Hizkuntzak eta euskara

aldatu

Kaixo Orereta! Artikulu pila bat sortzen dituzu hizkuntzen inguruan eta lehenengo horren inguruan zoriontzea... merezi du horrelako artikuluak edukitzea. Gauza bat proposatu nahi nizuke. Ikusiko zenuenez, aste honetan Euskal Astea ospatzen gaude eta hori dela eta Euskal Herriarekin harremana duten artikuluak sortu eta hobetzea proposatu da. Euskara artikulua oso laburra da, ingeleraz eta gazteleraz dauden artikuluekin alderatuta, gutxienez. Nik filologiaz ezer gutxi dakit, egia esan irakurri dut gaztelerakoa eta gauzen erdiak ez ditut ulertzen... animatzen al zara luzatzen? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      23:56, 13 Otsaila 2007 (UTC)

Gazte Asanblada

aldatu

Guztia lehenengo pertsonan idatzia dago. Beraien ikuspuntutik eta entziklopedia serio batean dena hirugarren pertsonan eta neutraltasuna jarraituz. Kabri, (erantzunak hemen) 14:04, 8 Martxoa 2007 (UTC)

Politika usaiak

aldatu

Entziklopedia bat ez da politizatu behar, ez da nire nahia, baina alderdi politiko legal guztiek esan dute hori. Eta su-eten batean ekintza biolentorik ez daude, egon badira, ba bukatu egin da eten hori argi dagoen bezala. Baina beno, politika besterik ez da... Kabri, (erantzunak hemen) 22:30, 19 Martxoa 2007 (UTC)

Segikoa ere, politika kontuak dira baina Espainiako Auzitegi Gorenak esan du, ez guk. Onartu egin beharko dugu iritzi berbera ez eduki arren. Kabri, (erantzunak hemen) 21:47, 25 Martxoa 2007 (UTC)

Guiana

aldatu

Ba gaztelerazko Guayana euskaraz Guiana da: Frantziar Guiana edota Guiana estatua. Beraz izen egokia Esekibar Guiana da, "b"rekin, "v"-a erru bat izanda. Izan ongi Kabri, (erantzunak hemen) 14:58, 20 Martxoa 2007 (UTC)

Denontzat txantiloia

aldatu

Egia esateko niri berdinak direla ematen dit, behintzat bizkaieraz ez dagoelako desberdintasunik. Hala ere, aldatuko dut orain, ez baitiot garrantzia handiegirik ematen desberdintasunari. Hala ere, uste dut ni naizela txantiloi hori erabiltzen duen bakarra XD -- Janfri; idatzi lasai 08:25, 29 Martxoa 2007 (UTC)

A itsatsia

aldatu

Neu be zalantzatan ibili naz baina holaxe da, zeuk esan legez. Moito obrigado! --Patxi lurra 16:04, 10 Maiatza 2007 (UTC)

Euskal futbol taldeak

aldatu

Blokeatu ditut lau taldeak. izan ongi Kabri, (erantzunak hemen)   19:17, 6 Ekaina 2007 (UTC)

Hego Yemen

aldatu

Arratsaldeon Orereta! Hegoaldeko Yemen artikulua dela-eta, ez al da egokiago Hego Yemen izatea artikuluaren izen nagusia, Hego Afrika (ez Hegoaldeko Afrika) eta Hego Korea (ez Hegoaldeko Korea) bezala? Wikipediaren (eta euskararen) barne koherentziagatik diot... --josugoni (erantzun hemen) 17:41, 23 Ekaina 2007 (UTC)

Bieira

aldatu

Gabon Orereta: Arrainen eta arraben artikuluak txukuntzen ari nintzela topo egin dut beira horrekin. Egia esan harritu egin nau eta Euskalterm gunean begiratu (hemen). Han "bieira" edo "erromes maskor" bakarrik agertzen da. "Beira" aldiz "kristal"-edo esteko. pentsatu dudana "beira" hori norbaiten hanka sartze txiki bat izan dela. Nik konfiantza gehiago dut Euskalterm hiztegia 3000 hiztegian baino, askotan xelebrekeria galantak esaten baititu, beste inon agertzen ez direnak... Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 22:01, 27 Ekaina 2007 (UTC)

hiri gaskoien zerrendaz

aldatu

Kaixo! Nire zalantza da ea zuzena ote den Baiona okzitaniar hiritzat hartzea. Nik hiri gaskoien zerrendatik kenduko nuke. So hemen. Zazpi 9 Uztaila 2007 00:35


Izar Gorri

aldatu

Arrastion Orereta! Ikusi dut Izar gorri artikulua idazten ari zarela. Ez litzateke hobea izango agian desbideraketa-orri bat sortzea eta bertan aukera desberdinak adieraztea? Zuk eginiko artikuluaz gain badaude izen bera duten beste gauza batzuk: Gazte komunistak taldearen aldizkaria (uste dut) eta Osasuna futbol taldeko zaleen elkartea-edo. Zer deritzozu--Janfri; ze?   17:00, 10 Azaroa 2007 (UTC)

Primeran. Ez nintzen gogoratzen futbol taldeaz... XD--Janfri; ze?   17:08, 10 Azaroa 2007 (UTC)
Egin dut nik. Lehen bertsio bat da, beraz zerbait edo aldatu nahi baduzu, aldatu lasai. Eta gustuko ez baduzu ere, jarri hankaz gora, azken batean edonork edita dezake jeje--Janfri; ze?   17:13, 10 Azaroa 2007 (UTC)

Foruen monumentua

aldatu

Bai, begiratu artxiboan, iazko argazkia izan zen abenduan... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:38, 29 Azaroa 2007 (UTC)

Abd el-Krim

aldatu

Abd el-Krim zuzentzen nenbilela zuk aldaketa batzuk egin dituzu. Gero nireak sartzeko arazoak izan ditut eta... zureak ezabatu egin ditut nahi gabe. Egia esan ez ditut ondo kontrolatzen edizio kontu guztiak. Lima 22:34, 29 Azaroa 2007 (UTC)Lima

Azaleko irudia

aldatu

Kaixo! Bai, arrazoia duzu, eta bide batez pasiboa deitzen da, euskaraz ez dugun forma baina askotan erdara erabiltzen dugunok erabiltzen duguna... aldatuko dut oraintxe... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      13:29, 5 Abendua 2007 (UTC)

MediaWiki sortu

aldatu

Kaixo! Jada aldatu dut. Egia esan beti saiatzen naiz horrelakoak ez egiten, baina horrelako korapilotsuak direnean (hau da, lotura berezi ugari dituztenean) oso zaila izaten da esaldi koherenteak idaztea eta galtzen naiz. Beno, besterik ikusten baduzu komentaidazu! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      18:26, 24 Abendua 2007 (UTC)

  Egina

Ongietorria

aldatu

Eguberri on, Orereta. Ongietorria Txantiloia lehen zegoen moduan utzi dut, horrela baitzegoen ondo. Kontuan izan, Txantiloian honakoa agertzen den tokian:

Ongi etorri, Ongietorria, euskarazko Wikipediara!

Lankide orrian, zera agertuko dela:

Ongi etorri, Orereta, euskarazko Wikipediara!

Ikusi adibidez hemen. Ondo izan.--josugoni (erantzun hemen) 09:52, 26 Abendua 2007 (UTC)

Para nada...

aldatu

Adelante, puedes traerlo aquí :). Saludetes Rastrojo 18:43, 30 Abendua 2007 (UTC)

"Orereta/2007" erabiltzailearen orrira bueltatu.