Ongi etorri, Asier Barre, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.


Biologia eta geologia lehiaketako SARIAAldatu

Kaixo Asier Barre! ZORIONAK ekaineko lehiaketako hirugarren saria irabazteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez zure izena eta helbidea hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 08:16, 1 uztaila 2019 (UTC)

Paul Puhallo von BrlogAldatu

Kaixo, ikusi ahal izan dudanez Paul Puhallo von Brlog orrialdea aldatzen egon zara informazioa gehituz. Mesedez, aldaketak egin baino lehen ortografia akatsak bilatu hainbat daudelako. Eskerrik asko. -SRAbian (eztabaida) 10:58, 20 uztaila 2019 (CEST)

Erich von FalkenhaynAldatu

Ikusi ahal izan dudanez, orrialde honetan infomazioa ere gehitu duzu baina Euskera maila ez da izan zitekeena. Mesedez, itzultzaile bat erabiltzen ari bazara, geldi zaitez, edo gutxienez egiaztatu itsatsi duzuna Euskera onean dagoela, bestela beste batek zuzendu beharko du. Eskerrik asko. -SRAbian (eztabaida) 13:25, 20 uztaila 2019 (CEST)

«Islam» artikuluari gehitutako eduki desegokiaAldatu

Kaixo, Asier.

Eskerrik asko Wikipedia edukiz osatzeko gogoz aritzeagatik, baina kontuz: edozein edukik ez du balio. Artikulu batean irakurleari gezurrezko informazioa sartzea, entziklopedikoa ez den idazkera erabiltzea edo hizkuntzaren arauen kontrakoak diren testuak jartzea onartezina da. «Islam» artikuluan, adibidez, euskararen sintaxia, gramatika eta hiztegia inola ere errespetatzen ez dituzten testuak jarri dituzu («rebelazio», «Sunismoa eta Xiismoak bost ardats nagusien inguruan mugitzen dira», Mahoma profetari Mohammed deitzea...); Santa Sofia tenplua aipatzeko Ayasofia izena erabili duzu, katolikoa izan zela adierazi duzu (baina Eliza Ortodoxoarena izan zen, eta ez Katolikoarena), Ahmed Sultana mezkitaren argazki bat jarri diozu...

Tira, horrelako testu bat jartzea, alferrikakoa ez ezik, kaltegarria ere bada Euskal Wikipediarako. Mesedez, kontu handiz ibili zer testu eta eduki txertatzen dituzun: hobe da ekarpen txikia eta ona, eta ez handia eta txarra. Gainera, ekarpen txarra izanez gero, segur aski neuk edo beste edozein wikilarik ezabatuko dizu, alferrikakoa izango da zure lana.

Kontuan izan, gainera, testu egokiak txertatzeko trebetasuna eta jakintza ez badituzu, badaudela ekarpenak egiteko beste bide batzuk: irudiak txertatzea, akatsak zuzentzea, eta abar, eta abar.

Animo. Laguntzarik behar izanez gero, badakizu Txokoan laguntzeko prest gaudela. --Xabier Armendaritz   2019-09-24, 08:13 (UTC)

Aupa, ez dakit hemen idats dezakedan edo ez. Ez naiz oso trebea teknologiarekin, testuak beste hizkuntzetatik euskerara ekartzen ditut besterik ez. Argazkiak igotzen ikasi dut eta hori egin dut azken egunotan. Argazkia nire oporretan atera nuen eta agian erratu naiz, barkatu. Katolikoa ez zen, kristaua jarri nahi nuen (erratu egin nintzen) eta izenei buruz ez nuen inolako polemikarik sortu nahi, horregatik modu etzanean idatsi dut izen originalak edo antzinean erabilitakoak eta aldatu behar badira aldatzeko(vascuence idatsi edo euskera idatsi, ez daukat inolako arazorik, ulertzeko jakintasun nahikoa daukate eta). Textua ulergarria da eta ideaik argiak dira (nire ustez). Eskerrik asko —Aurreko iruzkin sinatugabea Asier Barre (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2019-09-24, 14:22).
Aupa, informazio asko gehitu dut eta kendu egin dute argazki batean erroreak idatsteagatik eta izenen moduagatik (vascuence/euskera) erabiltzeagatik adibidez. Hitz hoiek modu etzanean idatzi ditut argi geratzeko eta ezabatu egin dute dena. Ikaragarria nola deuzezten den besteon lana,... —Aurreko iruzkin sinatugabea Asier Barre (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2019-09-24, 14:29).
Asier, ondo egin duzu hemen idatzita. Izan ere, eztabaida orri bat da, eta gai honetaz hitz egiteko balio du. Hori bai, eztabaida orrietan idazten duzun aldiro, zure testua sinatu beharko zenuke.
Zure erantzuneko goiko bi paragrafo horiek irakurrita, garbi dago zailtasunak dituzula testu bat gutxieneko kalitatearekin idazteko, ortografiaren, lexikoaren eta sintaxiaren aldetik. Animatzen zaitut euskaraz ondo idazten ikastera, Euskarazko Wikipedian testu ekarpen baliotsuak egin ahal izateko.
Hala ere, gorago idatzi dizudan bezala, testuak idaztea ez da Wikipedian ekarpenak egiteko modu bakarra. Euskaraz ondo idatzi gabe ere, bestelako ekarpenak egin ditzakezu; baina testuak idazten jarraitzen baduzu, kontuan izan ezabatuak izan daitezkeela, entziklopedia batean agertzeko gutxieneko kalitaterik ez badute. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2019-09-24, 13:11 (UTC)

Kontutan izanda lehiaketa bat dagoela eta artikulu horiek idasten ari garela, gutxienekoa da esatea argazkia txarto dago, aldatu, erratu zara eta, eta zuk(asier) idasten ari zaren artikulua hilabete honetan (bukatu ez den lehiaketan eta abar) eta gainera letra etzanaz jarri dituzun 1000 hitzetatik 30 zuzendu ditzakezuz. mila esker onda dauden 970 hitzengatik. Lasai, ez dut ezer gehiago idatziko. Ondo izan