Txantiloi eztabaida:Erref behar

Txantiloi eztabaida:Aipua behar» orritik birbideratua)

Erreferentzia, aipua behar eta erreferentzia falta

aldatu

Euskarazko Wikipedian ditugun hiru txantiloi hauek (erreferentzia, aipua behar eta erreferentzia falta) bere betebeharra izenburuan adierazi beharko lukete logika batekin. Bere momentuan "erreferentzia falta" "erreferentziak" deitzen zen, gero nik aldatu bainion izena. Ez nago hain ziur egindakoarekin eta baliteke gaizki egin izana.

Ingelesezko txantiloien izenak: citation, citation needed eta unreferenced (hurrenez hurren). Nahiko egokiak iruditzen zaizkit eredu moduan hartzeko. Euskaraz, ordea, arazoak agertzen dira. Nik hori uste dut baina agian ez dago arazorik.

Parte batetik, ez dut egokia ikusten "aipu" hitza testuinguru honetan. Aipua esaldi, frase edo atsotitz baten kasuan erabili beharko litzateke. Horrela egiten dut nik behintzat, ohitura hori baita inguru honetan. Bestalde, "aipua behar" txantiloiaren eginkizunerako izen labur bat beharko litzateke. Artikuluetan agertzen den {{Erref behar}} horren testua ezin da luzeegia izan. "Erreferentzia behar"? Luzeegia. "Erreferentzia falta"? Luzeegia eta hartuta.

Ez daukat proposamen zehatzik baina nonbaitetik hasteko hau da nire proposamena.

  • Erreferentzia -> Erreferentzia
  • Aipua behar -> Erref falta
  • Erreferentzia falta -> Erreferentzia gabe edo Erreferentziarik gabe

Erabakitzen dena erabakita ere aldaketak egitea ez da nekagarria izango artikulu gutxitan erabiltzen baitira hirurak. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:59, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Bueno, aipua hitzari dagokionez, EuskalTermen arabera cita/citation-en baliokidea da. Hortaz, nik egoki ikusten dut aipua behar hori, eta ez nuke aldatuko. Besteak ere ez nituzke aldatuko printzipioz.
Bestetik, erreferentzia txantiloiari dagokionez, egokia deritzot erreferentziak sistematizatzeko egindako lanari (bidebatez, zorionak Inorbezi lanagatik). Ni saiatzen naiz gauza inpotanteak erreferentziatzen; oraindik, hala ere, ez dut txantiloi hori erabili. Konplikatua iruditzen zait. Agian horrela izan behar du. Ez dakit, ohitzea izango da... --Orereta (erantzunak) 14:58, 1 Otsaila 2010 (UTC)
Naiz eta zuk ez mugitzeko esan, ez dakit. Suposa dezagun artikulu batean "aipua behar" jarrita zegoenez iturria zehaztera noala. Zein da erabili beharreko txantiloia? Aipua? Erreferentzia? Ez da intuitiboa. Zergatik ez egin errazago? Gorago ez dut esan baina "Erreferentzia" "aipu"-ra mugitzea ere beste aukera bat da.
Erreferentzia txantiloia erabiltzeko gomendatzen dizut ingenieroen metodoa erabiltzea. Hau da, lehenengo saiatu argibideak irakurri gabe martxan jartzen eta arazorik izatekotan orduan azalpenak irakurri. Liburu baten erreferentzia jartzea nahi duzula? Ba ez dakit baina ea zer gertatzen den "egilea", "izenburua" eta "urtea" erabilita:
{{erreferentzia
| egilea = Etxepare
| izenburua = Linguae vasconum primitiae
| urtea = 1545
}}
Emaitza: Etxepare. (1545). Linguae vasconum primitiae. .
Eta mila parametro gehiago dituenez badirudi zaila dela baina benetan luzea da. Eskatuko nizuke (orokorrean guztioi) ezer jakin gabe erabiltzen hastea eta arazorik izatekotan niri esan edo txantiloiaren eztabaida orrian jar ezazu. Ea kasu honetan ere erabiltzeko modu intuitibo bat lortzen dugun. Jakin ezazu txantiloia erabiltzea ez dela derrigorrezkoa eta eskuz egin dezakezula, berdin berdin. --Inorbez(erantzunak hemen) 15:31, 1 Otsaila 2010 (UTC)
Uste dut aldaketa hori egingo dudala. Horrela "Aipua behar" hortik dabilen beste "Aipua"rekin lotu ahal izango litzateke, esaldi, frase edo atsotitzekin lotura gehiago duena.
  • Erreferentzia -> Erreferentzia
  • Aipua behar -> Erref falta
  • Erreferentzia falta -> Erreferentziarik gabe
Gutxienez aldaketa ez da txarrerako izango. --Inorbez(erantzunak hemen) 10:43, 3 Otsaila 2010 (UTC)
Eta Aipua behar -> Erref behar ipiniko bagenu? Kontua ez da erreferentzia falta dagoela, baizik eta norbaitek beharrezkotzat jotzen duela erreferentzia. --josugoni (erantzun hemen) 11:22, 3 Otsaila 2010 (UTC)
Primeran. Orduan "Erreferentzia falta" momentuz dagoen bezala utziko dut, ez baitago nahasteko arriskurik. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:06, 3 Otsaila 2010 (UTC)
Hobeto pentsatuta, nik ere uste dut egokiagoa izan daitekeela aipua beharen ordez erref. behar jartzea. Puntuarekin jarriko nuke nik. --Orereta (erantzunak) 12:22, 3 Otsaila 2010 (UTC)

Puntua jartzea teknikoki posiblea eta hizkuntza aldetik guztiz zuzena da. Duda hori izan nuen eta azkenean punturik gabeko proposamena bota nuen. Izan ere, ez dakit puntu horrek arazoak ekarriko ez dituen. Ez dut ezagutzen puntua horrela erabiltzen duen txantiloirik, ez hemen ez beste Wikipedietan. Agian zera egin dezakegu: "Erref. behar" txantiloia sortu eta "Erref behar" horra birzuzentzen jarri eta noizbehinka bot-a pasatu.

Guzti hau apur bat nahastea litzateke eta txua iruntziz punturik gabe jarriko nuke. Pena bat da baina kasu askotan hizkuntza aldetik egokiak ez diren aukerak egin behar dira horrelako kasuetan. "Erref behar" erabiltzea eta ez "Erref behar du" ere adibide bat da. Nik neuk "Erreferentzia" txantiloiko parametroetan arazoak izan nituen erabakiak hartzerakoan. Dena den, ea zuok zer diozuen. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:44, 3 Otsaila 2010 (UTC)

Nik diot guk ikusten dugun horretan Erref. behar jartzea, puntuarekin; ez txantiloiaren izena. Orduan ere arazo teknikorik izango litzateke?--Orereta (erantzunak) 12:48, 3 Otsaila 2010 (UTC)
Ez litzateke arazorik egongo. Orain argi geratu da eta ondo iruditzen zait. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:58, 3 Otsaila 2010 (UTC)
"Erref behar" orrira bueltatu.