Lankide eztabaida:Euskaldunaa/2018

Active discussions

Durangoko Azokako topaketaAldatu

Egunon Euskaldunaa. Niri bebai asko poztu ninduen zu bezelako wikilari mitiko bat ezagutzea. Ia era birtualean edo pertsonalki harremanetan jarraitzen dugunǃ

Hurrengo urteko otsailan ziuraski batzar bat izango dugu Eibarren. Nahi eta ahal baduzu bertan ikusiko gara eta baldin bazatoz elkarrekin ideiak elkarbanatu eta zeozer hartuko dugu. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 09:36, 11 abendua 2017 (UTC)

Maitea Euskaldunaa! Puneeth Rajkumar aktore-aktibatuaren abeslariari buruzko artikulu bat euskaraz egin dezakezu, Hego Indian pelikuletan filmatutakoa, zein filmak Espainian filmatu dituen eta Costi Forza-rekin lan egin duten Bulgariako Andrea abeslariari buruz? Eskerrik asko! -=92.100.31.236 14:53, 27 martxoa 2018 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global surveyAldatu

WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia surveyAldatu

WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia surveyAldatu

WMF Surveys, 00:49, 20 apirila 2018 (UTC)

Amaiurko gazteluaren defentsaren azkenaAldatu

Kaixo Euskaldunaa! Aizu, Azalean begiratu eta albisteen artean ikusi ez. Gaur Amaiurko gazteluaren azkenaren urteurrena da, 1522. Uste dut zu zabiltzala albisteei kasu egiten, hori gehitzerik bai? Eskerrik asko Iñaki LL (eztabaida) 14:05, 19 uztaila 2018 (UTC)

«Mike Myersek idatzitako filmak» kategoria zergatik ezabatu?Aldatu

Kaixo, Euskaldunaa. Beste batzuetan, garbi ikusten diat zergatik ezabatu behar diren hik ezabatzeko markatutako orriak; baina, «Mike Myersek idatzitako filmak» kategoriaren kasuan, ezin diat asmatu. Azalduko didak zergatik markatu duan ezabatzeko? --Xabier Armendaritz   2018-07-31, 09:34 (UTC)

Gales, Ipar Irlanda, Irlandako Errepublika eta Eskoziako infotaula automatikoakAldatu

Kaixo Euskalduna, Ba ez nago ados aipatzen dituzun 2 kontuekin, hemen azaltzen dizut nire iritzia:

  • Letra etzanarena beste infotaulekin bateratzeko egin dut. Begiratu adibidez herrialde elebidun edo hiru eledun baten infotaula (adib. Belgika, Luxenburgo, Hegoafrika, Man, Extremadura, Asturiasko Printzerria, Valonia, etab.). Denetan lehenik euskarazko izena agertzen da eta ondoren ofiziala eta bertako hizkuntzakoa, nahiz eta ofiziala ez izan.
  • Cardiff-eko barrutietako aurkibide txantiloian, euskarazko izena mantendu dut bakarrik. Aurkibide kutxa horien helburua, gai baten inguruan artikulu batetik bestera errazago mugitzea da, beharrezkoa den informazioa bakarrik ipini ohi da. Ez du zentzurik elebidunak diren lekuetan bi hizkuntzak jartzea, euskarazkoarekin nahikoa da (informazio gehigorako barruti horren artikulua dago). Zure irizpidea erabiliz, esaterako, Euskal Herriko hainbat auzo/barruti tauletan auzoen izenak eta udalerrienak erdaraz ere jarri beharko genituen...Arrasate / Mondragón, Parte Vieja / Alde Zaharra, Itzulbatzeta / Romo...

Sentitzen dut molestatu badizu. Ulertuko duzulakoan. Ondo segi.--An13sa 20:03, 15 urria 2018 (UTC)

Hizkuntzaren kontuan arrazoi duzu... gaia ez da batere erraza. Infotaulan euskarazkoa, ofizalak eta bertako hizkuntzetakoak agertzearen aldekoa naiz, baina testuan zehar euskarazkoarekin nahikoa dela uste det (testua gehiegi ez kargatzeko).

Ondo segi--An13sa 18:28, 16 urria 2018 (UTC)

Euskal/eusko auziaAldatu

Gabon Euskaldunaa! Txokoan hasi dudan eztabaidan parte hartzera gonbidatu nahi zaitut, bozketa formalean amaituko den prozesuan. Lankide guztioi eragiten digun gaia da, Euskal Herriko eta hari lotutako edozein kontutan ugari erabiltzen dugulako idaztean zein hitz egitean. Orain arteko Politika Formaletan dagoenak eztabaida piztu izan du inoiz baino gehiago, eta garaia heldu dela dirudi hau berriz aztertzeko. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 22:15, 20 abendua 2018 (UTC)

"Euskaldunaa/2018" erabiltzailearen orrira bueltatu.