Erregearen bostena edo kintoa 1504an Gaztelako Koroak Ameriketako koloniei ezarritako zerga bereziari esaten zaio. Hango meategietan edo lapurreten bidez lortutako metal preziatuen, nagusiki urrea[1] eta zilarra, ehuneko hogei (%20) erregearentzat zen.[2]

Potosiko zilarrezko erreala

Aurrekariak

aldatu

Mesopotamia

aldatu

2.650 K.a.tik aurrera, erregeek gastu militarren gehikuntza izan zelako, gotorlekuak, ekipoak, soldaduak eta sariak, zergak ezartzea eta kontrolatzea erabaki zituzten. Eta anbizio expansionistak atzerriko lurralde eta hiriak menperatzea lortu zuenean, errege konkistatzaileen zerga ezarri zuen.[3]

Antzinako Egipto

aldatu

Administrazioa eta Ogasuna oso garatuta zeuden, eta gobernuak hainbat zerga biltzen zituen faraoiaren sostengurako, lurralde guztien jabea baitzen. Adibide bat Genesis-en aurkitzen dugu[4], hau da, Kristau Bibliako Itun Zaharreko lehen liburuan. 47. kapituluan, 1300 K,a.tik inguru, Jose Patriarkak esan zion jendeari: "Nik hazia erosi dizuet, eta zuek lurra ereingo duzue. Fruitu horietatik, lau zati zuen mantentze-lanetarako izango dira, eta bosgarrena faraoiari emango diozue.

Estatu musulmanak

aldatu

Iberiar penintsulako estatu musulmanetan erregearen kintoa indarrean egon zen Erdi Aroan zehar. Hondakinak eta gerrako harrapakinak ondorengo eran banatzen ziren: kintoa erregearentzat kendu ondoren, norbanako bakoitzak bere gosea asetzeko adina har zezakeen, gainerakoa ondare komunari emanez. Zaldizkoak bi zati jasoko zituen; infanteak bat, etab.

Espainian

aldatu

Hamabosgarren mendean, merkatariek Gineatik Andaluziara eramaten zituzten beltzen salmenten bosgarrena penintsulan kobratzen zen.

Portugalen

aldatu

Espainiak ezarritako erregeordetzekin ez bezala, Portugalgo Amerikako lurralde administrazioaren forma Brasilgo kapitaintzak izan ziren. Afrikako eta Ozeaniako herrialdeekin batera, Portugalgo Inperioaren barne zeuden. Kontzesionarioa zen kapitaintzaren agintari gorena. Portugalgo erregearen eta kontzesionarioaren arteko lotura juridikoa bi dokumentuetan ezarri zen: Jabetza eskutitza, jabetza baieztatzen zuena, eta Gutuna, eskubideak eta betebeharrak zehazten zituena.Gutuna batez ere kolonoek Koroari ordaindu beharreko zergekin lotuta zegoen. Metalak eta harribitxiak aurkituz gero,% 20 Koroarentzat zen.

Ameriketako bostena

aldatu

Gaztelako koroak izen horrekin ofizialki 1504an ezarri zuen. Zerga hura meatzeetatik[5] ateratako metal bitxiei —batez ere urreari eta zilarrari— ezarri zitzaien, bai eta beste salgai batzuei ere, Espainiar Inperioaren menpeko Ameriketako lurretan.

Zergaren portzentaia

aldatu

Zerga honen zenbatekoa, hasiera batean, bere kolonietan lortutako metal edo bitxi aberastasuneko ehuneko hogeia zen, Habsburgo etxearen erorketa eta espainiar tronura Borbon etxearen iritsierarekin, aldaketa batzuk abian jartzen dira meatzaritza ekoizpena berrabiatu eta bultzatzeko, garai horietan krisian zegoena. Zergaren zenbatekoa jeitsi egiten da, ehuneko hamarrera (hamarrena), urteetan aurrera, ehuneko bost edo ehuneko zortzira, edo gutxiagora jeitsiko zena kolonizatzearen amaiera ingurura.

Zergaren norakoa eta forma

aldatu

Zerga hau administrazio kolonialak kobratzen zuen Errege Kutxak izeneko organismoaren bidez. Monarkiaren eskuetara, metal preziatuzko barra eran iristen zen.

Garraioa

aldatu

Garaiko espainiar ontzietan, Erregeren bostenaren ahal zen gehiena garraiatzeko, egon ziren artelanak, urre edo zilarrezko barratan bihurtzeko urtu zirenak, honela bere garraioa errazteko. Horregatik, urriak dira kolonaurreko garaietako metal horietako artelanak.

Artelan hauetako batzuk, Erregeren bostenetik libratu ziren, eta, aldi berean, urtuak izatetik, Indietan aberastu ziren konkistatzaile batzuk, euren ustez Lima eta beste hiri batzuetako euren jauregietarako politenak ziren artelanak mantendu izanagatik.

 
Evo Morales

Urrezko eta zilarrezko beste atal batzuk, gaur egun ikus daitezke, hilobietan lurperatuta zeudelako eta beranduago aurkituak izan zirelako.

Zenbatekoa guztira

aldatu

Evo Morales Boliviako presidenteak honako hitzaldia eman zuen 2013ko uztailean Europar Batasunean, eskatzen zioten kanpo zorra zela eta: “… Nik ere eska ditzaket ordainketak, eta interesak ere erreklama ditzaket. Indietako Artxiboan ageri da, ordainagiria ordainagiriaren gainean, eta sinadura sinaduraren gainean, 1503tik eta 1660 urteen artean soilik, Ameriketatik Sanlúcar de Barramedara 185 mila kilo urre eta 16 milioi kilo zilar iritsi zirela”.[6]

Bitxikeriak

aldatu

Zerga honen gaztelerazko izenak, Quinto Real, alegia, Nafarroako lurralde bati eman zion izena, gazteleraz, Quinto Real eta euskeraz Kintoa bezala ezaguna dena.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. Txantiloi:Er Ladero Quesada, Miguel Angel. (2016). El primer oro de America: los comienzos de la Casa de la Contratación de las Yndias (1503-1511). Real Academia de la Historia, 176 or. ISBN 9788495983114..
  2. Txantiloi:Er El quinto real. (Noiz kontsultatua: 05.01 2020).
  3. (Ingelesez) History of Mesopotamia. (Noiz kontsultatua: 06.01.2020).
  4. Txantiloi:Er Ezberdinak, Autore. (2015). El libro del Génesis ilustrado. Ilus Books, 128 or. ISBN 9789089985101..
  5. Txantiloi:Er Lacueva, Jaime. (2010). Los metales de las Indias: rescates y minería en los inicios de la colonización. Padilla Libros, 141 or. ISBN 9788484345084..
  6. Txantiloi:Er Evo Morales. (2013). «Discurso del Presidente de Bolivia Evo Morales sobre la verdadera deuda externa» Ed América Latina, Sucre (Noiz kontsultatua: 2010-01-06).