Arana (auzoa)

Arana Gasteizko (Araba) auzoa da. Karratu formako auzoa da, eta auzoaren mugak Valladolid kalea, Judizmendi etorbidea, Santiago etorbidea eta Madril kalea dira. Auzoak Aranbizkarrako auzoarekin egiten du muga iparraldean, Arantzabelarekin mendebaldean, eta Santa Luziako auzoarekin hegoaldean.

Arana
 Euskal Herria
Arana - Vitoria 1.jpg
Arana auzoko Extremadura kalea.
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Demografia
Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arana».

1960ko hamarkadan garatutako auzoa da; izan ere, hamarkada hartan eraiki zen etxebizitzen % 95. Auzoaren ekialdean Arana parkea eraiki zen. Auzoan bost solairuko adreiluzko eraikinak dira nagusi, eta kanpoaldeko Gasteizko auzoen ezaugarri guztiak ditu. Denda gehienak auzoko biztanleen beharrizan oinarrizkoak asetzeko janari eta bestelako dendak dira.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekakAldatu