Ongi etorri, Inigoruiz, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Joakin Iturbe aldatu

Eskerrik asko zuri, Inigo. Ez nuen Jokin Iturberen berri, eta, biografia interesgarria iruditu zitzaidanez, Interneten bilaketa egin nuen, zerbait ikasteko asmoz. Hortik osatu nuen zuk egindako zirriborroa.

Pare bat esaldi kendu nituen («lapurre zan baie, errukitzue. Usabarri kendu ta alargunei emon» eta «Saintua, dekoneri kendu eta estekoneri emon»), biak Patakon bidelapurrari buruzkoak baitira, eta ez Santuari buruzkoak. Gainerakoan, zure testua pixka bat osatu eta txukundu besterik ez dut egin. --Xabier Armendaritz   2012-09-26, 09:09 (Eguzk.)

Dantza Kontra Dantza aldatu

Ez utzi zuriunerik asteriskoen aurretik. ;-) Eta ez ahaztu sinatzea mezu bat uzten duzun bakoitzean. --Assar; (erantzun hemen) 20:24, 1 urria 2012 (UTC)

Kaixo, Inigo. Ikusi dut dagoeneko argitu dizutela zure zalantza. Sinatzeari dagokionez, hemen dituzu azalpenak, non eta nola sinatu behar duzun. Pozgarria da Wikipedia aberasteko lanari gogotsu ekin diozula ikustea, eutsi goiari. --Xabier Armendaritz   2012-10-02, 09:58 (Eguzk.)

Argazkiak aldatu

Arrazoi duzu, Inigo: irudiak jarrita, artikuluak askoz dotoreago geratzen dira, artikulua irakurtzera erakartzen dute, eta informazio baliotsua ematen dute.

Bizkor ikasten duzula ikusita, kategoriak ere jartzea gomendatuko dizut. Kategoriak, Wikipedian, artikuluak multzoka antolatzeko bidea dira. Adibidez, zuk sortutako «Maurizia Aldeiturriaga» artikuluan, bost kategoria jarri ditut, eta kategoria horietan artikulua zer ordena alfabetikotan agertuko den zehazteko kodea («DEFAULTSORT» delakoa) ere bai. Horrela, Maurizia zeberiotarren kategorian agertuko da, bai eta 1904an jaiotakoen eta 1988an hildakoen kategorietan ere.

Kategoriak, erabiltzaile arruntentzat pixka bat ezkutuan geratzen diren arren, Wikipediako aitzin-barrenak ezagutzen dituenarentzat informazioa aurkitzeko oso modu baliagarria dira, eta artikuluei dagozkien kategoriak jartzea garrantzitsua izaten da. Gai horretaz zehatzago jakin nahi baduzu, hemen duzu kategoriei buruzko laguntza artikulua.

Eta wikipediagintzaz pixkanaka gehiago ikasiz joan nahi baduzu, oso baliagarriak dira euskal wikipediako politiken atala, eta atal horretan beste laguntza atal batzuetara daramaten loturak. Dena dela, lasai hartu: Wikipedian urte asko daramagunok ere zerbait ikasten dugu egunero, eta zuk dagoeneko oinarrizkoena txukun egiten badakizu, lan ederra ari zara egiten. --Xabier Armendaritz   2012-10-03, 08:14 (Eguzk.)

Artzain txakurrak aldatu

Aupa Iñigo! Ikusiko duzunez, zuk egindako euskal artzain txakurraren bi barietateen artikuloak, bertako arrazako gainontzeko animalien artikuloenn forma berberan moldatu ditut. Euskal Herriko bertako arrazen artikuloen loturak ezarri ditut eta aldi berean beraiek infotauletan sartu. Nik gehienez faunako artikuloak eta bereziki bertako arrazenak egiten ditut, beraz asko estimatzen da baten bat gai hauetaz idazten hastea Euskal Wikipedian. Animo! --Gorritxiki (eztabaida · ekarpenak) 13:50, 4 urria 2012 (UTC)

Aker proba aldatu

Aupa berriro! Aker proba da azken urtetan zenbait lekuetan egiten hasi diren dema mota bat. Harritik tora akerra jarriz. Bitxikeri bat da baina demak eta apostuak egon dira jada honekin. Saituko naiz prentsa lotura bat lortzen zuri pasatzeko. Aio! --Gorritxiki (eztabaida · ekarpenak) 18:00, 4 urria 2012 (UTC)

Hor zenbait:

Ardiak aldatu

Argazkia eta kategoria sartu ditut. Animo! Lankide:Gorritxiki--Gorritxiki 06:12, 11 urria 2012 (UTC)

Beste hizkuntzak eta artikuluak wikitzea aldatu

Kaixo Inigoruiz, nik erantzungo dizut: joan ingeleseko wikipediara, kopiatu artikuluaren izenburua (kasu honetan, "Gerry Weil") eta idatzi [[en:Gerry Weil]] euskarazko artikuluaren bukaeran.

Bestalde, ez ahaztu artikulua wikitzea. Begiratu hemen zeintzuk egin behar diren ikusteko. Batez ere, artikuluaren hasierako termino nagusia letra beltzean joan behar duela, interwikiak eta kategoriak sartu behar direla, eta oro har formatua ongi emateko arauak. Gero arte!--Assar; (erantzun hemen) 20:24, 27 urria 2012 (UTC)

Aldatu, aldatu... kodea txukuntzen ziur asko bai. Ez naiz informatikan hain aditua horrelakorik egiteko baina atal bat gehitu dezakezu txantiloia aldatuz eta nahi dituzun eremu horiek sartu. Idatzi (| label12 = Helburua(k) | data12 = {{#if:{{{helburua|}}}|{{{helburua|}}}}}) txantiloian eta, gero, dokumentazioan (| helburua = ) gehitu. Ausarta izan, gero dena konpondu daiteke eta -Marklar (eztabaida) 19:28, 8 azaroa 2012 (UTC)