Lankide:Irati Bazeta/Proba orria

Francesco Tonucci

aldatu
Fitxategi:Francesco.tonucci.jpg
Bizitza
Jaioteguna: 1940ko uztailaren 5a Jaioterria: Fano, Italia Nazionalitatea: Italiarra
Hezkuntza
Ikasketak: Pedagogia (El Sagrado Corazón Unibertsitate Katolikoa, Milan)
Jarduerak
Jarduerak: Psikopedagogoa, Marrazkilaria, Irakaslea Lan nabarmena: Umeen Hiria Genero artistikoa: Komikia

Francesco Tonucci (Fano, 1940) "Frato" ezizenez ere ezaguna, pentsalari, psikopedagogo eta marrazkilari italiarra da. Haurren papera ekosistema hiritarrean aztertzen duen hainbat libururen egilea da eta artikulu idazlea aldizkari italiar zein atzerritarretan.

Pedagogiako ikasketak egin zituen Milaneko El Sagrado Corazón Unibertsitate Katolikoan. 28 urterekin aipamen bat lortu zuen arlo horretan eta eskolako errealitatea satirizatzen hasi zen “Frato” izenpean, bere izenaren lehen silabak fusionatzean zituen izena.Maisu bezala lan egin zuen eta, 1966an, Ikerketa Kontseilu Nazionaleko Institutu Psikologikoan ikertzaile bihurtu zen. Beranduago, Psikopedagogiako Departamentuaren buru izan zen, zeinak ingurumen-hezkuntza programa aurrera zeraman. Programa honen helburua datu-base bat "umeentzat eta umeengandik" sortzea da. Bere ikerketak umeen garapen kognitiboan zentratzen dira, bere pentsamenduan, bere portaeran eta umeen ezagutzaren eta hezkuntza-metodologiaren arteko erlazioan. 1991n bere jaiotze-herrian burutu zuen Umeen Hiria proiektua, umeak erreferentzia-puntua izango ziren hiria egitea zen helburua. Proiektuak arrakasta handia izan zuen eta munduko puntu desberdinetara hedatu zen.

1991n jada, Telebistako eta Adingabekoen Italiako Batzordearen lehendakari izendatu zuten, umeen babesa nahi duen batzordea. Napoleseko Zientziaren Hiriko kolaboratzailea ere bada Umeen Lantegian eta baita Erromako Haurren Museoko kolaboratzaile zientifikoa ere. Honoris causa izendatua izan zen Hezkuntzaren Zientzien fakultatean Limako Pontificia Unibertsitate Katolikoan (Peru) eta Lleidako Unibertsitatean 2016an[1].

Bizitza

aldatu

Francesco Tonucci uztailaren 5ean jaio zen Fanon (Italia). Lau neba-arreba dira orotara eta bera bigarrena da. Bere aita erizaina zen eta bere ama etxeko andrea. Bere lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako oroitzapenak ez dira atseginak. Ikasketetan ez zituen kalifikazio onak lortzen, eta ondorioz, gurasoek erdi mailako eskolara bidali zuten, Istitutu Magistralera, hain zuzen.

Hala ere, txikitatik diseinua eta pintura interesatu zitzaizkion. Fanoko margolarien estudioetara joan ohi zen haien lana ikustera eta bide batez, margolariek sobera zituzten margoez baliatzera. Margolaritza nolabaiteko zaletasun sekretua izan zen bere bizitzako zati handi batean[2].

Istituto Magistralen lortutako kalifikazio onei esker, bi beka lortu zituen unibertsitateko ikasketak burutzeko. Università Cattolica del Sacro Cuore aukeratu zuen (Milán, Italia) non Pedagogia ikasi zuen 1963an. Ondoren, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan letretako irakaslea izan zen bi urtez.

Maria Zuccarellirekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten, Stefano, Francesca eta Simone. Urte horretan bertan, ikertzaile lanetan hasi zen Psikologiako Institutuan (orain Zientzia eta Kognizioaren Teknologiena). Bere lehen marrazkiak egin zituen Rosenzweig Picture-Frustration Studyren (P-FS) Italiako adaptazioa ilustratzeko, TEMA 9 (TEst di Misura dell’Aggressività NOn VErbale) deituko dena. Marzucca izenpean (emaztearen izen eta abizenaren lehen hizkiekin eginiko batura) sinatu zituen bere lehen binetak, baina oraindik argitaratuko ez zituenak. Lehen marrazki hauetan jada, bere ondorengo marrazkietan ere agertuko ziren pertsonaiak ikus zitezkeen, bi urte geroago, Frato izenpean, eskolaz modu grafiko, satiriko eta konprometitu batean hitz egingo zutenak.

Ordutik ez dio binetak eta tira komikoak egiteari utzi hezkuntzaren akats eta kontraesanak azalerazteko, beti ere haurren ikuspuntua erabiliz. Marrazkiak beti bat etorri izan dira bere ikerketa zientifiko edota jarduera pedagogikoekin.

Bere lehen liburua argitaratu zuen. La creatività, spunti per un discorso educativo.

Ondoren, askoz gehiago etorriko ziren.

Umeen Hiria nazioarteko proiektua sortu zuen, sorreraz geroztik zuzentzen duen proiektua. Hiriak umeen beharretara egokitzea eta umeen bizitzaren ikuspegitik hiria bera eraldatzea du helburu nagusi. Gaur egun, Italiako 200 bat hiritan, Espainian, Argentinan, Kolonbian, Mexikon, Uruguain, Perun, Txilen eta Libanon hainbat hirik proiektu hau abian dute.

Erromako ll museo dei bambiniko arduradun zientifiko izendatu zuten.

“La città dei bambini” proiektu internazionalaren arduradun izendatu zuten. CNRko ISTCk bultzatua.

Italiako Ministroen Kontseiluko Presidenteak, Romano Prodik, “TV - bambini”ren Komiteko presidente izendatu zuen Tonucci.

World Wide Fund for Nature (WWF Italia) fundazioko Komite zientifikoko partaide izendatu zuten.

2001-07

aldatu

Comune di Romako arduradun zientifikoa “Roma, la città dei bambini" proiekturako.

Peruko Pontificia Unibertsitate Katolikoko Hezkuntza Fakultateko ohorezko Irakasle izendatu zuten.

Honoris Causa Doktore izendatu zuten La Platako Unibertsitate Nazionalean (La Plata, Argentina) Arkitektura eta Hirigintzako Fakultatearen proposamenari jarraiki.

Hezkuntzako Lorpenaren Urrezko Domina eman zion Junta de Andaluciak.

Honoris Causa Doktore izendatu zuten Litoraleko Unibertsitate Nazionalean (Santa Fe, Argentina), Giza Zientzien Fakultatearen proposamenari jarraiki.

Marta Mata saria jaso zuen Associació de Mestres Rosa Sensaten eskutik.

Elegía Camagüeyanaren Edizio Berezia jaso zuen “Ignacio Agramonte y Loynaz” Camagüeyko Unibertsitatearen eskutik (Kuba).

Ekarpenak

aldatu

Eskola

aldatu

Eskolaren Funtzioa

aldatu

Teknologia berrien erabileraren ikaskuntzarako espazioa, ikerketa zientifikoaren bultzatzailea, pentsamendu kritikoarena eta talde lana eta elkarlana bultzatzen duen espazioa izan behar da. Irakasleek haurrek diotena entzun behar dute, haurrek eskolara joan aurretik dakitenetik abiatu behar dira irakasleak. Nagusien jakintza ez da jakintza absolututzat hartu behar.

Espazioa

aldatu
Fitxategi:Frato 3.jpg

Tonuccik eskolak leku ederrak izan behar direla aldarrikatzen du, lorategiak izan behar dituztela, ortuak... Umeek bertan jolas dezaten; ez jolastoki eta joku ohikoak.

Ikasgelei dagokienean, ikasmahairik gabekoak izan behar direla defendatzen du, denak batera, elkarrekin, ikasle zein irakasle eseriko diren mahaiak egon behar dira. Bertan elkarkidetzan aritu behar dira, bakoitzak bere ezagutzak partekatuz, kontrajarriak izan daitezkeenak bata bestearekiko, non galderak egingo diren eta egiaren bila arituko diren. Inoiz bat eta bakarra izango ez dena[3].

Irakasle Funtzioa

aldatu

Gainera, irakasleek ez dituzte ikasleen burmuinak edukiz bete behar, ikasleek dakitena entzun eta hortik abiatuz, metodologia interesgarriak proposatu behar dituzte, haurrek dakiten hori eztabaidatu ahal izateko. Etxerako lanen aurka agertzen da pedagogoa, eskolak ez duela eskubiderik haurren bizitza osoa betetzeko aldarrikatzen du, umeek jolasteko denbora izan behar dutela [3].

Umeen Hiria

aldatu

"Umeen Hiria" proiektua 1991ko maiatzean Fanon jaio zen, asmo politiko zehatz batekin: hiriko gobernuaren parametroaren aldaketaren sustapena bultzatzea, haurraren ikuspegia zabalduz heldu, langile, autoz bidaiatzen duenarena baino; proiektuak administrazio publikoei hiria aldatzeko exijitzen die, aldaketaren prozesu honetan aktiboki parte hartzen duten umeen bidez, gobernuaren eta hiriaren plangintzan parte hartuz, horrela, hiriko espazioa berreskuratzeko.[4]

"Hiritar arrunt heldu, gizonezko eta langilea haurrarekin ordezkatzea. (...) Haurrak berezko duen aniztasuna onartzean dago gakoa, honek aniztasun guztien bermea baitakar. (…) Hiria haurrentzat egokiagoa bilakatzen denean, guztiontzat egokiagoa bilakatuko da"[5]. Hiriak azken 50-60 urteetan eraldatu egin dira espazio eta funtzioen bereizketa eta espezializazioa lortzeko. Hirigunearen izaera berriak lagundu du autoa modu eraginkorrean mugitzen, ahalik eta denbora laburrenean. Horregatik, proiektu honen bidez, autoak duen nagusitasuna hiriko espazioetatik kentzea da, hiriak bilera eta trukaketa soziala galtzen duelako. Autoak nagusi diren hiria arriskutsua da, errepideak eta espaloiak autoek okupatzen dituzte; jendeak ez du tokirik, besteekin eta hiri ingurunearekin harremantzeko[4].

Gakoak:

aldatu
  • Haurrei protagonistaren papera ematea. Haurrei hitza eman behar zaie, gure hiri eta herriak nolakoak izan behar duten haiek esan behar dute, horrela, hiritar guztientzat eginiko hiri eta herriak izango baititugu.
  • Haurrak ez dira hiriko arazoak konpontzearen arduradun, konponbiderako baliagarriak izan daitezkeen ideien emaile baizik.
  • Helduak entzule aktiboak izan behar dira.
  • Hiriaren antolaketan herritarren iritzia entzutea ezinbestekoa da, proiektu honetan haurra bihurtzen da herritarren ordezkari, haurren ikuspegiak bermatzen baitu jendarteko aniztasuna aintzat hartzea.
  • "Haurrekin lan egiteko gai diren langile berriak hezi behar ditugu"[5].
  • Haurrek etxetik bakarrik irtetea ahalbidetu behar da.
  • "Etxetik irtetea, kaleetan bakarrik ibiltzea eta bere ingurua ezagutzea eskaera garrantzitsua da haurraren hazkunde sozial eta kognitiborako".[5]
  • Haurrak kalera bakarrik irten ahal izatea, ingurua arakatzeko, natura, objektuak, beste haurrekin jolasa adosteko, zikintzeko...
  • "Hirian ez bada haurrik ikusten, hiria gaixotua dagoen seinale".[5]
  • "Lasaitasunez oinez ibili ahal izatea eta espazio publikoak erabili ahal izatea hiritar guztion eskubideak dira".[5]
  • “Guraso onaren” ezaugarri nagusia, egunak pasa ahala, haurrak gurasoaren gero eta premia gutxiago izatea izan beharko litzateke
  • Haurrarekiko erantzukizun soziala behar da. Haurren bidelagunak behar dira kaleetan, haurrak zerbait behar izanez gero lagunduko dutenak.

Haurraren garapen kognitibo, afektibo eta garapenean jolasteko garrantzia aintzat hartuta, haurrentzako denbora eta espazioa itzultzeko beharra azpimarratzen du, Nazioarteko Hitzarmenaren 31. artikuluan jasotako eskubidea bermatzeko. Hala ere, helduek ez dituzte errespetatzen umeen eskubideak,.

Hirian haurren jolasa sustatzeko modu bat 1998an sortu zen Rosarioko (Argentina) "Joko Eguna" sortzea izango litzateke, Haurren Kontseiluaren proposamenean oinarrituta. Udalak onartuta, jokoaren eguna urriaren lehen asteazkenean ospatzen da. Erromak eta San Giorgio Cremanok (NA)  ere "Il Giorno del gioco" ezarri zuten, urtero, maiatzaren bigarren asteburuan, jolas jardueretarako erabat erabilia.

Bestalde haurren mugimenduaren autonomia dugu, Tonuccik behin eta berriz azpimarratzen duena. Hau bultzatzeko 10 arrazoiak hurrengoak dira:[6]

  1.    Eskolara oinez joaten diren umeak, oro har, ikuspuntu fisiko batetik osasuntsuak izaten dira, mugitzen direlako.
  2. Ikasgaietan kontzentratzeko gaitasun handiagoa dute.
  3.    Oinez doazen umeak ingurumenaren ezagutza hobea, orientatzeko gaitasuna eta ezagutza sistematizatzeko gaitasuna garatzen dute (mapa mentalak);
  4.    Ume hauek sozializazio maila altuagoa garatzen dute eta bakardadea eta isolamendu sentimendua gutxitzen dute;
  5.    Zailtasunak gainditzeko trebetasunak lortzen dituzte, zailtasun edo ziurgabetasun egoeratan "ibiltzeko".
  6.    Oinez mugitzen diren umeek erantzukizun zentzu handiagoa sortzen dute eta haien inguruko konfiantzazko zaintza izaten jarraitzen dute;
  7.    Modu independentean ibiltzeko aukera duten haurrak auto-antolakuntzako gaitasuna, sormen  eta proiektuak garatzeko eta gauzatzeko gaitasun handiagoa garatzen dute.
  8.    Auto batek lagundutako umeen murrizketak  trafiko orokorraren murrizketa ekarriko du eta, ondorioz, istripuen murrizketa, bereziki eskolen inguruan eta kutsadura atmosferikoa murriztuko da.
  9.    Oinez joaten diren umeek maiz pasatzen dituzten kaleak seguruagoak izan ohi dira eta errepide atseginak izaten dituzte. Oinezkoen igoerarekin, segurtasunaren pertzepzioa areagotzen du.
  10.    Gurasoek eta bestelako erreferentziazko helduek normalean beren egunaren zati handi bat erabiltzen dute haurrentzat  laguntza emateko / biltzeko / zaintzeko. Denbora hori errentagarriagoa izan liteke elkarrekin igaroko duten kalitatezko denbora librea eraikitzeko.

Liburuak, Argitarapenak eta Kolaborazioak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Francesco Tonucci. 2017-12-31 (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  2. (Gaztelaniaz) Innovación, Centro de. «Universidad de Oviedo - La Universidad inaugura la primera muestra con originales del pedagogo y dibujante Francesco Tonucci Frato - Noticias» www.uniovi.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Francesco Tonucci: La misión principal de la escuela ya no es enseñar cosas #LoMásVisto | Educación y Cultura AZ» www.educacionyculturaaz.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  4. a b (Italieraz) «Progetto - La Città dei Bambini» La Città dei Bambini (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  5. a b c d e «'Proiektuak helburu itxuraz txikia du: haurrek etxetik bakarrik irteteko aukera izan dezatela'» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Autonomía - La Città dei Bambini» La Città dei Bambini (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).