Asteko argazkiak aldatu

Kaixo, Euskaldunaa. Ikusi dut ondoz ondoko bi astetan San Mames estadioari buruzko bi argazki oso antzeko proposatu dituzu. Ez al zaizu iruditzen batekin nahikoa litzatekeela? Horrela, gainera beste argazki interesgarri bat plazaratzeko aukera kentzen duzu, ezta? - --Joxemai; (erantzunak) 09:58, 31 urtarrila 2015 (UTC)

Aupa, Euskaldunaa. Uste dut ez duzula ulertu esan nahi dudana. Kontua ez da argazki onak edo interesgarriak diren edo ez (noski baiezko edo ezezko botoa eman dezakezala batarentzat edo bestearentzat) (eta horregatik idazten dizut, botoa eman ordez) baizik eta gai berekoak direla eta, azken hilabeteetan ikusitako bozketetarako parte hartzea ikusita, seguru asko bi astetan zehar San Mames izango dela argazkiko gaia, egile berdinarekin, egun berekoak eta kokapen beretik. Galdetzen dizudana da hori politika edo erabaki egokia dela iruditzen zaizun. Niri behintzat ez, aurreko mezuan azaldu dizudan arrazoiarengatik: Euskal Herria zabala eta anitza da, eta modu horretan astebetean Euskal Herriaren beste ikuspegi bat erakusteko aukera kentzen da. (Badaezpada ere, ez naiz futbolzalea, ez Errealzale, ez Atleticzale, ez Eibarzale). - --Joxemai; (erantzunak) 13:00, 31 urtarrila 2015 (UTC)

Enblematikoa aldatu

Kaixo, Euskaldunaa. Enblematikoaren txertaketan, denok formato berdina jarraitzeko eztabaida abiatu beharko litzateke, izenburuak maiuskulaz jarri behar diren (beste wikibook guneetan ez dira inon jartzen, eta abar). Azkenik, wikipediako artikulu eta kategorietan wikiliburu lotura gehiegi txertatzen ari zara, nire iritziz bakarra azaldu beharko litzateke, beste wikipedietan egiten den bezala. Liburu batzuk badaude gai berari buruz, agian liburu kategoria bat sortu eta harako lotura egin liteke, esaterako. Azkenik, lana denon artean nola banatzen den ikusi arte itxarotea eskatuko nizuke, badaezpada ere, baina hori noski zuk erabaki behar duzu. - --Joxemai; (erantzunak) 16:49, 21 martxoa 2015 (UTC)

Oblatuak aldatu

Kaixo, zuk emandako erreferentziak ez du jasotzen izendapen ofiziala; euskaratutako webgune bat besterik ez da, eta kasu honetan, nire iritziz gaizki euskaratutakoa. Euskaraz, gaztelaniazko oblato,-a "oblatu" da, hiztegi guztietan jasotzen denez. Oblaten, eta antzekoak, erdarakadak dira. Editatzean jarri dut arrazoia, nahiko garbi dagoenez, pentsatu dut ez zela beharrezkoa zuri jakinaraztea. Dena den, ados ez bazaude, kasu honetan artikuluan bertan eztabaida abiaraztea litzateke egokiena. - --Joxemai; (erantzunak) 14:32, 29 martxoa 2015 (UTC)

Webgunea erakunde ofizial batena da, baina hor jasotzen den izendapena ez da ofiziala. Izendapen ofizialak ofizialki jasotako izendapenak dira, horretarako propio jasotako zerrenda batean. Nik horrela ulertzen dut. Espainiako Gobernuko webguneetan egongo dira, noski, izendapen asko eta asko, eta ziur nago horietako asko okerrak izango direla. Oblaten, -en markarekin, oblata hitzetik dator eta hitz hori ez da existitzen euskaraz, edo gaizki esana dago, erdarakada hutsa da. Iruñeko Udalak esango zion itzultzaile bati egiteko euskaratzeko lana, eta hori korrika eta presaka kolatu egin da horretan (Iruñeko Udalari, ondotxo dakizunez, bost axola euskaraz zuzena den ala ez). - --Joxemai; (erantzunak) 14:53, 29 martxoa 2015 (UTC)

Kaixo, ezin hau konpontzeko me, eskerrik asko laguntzen diozu: Anaga Sorginak.--81.38.22.110 15:22, 1 apirila 2015 (UTC)

  Egina -Euskaldunaa (eztabaida) 19:17, 1 apirila 2015 (UTC)

GetRawData vs GetRawValue aldatu

Kaixo! Zergatik egin duzu aldaketa hori? Uste dut funtzionatzen zuela eta orain ematen duenez ez. Gero beste zerbait aldatzeko bada, orduan ondo, eh! -Theklan ·   ·   07:17, 8 apirila 2015 (UTC)

Gauza da Wikidata deitzeko modua ere aldatu dela. Gero egingo diot kasu pixka bat txantiloiari. -Theklan ·   ·   08:13, 8 apirila 2015 (UTC)
Uste dut konpondu dudala. Aldaketa sakona izan du Modulu:Wikidatak eta orain deitzeko moduak ezberdinak dira. Nik uste onerako dela. -Theklan ·   ·   11:48, 8 apirila 2015 (UTC)

Querido Euskaldunaa, como estàs? Aqui la Primavera llegò!

Mira, he abierto esta nueva pagina, no hai nada para contextar.... pienso! Puedes confirmarme-lo, por favor? Esker milla, y buen domingo!

Rei Momo (eztabaida) 15:24, 11 apirila 2015 (UTC)

Translating the interface in your language, we need your help aldatu

Hello Euskaldunaa, thanks for working on this wiki in your language. We updated the list of priority translations and I write you to let you know. The language used by this wiki (or by you in your preferences) needs about 100 translations or less in the priority list. You're almost done!
 
Itzulpenetarako, erabil ezazu translatewiki.net, MediaWiki proiektuan.

Please register on translatewiki.net if you didn't yet and then help complete priority translations (make sure to select your language in the language selector). With a couple hours' work or less, you can make sure that nearly all visitors see the wiki interface fully translated. Nemo 14:06, 26 apirila 2015 (UTC)

Egile eskubideen urraketa aldatu

Kaixo, Euskaldunaa. Gogoratu Wikipedian ezin direla egile eskubideak dituzten edukiak igo. Ferrertarren etxea artikuluan [1] webguneko edukia sartu duzu. Antzeko artikuluetan berdina egin baduzu, eduki hori ezabatzea eskatuko nizuke, lege urraketa izateaz gainera, hori kentzeko lana besteen kontu ez uzteko. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 14:04, 8 ekaina 2015 (UTC)

Galicia 20 - 20 Challenge aldatu

Kaixo!! En primer lugar quiero comentar que me pilla de sorpresa tu petición. Desconocía por completo el hecho de que tuvieras ese veto en la galipedia, ni tampoco conozco el porqué del mismo. Con respecto a ese punto, no entiendo su relación con el Galicia 20 - 20 Challenge. Este reto lo desarrollé por mi cuenta con el simple objetivo de traducir una lista de artículos a cuántas más lenguas posible, contando solamente con el espíritu voluntarioso de otros wikipedistas. Si decides unirte al reto (lo cual sería fantástico y te animo de corazón) espero que sea por tu interés, y dependiendo solamente de tu propia voluntad y no de la mía, ni de la de nadie más. Un saludo.--Breogan2008 (eztabaida) 13:19, 21 ekaina 2015 (UTC)

Perdona pero se me escapa lo de la "imposibilidad". Entiendo que aunque no puedas editar en la galipedia, sí podrías traducir al euskara en eu.wiki cualquier artículo que quieras. Las bases de participación, la lista artículos y la inscrición de participantes están en en.wiki. Sea como sea, deduzco que el problema son las diferencias que hay entre tú y Atobar, pero estoy seguro de que no son tan grandes como para que no podáis resolverlas entre los dos y puedas volver a editar en la galipedia. Si realmente quieres participar en el reto y tienes como dices la voluntad de hacerlo, entonces simplemente hazlo. Eres más que bienvenido.--Breogan2008 (eztabaida) 16:28, 21 ekaina 2015 (UTC)

RE: Tu perfil traducido en vasco aldatu

¡Gracias por corregir mi perfil! Sólo hay un par de cosas que son diferentes a lo que quería expresar: tu has puesto “y he escrito artículos sobre estas series en Wikipedia en muchos idiomas” cuando quería poner “y tengo wikis sobre estas series en muchos idiomas”, ya que tengo wikis en Wikia. Luego la parte de los idiomas, me gustaría traducir exactamente esto: “Si quieres que haga una traducción o corrección en  ,  ,  ,  ,   y  , déjame un mensaje con tu solicitud y lo haré, sólo tienes que escribir un mensaje en mi muro de mensajes.” (muro de mensajes, no página de discusión). ¿Puedes traducir esto? ¡Gracias! --Josep Maria Roca Peña (eztabaida) 12:56, 11 abuztua 2015 (UTC)

És perfecto. İ entiendo lo de muro de mensajes, lo he dejado como tu has dicho, “página de discusión”. ¡Gracias! / Eskerrik asko! --Josep Maria Roca Peña (eztabaida) 18:0, 11 abuztua 2015 (UTC)
Una última cosa: me equivoqué, i quería poner “Si quieres que haga una traducción o corrección en  ,  ,  ,  ,   o  , déjame un mensaje […]” (“o” en vez de “y”), entonces ¿cambio solo “eta” por “edo”, o hago algún cambio más? Y dime si “Hurrengo hizkuntzak hitz egiten ditut:” está bien. --Josep Maria Roca Peña (eztabaida) 18:11, 11 abuztua 2015 (UTC)

Wikiliburuarekin arazoa aldatu

Aupa, Euskaldunaa! Espero diat arazo hura konpontzen asmatuko huala. Ni, uztailaz geroztik, guztiz lanpetuta nabilek etxeko lanetan: oiloak eta untxiak jarri dizkiagu, eta bisitan etorri zaizkiguk hainbat adiskide eta familiako, eta, ogibideko lanetan ere aritu behar dudanez, Wikipedian aritzeko ia astirik gabe geratu nauk. Irailean bueltatzeko moduan izango naizela uste diat...

Ondo-ondo ibili. --Xabier Armendaritz   2015-08-15, 08:50 (UTC)

Donostiako kaleak aldatu

Kaixo Euskaldunaa! Donostiako auzoekin gertatzen dena da muga administratiboez gain auzo bakoitzaren muga historikoak ere badaudela. Amararen kasuan oso lausoak dira muga horiek iparraldean. Amarapedia proiektuan erabaki zen Artzai Onaren katedraletik hegoaldera geratzen zen guztia proiektuaren barruan sartzea, udalaren 1880ko plano batek Amara bezala izendatzen baitu. Hala ere, kaleei kategoria jartzeko eta bikoizketak ekiditeko, Udalaren banaketa hau jarraituko nuke. Ondo iruditzen bazaizu joango naiz kategoriak sartzen sortzen ari zaren kaleei. Bejondeizula egiten ari zaren lanagatik!! -Xabier Cañas (eztabaida) 12:20, 4 iraila 2015 (UTC)

Kaixo!! Ikaragarria egin duzun lana!! Ia Donostia guztia wikitu duzu! Kategoriaziorekin uste dut ez nintzela ondo azaldu. Amarapedia proiektuak auzoaren eremu historiko hartzen zuen interesgune bezala, hor satzen dira beraz Amara ez diren beste eremu batzuk (Zorroagako eliza) edo muga lauso horretan daudenak (Prim kalea, Urdaneta kalea..). Guzti horiei {{PR|Amarapedia-Olatu Talka 2015}} txantiloi dute artikuluaren ezbaida orrian. Bestelakoa da banaketa administratiboa, honek auzoak zehatz-mehatz banatzen ditu, eta kategorizatzeko garaian horri jarraitu behar diogula iruditzen zait. Urdaneta kalea, adibidez, Amarapediako interes eremuan dago, historikoki horri Amara ere deitu zitzaiolako eta auzoko historiaren parte delako, eta beraz txantiloi hori eramaten du, baina erdialdeko kale bezala kategorizatu behar dugula iruditzen zait, izan ere, gaur egungo auzoen banaketan horrela adierazten baita. Ados bazaude, joango naiz aldatzen Artzai Onaren atzean daudenak (ez dabilkit hotcat!). -Xabier Cañas (eztabaida) 08:51, 8 iraila 2015 (UTC)
Kaixo, Euskaldunaa! Badakit 2016aren inguruan Wikipediaren inguruan zerbait egiteko asmoa dagoela 2016 fundazioaren barruan eta horietako bat Donostiapedia antzeko bat egitea litzatekeela. Proiektua lantzen ari dira oraindik baino pentsatzen dut osatu eta argitara eman aurretik txokoan azalduko dutela, wikilarion lankidetza ezinbestekoa izango baita. Aitzolete lankidearekin egon behar laster eta ea zerbait azaltzerik duten. Horren inguruan gainera iruditzen zait gauza asko egin daitezkeela, argazki rallyak, lehiaketak...-Xabier Cañas (eztabaida) 20:34, 15 iraila 2015 (UTC)

Errugbi selekzioak aldatu

Oso ondo Euskaldunaa, mila esker guztiagatik.

-Gartxoak (eztabaida) 20:27, 14 urria 2015 (UTC)

Hiri orokor infotaula aldatu

Bai! Arazoa da aldatu nuela Wikidatatik gauzak jasotzeko sistema eta, orduan, infotaula batzuetan oraindik sistema zaharra dagola (eta orain ez dabil, noski). Saiatuko naiz guztiak aldatzen, eskerrik asko abisuagatik. -Theklan ·   ·   19:59, 28 urria 2015 (UTC)

Azalaren tipografia aldatzeko bozketa aldatu

Aupa, Euskaldunaa. Txokoan testua gero eta nahasiagoa zenez, eta bozketak egiteko orriak, aspaldi erabili ez ditugun arren, horretarakoxe egokienak direnez, bozketa orri batera eraman dizkiat hire proposamenak: Wikipedia:Bozketak/Azal nagusiko atalen izenburuen tipografia aldaketaren proposamena. Hire ideia denez, nahi duan eran aldatu orri hori, gauerdiraino daukak denbora. Edo, proposamenaren xehetasun guztiak prestatzeko epe luzeagoa behar baduk, atzeratu ezak egun bat (edo bi, edo hiru...) bai bozketaren hasiera, bai bukaera, eta kito. Hire esku geratzen duk.

Bestalde, uste diat bigarren proposameneko oharra («Izenburuei lotura kendu eta lotura behean jarrita») gaizki jarrita dagoela, ez da hala? Oker ez banabil, ohar hori lehenengo proposamenari zagokiok.

Eskerrik asko Euskal Wikipediaren diseinu grafikoa hobetzeko egiten ari haizen lanagatik. --Xabier Armendaritz   2015-12-14, 12:21 (UTC)

Neronek ez nikek bost egun baino gutxiago jarriko, botoa emateko. Izan ere, wikilari asko ez dituk egunero konektatzen, eta horrela albait jende gehienari aukera ematen zioagu euren iritzia agertzeko; gai garrantzitsuenetarako, 15 eguneko epea eman ohi dizkiagu botoa emateko, bost eguneko epea dagoeneko epe laburtua duk... Hala ere, nahi baduk, gaia planteatu Txokoan, ea gainerako wikilariei bozketa honetarako bi eguneko epe superlaburtua egokia iruditzen zaien.
Bestalde, eskertuko nikek nire zalantza argitzea: bigarren proposameneko oharra («Izenburuei lotura kendu eta lotura behean jarrita») gaizki jarrita zagok eta lehenengo proposamenarekin joan behar likek? Hala uste diat, baina hire proposamena duk eta herorrek zuzentzea izango lukek egokiena. Ondo-ondo ibili. --Xabier Armendaritz   2015-12-14, 17:53 (UTC)
Ahaztu aurreko paragrafoan egin diadan galdera hori, mesedez. Barkatuko didak, oraintxe konturatu nauk bigarren proposameneko oharrak zer esan nahi duen. Ulertu diat izenburu horiek nabarmendutako artikuluenak zirela («Urolako trenbidea», kasu horretan), baina oraintxe konturatu nauk azaleko atalen izenburuez ari haizela. Hau buru gogorra daukadana! --Xabier Armendaritz   2015-12-14, 18:46 (UTC)

Star Warsi buruzko artikuluak eta filmen euskarazko izenak aldatu

Kaixo Euskaldunaa, lehenik eta behin zorionak wikipedian egiten duzun lan eskergagatik! Ikusi dut Star Wars film sagari buruzko artikulu asko sortu dituzula. Hala ere jabetu naiz (edo hala iruditu zait) ez duzula euskarazko bikoizketa ikusi, eta gaztelaniazkoaren edo ingelesezkoaren itzulpen literala egin duzula kasu askotan. Euskarazkoan hainbat hitz eta termino beste modu batean itzuli dituzte, zuzen edo oker, baina horrela egin zuten bere garaian trilogia zaharrean behintzat. Zuk egindako artikulu askotan hitz horietako batzuk zuzendu ditut, baina Star Warsi buruzko artikulu berriak egiten jarraitzen duzula ikusten dudanez gero, hitz horiek nola itzuli dituzten esatea da, zeuk egin dezazun atzetik ni zuzentzen ibili beharrik ez izateko.

Indarra = Barne indarra

Jedi = Jedi zaldun (eta filma Jedi zaldunaren itzulera, eta ez Jediaren itzulera)

Heriotzaren Izarra = Izar Hiltzailea

milurteko belatza = Millennium Falcon (euskaraz horrela utzi zuten, jatorrizko izenarekin)

...eta orain gogoan ez ditudan gehiago. Star Wars gogoko duzula ikusten dudanez gero, euskarazko bikoizketa ikus dezazun gomendatzen dizut, euskal-encodings.com webgunean duzu (trilogia zaharra baino ez).

Bestalde, eta ez txartzat hartu mesedez, ikusi dut beste film askori euskarazko izenburua jarri edo gehitu diozula euskarazko bikoizketarik zegoen egiaztatu gabe. Adibidez Hook (filma) euskaraz Kako itzuli duzu; bada, euskarazko bikoizketa badu film horrek, eta pertsonaia Kako bada ere, filmaren izenburua euskaraz Hook utzi dute. Beste adibide bat Dark City (1998ko filma); euskarazko izenburua Hiri Iluna moduan ipini diozu, baina nik dakidala ez du euskarazko bikoizketarik, eta bikoiztua izan ez den film bati ez nioke izenburua asmatuko, baizik eta Dark City-k euskaraz hiri hiluna esan nahi du moduko azalpen bat geitu, litekeena baita inoiz euskarara bikoiztuz gero beste izenburu bat ipintzea. Aldiz, The Last of the Mohicans (1992ko filma)ren kasuan euskarazko bikoizketa dago eta izenburua Azken mohikanoa da; hori izan behar litzateke artikuluaren izenburua, eta ondoan igelesezkoa ipini.

Liburu eta filmen izenburuen euskal itzulpenari buruz eztabaidatu izan da wikipedian, hona hartutako erabakiak.

Ez nuke nahi zuk hau guztia txartzat hartzea, baina mesedez, filmei edo liburuei buruzko artikuluak sortzean egiaztatu euskarazko bikoizketarik edo itzulpenik dagoen, eta baldin balego artikulua sortu aurretik filma ikustea komeniko litzateke, sarritan hizkuntza batetik besterako bikoizketa nahiko librea izan ohi baita. Neronek zuzenduko nituzke baldin eta filmei buruzko hainbeste artikulu sortuko ez bazenitu! Agian lagungarri izango duzu, euskal-enkodingsen euskaratutako filmen zerrenda zabala dator (eta filmak deskargatzeko aukera!!), nahiz eta beharbada zerrenda ez den guztiz osotua izango.

Ongi izan!--Pete~euwiki (eztabaida) 00:07, 18 abendua 2015 (UTC)

Ongi, orduan saiatu mesedez euskarazko bikoizketarik egin den egiaztatzen (jedi zaldunaren itzulera e.a.). A!, eta kontuan izan euskal-encodingsen dagoen zerrenda ez dela zerrenda osotua, alegia, ez daude euskaratuak izan diren film eta serie guzti-guztiak.

Azaleko atalen izenburuen aldaketa aldatu

Eskerrik asko oharrarengatik, ez ninduan ohartu aldaketa horiek ere egin behar zirela. --Xabier Armendaritz   2015-12-21, 11:19 (UTC)

Izenburuek koadroaren ertzarekin duten marjina berdintzeko modurik ez diat aurkitu; zer kode aldatu behar den baldin badakik, jar iezadak mesedez nire eztabaida orrian, eta ahal bezain laster aldatuko diat. --Xabier Armendaritz   2015-12-21, 11:46 (UTC)
  Egina. Hire laguntzarekin, ez duk oso zaila izan, eskerrik asko. --Xabier Armendaritz   2015-12-21, 22:39 (UTC)
"Euskaldunaa/2015" erabiltzailearen orrira bueltatu.