabitxu! Beno, ideia ona da, baina nik ez dut uste txuri ala beltz izan beharko denik. Nire ustez egokiena da Eskarabeo artikuluan arkeologiari buruz hitz egitea eta sarrera biologiko bat egitea {{sakontzeko}} erabiliz. Eta bestean alderantziz. Ondo dago sarrera arkeologiko eta kulturala ematea. Ez duzu uste? -Theklan · ezt  · @   16:32, 16 Azaroa 2008 (UTC)

Orokor udalerri aldatu

Kaixo Xabitxu! Orokor udalerri txantiloia erabili beharrean nire gomendioa {{Hiri orokor infotaula}} erabiltzea da. Askoz osoagoa da eta formatu egokiagoa du. Ondo izan! -Theklan · ezt  · @   11:07, 3 Urtarrila 2009 (UTC)

Probintzia orokor infotaula aldatu

Kaixo Xabitxu! Beste txantiloi bat deskubrituko dizut gaurkoan: {{Probintzia orokor infotaula}}. Berarekin oblasten inguruko informazioa ere asko hobetu dezakezu, txukunago jarriz eta informazioa hedatzeko aukerak emanez. Aio! -Theklan · ezt  · @   12:26, 6 Urtarrila 2009 (UTC)

Eskoriatza aldatu

Egun on Xabitxu! Zer iruditzen zaizu egin berri dituzun Eskoriatzako kale eta auzoen informazioa artikulu bakar batean biltzen baditugu? Bestela artikulu laburregiak geratzen dira. Eskoriatzako kale eta auzoak izena ondo legoke... Bertan, Eskoriatzako plano bat sartu daiteke, informazio osoagoa emateko. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 12:07, 11 Urtarrila 2009 (UTC)

Eraztunen Jauna aldatu

Epa, Xabitxu. Eraztunen Jaunari buruzkoak idaztean, zuzenean gaztelaniatik zuzenean itzultzen dituzu artikuluak. Ondo (eta asko) egiten duzu, baina batzuetan izen bereziak itzuli edo/eta gaztelaniaz uzten dituzu (Tumuluen Quebradak, Entaguas...). Kontuan izan, liburu horietako batzuk euskaraz daudela dagoeneko eta bertako izendapen bera erabili behar dela, entziklopedia zehatza egin nahi badugu. Eta euskarazko itzulpenik ez bada, jatorrizko hizkuntzan utzi behar dira (edo nahi baduzu, parentesi artean esanahia adieraziz). Gauza bertsua gertatzen zen Spaghetti westerneko artikuluekin, baina hor ikusi dut dagoeneko egiten duzula. Eta zalantzaren bat baduzu, galdetu lasi asko. --josugoni (erantzun hemen) 20:56, 10 Otsaila 2009 (UTC)

Neogotikoa aldatu

Kaixo berriz! Ikusi duzun bezala, "arkitektura neogotikoa" artikuluan aldaketa batzuk egin ditut. Batez ere, "Lan aipagarriak" edo "nagusiak" atalean eraikin batzuk kendu ditut, ez baitira garrantzitsuak. Adibidez, "Lourdes eta Chiquinquirák Andre Mariaren Elizak, Bogota, Kolonbia" ez dute inolako garrantzirik. Badakit gaztelaniako artikulutik itzuli duzula zerrenda, abian kontuan izan, agian gaztelaniaz aipatzekoa dela "Coronadoko San Isidroren Eliza, Costa Rica", bertan garrantzizkoa delako (eta hori, eztabaidagarria litzateke), baina mundu mailan edo "guretzat" ez. Horregatik, banatu ditut guretzako garrantzitsuak izan daitezkeenak, nahiz eta zerrenda nagusian ez agertu. horregatik, berriz kenduko nituzke zerrendako eraikin horiek. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 10:06, 22 Otsaila 2009 (UTC)

Agian bai, baina ez dut uste beharrezkoa denik. Mundu osoko edo herrialde bakoitzeko eraikin neogotiko guztiak jarriko bagenitu, zerrenda ez litzateke amaituko. Adibidez, Quitoko Boto Nazionalaren Eliza ez da inon ezaguna eta arkitektura kalitate aldetik oso kaxkarra da. Bestalde, Neuschwanstein gaztelua edo Woolworth etxeorratza garrantzi handiagokoak dira, eta ez dira zerrendan agertzen. Nola izendatuko genuke orduan zerrenda: Hispanoamerikako eliza neogotiko ospetsuak? Hori baino ez baita. Hala ere, artikulua bere osotasunean zabaltzen eta osatzen saiatuko naiz.--josugoni (erantzun hemen) 10:27, 22 Otsaila 2009 (UTC)

Izarra aldatu

 
Izarra
Hemen duzu Lankide nekaezinaren izarra! Nahiz eta batzuetan iritzi berekoak ez izan, izar hau merezi duzu, euskarazko wikipedian egiten duzun lan eskerga saritzeko! Horrela jarraitu! --josugoni (erantzun hemen) 12:46, 22 Otsaila 2009 (UTC)

Zinema aldatu

Aupa Xabitxu!! Aldez aurretik zorionak egindako lan eskergagatik. Benetan merezi dituzu izarrak. Gauzatxo bat, azken bolada honetan zinemari buruzko artikulu pila bat sortu dituzu eta ziur jadanik ezagunak dituzula, baina {{Film infotaula oinarria}} eta {{Aktore biografia infotaula}} txantiloiak erabilgarriak dira oso. Saiatuko naiz nik sortu dituzunean jartzen. -- Marklar2007 10:53, 1 Martxoa 2009 (UTC)

bizitza erabilgarri aldatu

Zure artikulu berrian, bizitza erab. ordutan neurtzen dela irakurri dut. Ez nago guztiz ados, bizitza erabilgarria kontzeptu ekonomikoa da baita ere (amortizazioak eta kalkulatzeko) eta egoera hauetan (makinak, kotxeak, ...) urteak izaten dira. zer moduz aipamen hori kentzen bada?Joxemai 17:28, 5 Martxoa 2009 (UTC)

Hiri orokor infotaula aldatu

Kaixo Xabitxu! Egia esan normala da {{Alemaniako udalerri infotaula}} erabiltzea, horretarako sortu zelako. Baina {{Hiri orokor infotaula}} erabiltzen baduzu gauza gutxiagorekin askoz datu gehiago eman ahal dituzu. Begiratu Wormsen egin ditudan aldaketak eta ikusiko duzu nola hobeto dagoen. Koordenatuak jartzen badituzu nahikoa da kokapena eremuan kokapenmapa jartzea eta horrela mapa batean agertzen da herria. Dudarik baduzu idatzidazu! -Theklan · ezt  · @   13:40, 10 Apirila 2009 (UTC)

Asteroideak aldatu

Kaixo! Ikusten egon naiz eta zuk asteroideak parentesi artean jartzen dituzu zenbakiak. Zerrenda honetan: Asteroideen_zerrenda_(101-200) ez da hala agertzen. Ondo legoke irizpide berdina erabiltzea bietan, loturak betetzen joateko. Zer deritzozu? -Theklan · ezt  · @   21:20, 10 Apirila 2009 (UTC)

Traducciones aldatu

Compañero Xabitxu, estoy encantado de que hayas traducido Santiagoko Gaztelua, Enrique Pérez de Guzmán y Meneses, Gibraltarreko Markeserria, Nieblako konderria y Alonso Pérez de Guzmán y Osorio. Sin embargo quisiera decirte que deberías haber puesto en el resumen de la primera edición que se trata de la traducción del artículo correspondiente de la Wikipedia en español, como lo hago yo por ejemplo aquí o aquí. Como ya es demasiado tarde para eso, podrías ponerlo en la discusión de cada artículo: Es lo justo. Saludos. Fdo. --84.76.201.74 08:41, 12 Apirila 2009 (UTC) (w:es:usuario:Jándalo)

aurkitzen da -> dago aldatu

Kaixo Xabitxu. Lehen ere inoiz komentatu dizudan gauza bat gogorarazi nahi dizut. Euskaraz "X mendia Y tokian aurkitzen da" esatea gaztelaniazko kalkoa da. Hori adierazteko modurik egokiena "X mendia Y tokian dago" edo "X mendia Y tokian kokatuta dago" izan daiteke, hurrengorako kontuan eduki dezazun. Unairen bot-a guzti horiek aldatzen ari da oraintxe bertan.--Assar; (erantzun hemen) 09:28, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Azalean nabarmendutako artikulua aldatu

Gabon Xabitxu. Berdinketa dago Azaleko nabarmendutako artikulua aukeratzeko bozketan. Bozkatuko nahiko zenuke berdinketa hausteko? Milesker. --josugoni (erantzun hemen) 19:56, 30 Abuztua 2009 (UTC)

Manasarovar aldatu

Eskerri asko Manasarovar lakuaren artikulua egiteagatik! Zariquiegui 20:51, 12 Iraila 2009 (UTC)

Aupa Xabitxu. Ikusi dut artikuluen lehenengo hitzaren -izenburuaren- ostean, koma jarri ohi duzula. Hori oro har ez da zuzena. Esaldi batean subjektuak oro har ez du komarik eramaten. Eramango luke subjektuaren ondoren esaldi subordinatu bat balego (hori kasu batzuetan gertatzen da); edo (eta hau ez dakit azaltzen... kar kar) subjektuak ondoko izaera duenean: "Jon, etor zaitez!" (baina hau ez da gure artikuluen kasua). Bueno, espero dut esan nahi dudana ulergarri egitea... Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 20:10, 27 Iraila 2009 (UTC)

Irlandako gaztelu eta eraikin historiko edo megalitikoak aldatu

Gabon Xabitxu. Irlandako Newgrange eraikin megalitikoa eta Altinaghree gazteluaren artikuluak sortu dituzula ikusi berri dut, ni ere herrialde horretako hainbat gaztelu eta eraikinen artikuluak sortuak ditut, hauetako gehiago sortzea pentsatuta baduzu artikulu horietan txantiloi hauek erabiltzea proposatuko nizkizuke: bata Txantiloi:Irlandako eraikin historikoak (nik sortutako zerrenda, bertan falta diren gazteluak gehitu daitezke) eta bestea Txantiloi:Irlandako gaztelu infotaula (Theklanek sorturikoa, honi kokapen mapa eta koordenatuak ere sar dazkioke), bi hauekin artikulua txukunagoa eta luzeagoa aterako baizaizu. Ikus adibide hauek Grianan Aileachkoa edota Blarney gaztelua. Bestalde, eraikin eta gaztelu hauen artikuluetako kategorian konderria jartzea ere aholkatzen dizut, aurrekoetan Irlandako konderri ia denen kategoria sortu bainuen, adibidez, Newgrange Kategoria:Meatheko konderria atalera gehitu dut eta Altinaghree gaztelua berriz Kategoria:Tyroneko konderria atalera. Besterik gabe, eutsi goiari eta jarraitu zure lan onarekin.
--Euskalduna (esaidak hemen) 0:24, 2009ko azaroaren 3a (UTC)

Translation request aldatu

Hi Xabitxu! Would you be so kind to help me translate this article into the wonderful Basque language? Please. If you think that article is too long, here is a short version: "Lu Xun was a Chinese short story writer, editor, translator, critic, essayist and poet. He was most famous for the novella The True Story of Ah Q." Thanks a lot and best regards:)--Amaqqut 07:05, 5 Azaroa 2009 (UTC)

Kaixo! aldatu

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo, Capsot 22:07, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Piramidea aldatu

Kaixo Xabitxu! Egin duzun Piramide Ukondotua artikuluari izena aldatu diot eta Piramide Makurra ipini, egokiagoa delakoan. Begiratu idatzi dudan oin-oharra. Agian egokiagoa da Makotua edo Kakotua, baina niri arrotzagoak egiten zaizkit. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 20:08, 11 Uztaila 2010 (UTC)

Maratoiko gudua aldatu

Aupa Xabi, langile! Barkatu abisatu gabe mugimendua egiteagatik baina, nahiz eta Euskaltzaindiaren 147. arauan agertu ez, nahiko ziur nengoen izenaz:

  1. Etimologia. Probak lekuaren izena dakar (hemen azaltzen dute) eta 1896an jokatutako Olinpiar Jokoetan asmatu zuten. Probarako, Euskaltermek "maratoi-lasterketa" dio eta Elhuyarrek "maratoi" erabiltzen du.
  2. "Maraton", ene ustez, gaztelaniaz lekua duen izena da. Ingelesez, alemanez eta frantsesez "Marathon" esaten dute eta italieraz "Maratona". Euskaraz, nik Maratoi erabiltzea nahiago dut (berezko hitza sortu badugu, erabil dezagun).
  3. Googleen bilatu eta hona hemen emaitzak:
"Maratoiko gudua": 87 (ikusi hau adibidez)
"Maratoiko gudua": 8 (beste hau)
"Maratongo gudua": 8 (hala ere, hemengo zerrendak hobesten du)
"Maratongo bataila": 1 (hau)

Edonola ere, konbentzitu ez bazaitut, beste lankideei galdetu diezaiekegu artikuluaren eztabaida orrian. Ze iruditzen? --Marklar 08:39, 10 Urria 2010 (UTC)

Aita Santuak aldatu

Aupa Xabi! Berriro jo ta fuego artikuluak sortzen ari zarela konturatu naiz. :-). Beno, biok aita santuenak sortzea erabaki dugula ematen du, banatuko al ditugu? Nik ez daukat presa handirik, beraz, esan eta pixkanaka pixkanaka artikuluak "nireak" egingo ditut. --Marklar 15:24, 1 Maiatza 2011 (UTC)

Aukeratu orduan, erromatarrekin hasi eta gora edo XVII. mendekoak eta behera? Erdian elkartuko gara --Marklar 15:34, 1 Maiatza 2011 (UTC)

Zorionak! aldatu

Zorionak Xabitxu! 90.000. artikulua egin duzu! -Theklan ·   ·   19:56, 1 Maiatza 2011 (UTC)

Ez dakit enteratu zaren, baina bot batekin ari gara Frantziako udalerrietako artikuluak sortzen. Hilabete honetan helduko gara 100.000era! -Theklan ·   ·   20:02, 1 Maiatza 2011 (UTC)

Adad-shuma-usur aldatu

Hola. Mesedez konparatu: Adad-shuma-usur eta Adad-shum-usur. Bi hauek dira, uste dut - bereko pertsona buruz. (Barkatu ez dut Euskara ezta Espainiako. Eta hemen itsasten itzulpen automatikoa itzultzaile-tik). --WTM 01:50, 12 urtarrila 2012 (UTC)

Jentilizioen ordena aldatu

Kaixo, Xabitxu. Zorionak artikuluak sortzen egiten duzun lanagatik. Hizkuntzari dagokionez, ohartxo bat: euskararen tradizioan, ordenarik normalena «argentinar astronomoa» da, eta ez «astronomo argentinarra» (ikus, adibidez, Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna edo Ibon Sarasolaren Euskara batuaren ajeak), eta euskal Wikipedian ordena hori erabiltzea erabaki genuen, hau da, arau orokortzat jentilizioak ezkerrean jartzea (klikatu hemen, onartutako irizpideak ikusteko). Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2012-01-17, 22:35

Biziaren jatorria aldatu

Kaixo Xabitxu. Hasi berri duzun Bizitzaren sorrera bazegoen dagoeneko wikipedian (eta nabarmendutakoa zen). Horregatik, Biziaren jatorria artikulura berbideratu dut. Hala ere, edukiaren zati bat bertan txertatu dut, informazioa gehitzen baitzuen. Espero dut egindako aldaketarekin ados egotea. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 21:47, 28 urria 2012 (UTC)

Ameikutz mugarria aldatu

Aupa,

Mugarrien artikulua idatzi zenuela ikusi det, ta artikulu hau osatu nahiko nuke, ba al da Euskarazko wikipedian gai honetan aditurik? Ameikutz--Inigoruiz (eztabaida) 23:54, 17 azaroa 2012 (UTC)

Hola Xabitxu

Me gustaría crear la página Enrique Simonet pero desafortunadamente no hablo euskera

He visto que has hecho un gran trabajo con Juan Gris, podrías crear tu Enrique Simonet?

Quizá la puedas copiar/traducir de Enrique Simonet en castellano

Eskerrik asko --188.86.157.155 14:27, 2 iraila 2014 (UTC)

Hola. Sorry that I post my message not in Euskara. Could you check the ortography in the article above? Thanks in advance. --Yaraslau Zubrytski (eztabaida) 15:45, 7 martxoa 2015 (UTC)

Itzulpenak aldatu

Kaixo. Itzultzen dituzun artikuluetan, mesedez jarri itzulia txantiloia eztabaida orrian, eredu honi jarraiki: {{itzulia|es|hizkuntza=gaztelaniazko|Glaciación global|2016-07-09}}

Hala egiten ez baduzu, copyright urraketa egiten duzu, egilearen aitorpena egiten ez duzulako eta artikulukoa zeureganatu. Gainera, beste lankideei jartzen diezu hori egin gabe utziz nahiko aspergarria den lan hori. Mila esker zure lanagatik, bide batez. - --Joxemai; (erantzunak) 08:21, 10 uztaila 2016 (UTC)

Aupa, mila esker kasu egitegatik. Gauzatxo bat: txantiloia, artikuluaren eztabaida orrian jartzen dugu. - --Joxemai; (erantzunak) 12:07, 10 uztaila 2016 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan aldatu

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Itzulpen txantiloia aldatu

Kaixo Xabitxu! Itzulpen txantiloia eztabaida orrialdean jarri ohi da, artikulua ez oztopatzeko. -Theklan ·   ·   17:37, 11 ekaina 2017 (UTC)

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Temperatura efectiva» artikulutik itzulia izan da, 2017-02-24 data duen 97130614 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.