Nieblako konderria, Henrike II.a Gaztelakoa erregeak, 1369an, Juan Alonso Pérez de Guzmán y Osorio, Sanlucarreko IV. Jaunari eman zion Espainiako erresumako noblezia titulua da, Henrikek, bere anaiorde Petri I.a Gaztelakoa Krudelaren aurka tronuagatik izan zuen gerran erakutsi zuen leialtasunagatik. Bere izena, Huelvako probintziako Niebla herritik hartzen du, eta Niebla bera eta inguruko herrixkak hartzen zituen. Hau da: Trigueros, Beas, Rociana, Villarrasa, Lucena, Bonares, Calañas, Facanias, la alquería de Juan Pérez, Paymogo, El Portechuelo, Peña Alhaje eta Campo de Andévalo. Errege familiatik kanpoko noble bati eman zitzaion lurralde jurisdikziodun lehen konterria izan zen.

Pérez de Guzmándarren leinuak, 1445ean, Medina-Sidoniako dukerria jaso zuenean, Juan Alfonso Pérez de Guzmánen aldetik, Nieblako konte titulua, dukearen lehen seme edo alabarekin lotua geratu zen, Medina-Sidoniako Etxearen barnean, "printzerri" moduko baten antzera.

Gaur egun, konterri honen lurraldearen zati handi bat, El Condado eskualdean dago.

Nieblako kondeak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu