Harausta

La Négresse» orritik birbideratua)

Harausta (ofizialki frantsesez: La Négresse) Biarrizko hego-ekialdean dagoen auzoa da, RN-10 errepidetik hurbil dagoena, eta SNCF geltokia duena.

Harausta
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Lapurdi
UdalerriaBiarritz
Geografia
Koordenatuak43°27′29″N 1°32′33″W / 43.4581°N 1.5425°W / 43.4581; -1.5425
Garaiera74 metro

Toponimia

aldatu

Auzunearen euskarazko izena Harausta da, eta izen hori bera zuen egun Marion deritzon aintzirak.[1] Gaur egun ere, auzunean bada Harausta izeneko kale bat.[2]

Frantsesezko gaur egungo izenak (La Négresse) XIX. mendearen hasieran du jatorria: Harausta auzunean ostatu bat zuen andre oso beltzaran bati Napoleonen armadako soldaduek jarritako ezizenetik dator. Denbora batez, jatorrizko euskal toponimoa eta asmatu berri hori sinonimotzat erabiltzen zituzten frantses hiztunek, baina XX. mendearen hasieraz geroztik frantsesez La Négresse da erabili ohi den izen bakarra.[1]

2020an Memoires et Partages (Oroimenak eta Partekatzeak) elkarteak salatu zuen La Négresse izena arrazista eta sexista zela eta helegitea jarri zuen Miarritzeko Herriko Etxearen izendapenaren aurka.[3] Prozedurak 5 urte iraun zuen eta 2025eko otsailean Bordeleko Administrazio Auzitegiak arrazoia eman zion elkarteari. Erabaki horren arabera Miarritzeko La Négresse auzo izena aldatu behar zuen herriko etxeak ondoko hiru hilabeteetan.[4] Herriko Etxeak bataila juridikoa bururaino eraman nahi du auzoari izena aldatzeko aginduari izkin egin ahal izateko.[5][6]

Historia

aldatu
Lehen Inperioaren bukaera

Donostia eta Iruñea konkistatu ondoren, Wellingtonek bere armada Larrunen kokatu zuen, handik Arbona, Arrangoitze, Basusarri eta Errobiren arroa konkistatzeko. 1813ko abenduaren 9an, Arrangoitze eta Harausta inguruan borrokatu ziren.[7]

Belle Époque

Trenbidea 1862an heldu zen Biarritza. Baionatik zetorren trenbideak auzoan izan zuen geltokia, 1911an Compagnie du Midik erdigunera mugitu zuena. Lehen omnibus bat zegoen erdigunera.[8]

Hannoverko Erresumaren azken erregearen alaba Frederika, bertako Mouriscot Etxean bizi eta hil zen, artistez inguratuta.[8]

Industria

XX. mendeko hasieran, auzoan urtero 30 tona antxoa baino gehiago gatzatzen zuen lantegia jarri zuten.[8]

Antzinako ehundegien eraikinean,[9] egun Surf Session aldizkariaren egoitza dago. Arrangoitzera doan Luis Mariano karrikan dago.

Geografia

aldatu

Muriskot (okzitanieraz Moriscot, frantsesez Mouriscot)[10][11] eta Marion[12] aintzirak auzoan daude, XIX. mendeaz geroztik kutsatuta daudenak. Muriskoten urak Ilbarritzeko hondartzatik itsasoratzen dira.

Ekipamenduak

aldatu
Garraiobideak

Auzoa Angelu eta Bidarte arteko RN-10 biaduktuak zeharkatua da, iparraldean Miarritze-Angelu-Baionako aireportua eta hegoaldean A-63 autobidearen   4 dituena.

Biarrizko geltokian TGV zerbitzuak daude.

Hezkuntza
  • Victor Duruy haur eskola
  • Villa Fal ikastetxea
Erlijioa
  • Santa Teresa eliza
Kulturalak

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Hector Iglesias. (2000). Noms de lieux de la paroisse de Biarritz. , 9-10 eta 16-17 or..
  2. Les noms des rues de Biarritz.
  3. «'La Negresse' auzo izenaren geroa administrazio auzitegiko epaileen esku gelditu da» Berria 2023-12-07 (Noiz kontsultatua: 2025-03-08).
  4. «Miarritzeko Herriko Etxeak 'La Négresse' auzo izena aldatu beharko du» Berria 2025-02-06 (Noiz kontsultatua: 2025-03-08).
  5. «Miarritzeko Herriko Etxeak ez du 'La Negresse' auzo izena aldatu nahi» Berria 2025-03-07 (Noiz kontsultatua: 2025-03-08).
  6. (Frantsesez) «Biarritz : la bataille juridique continue autour du nom de quartier « La Négresse »» SudOuest.fr 2025-03-07 (Noiz kontsultatua: 2025-03-08).
  7. Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques. Arthaud, 192 or. ISBN 2-7003-0038-6..
  8. a b c Chauvirey, Marie-France. (1994). La vie d'autrefois en Pays basque. Luçon: Sud Ouest ISBN 2-87901-219-8..
  9. Salquain, Philippe. (2000). Autrefois Biarritz. Biarritz: Éditions Atlantica ISBN 2-84394-265-9..
  10. «Le lac Mouriscot», Biarrizko Udala.
  11. «Mouriscot», Auñamendi Entziklopedia.
  12. «Le lac Marion», Biarrizko Udala.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

aldatu