San Pedro eliza (Lanestosa)

Lanestosako eraikina

San Pedro eliza Lanestosan (Bizkaia) kokaturiko eliza katolikoa da.[1]

San Pedro eliza (Lanestosa)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLanestosa
Koordenatuak43°13′04″N 3°26′17″W / 43.217874°N 3.43806°W / 43.217874; -3.43806
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Kontaktua
HelbideaPlaza Zaharra, z/g

Berez, San Pedro eliza, Calera ibaiaren eskuinaldean zegoen, baina XVI. mendean herriaren erdigunera ekarri zuten. Errenazimendu estiloko eliza da eta barrualdea hiru atalez osaturik dago. Ataletako batean, sakontasun gutxiko hegalak gurutzatzen dira. Hiru aldeak erdi puntuko arkuez banatuta daude. Arkuek Toscanako pilastrak dituzte.

Elizaren aurrealdeko erretaulak hiru kale eta hiru multzo ditu. Hiru multzoetatik, goikoa txikiagoa da eta nagusia zabalagoa. Erretaularen estiloa klasikoa den arren, irudiek erromanismo garaikoen antza daukate, ia espresiorik gabeko aurpegiak dituzten irudiak direlako.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Lanestosako Udala. Lugares de interés. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.