Léontine Suétens

Ikuzlea eta 1871ko Parisko Komunan 'communarde-a'

Léontine Suétens (Beauvais, 1846ko maiatzaren 4aSaint-Laurent-du-Maroniko barrutia, 1891ko azaroaren 2a) ikuzlea izan zen, eta communarde, hau da, Parisko Komunan parte hartu zuen emakumea. 1871ko irailaren 3an pétroleuse-en aurka hasitako epaiketan kondenatua izan zen.

Léontine Suétens

Bizitza
JaiotzaBeauvais, 1846
Herrialdea Frantzia
Heriotza1891ko azaroaren 2a (44/45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakCommunarda

Biografia

aldatu

Komuna baino lehen

aldatu

Léontine Suétens 1846an jaio zen Beauvaisen.[1] Aita Jean Baptiste Suétens zuen, ideia progresistekiko langilea, eta ama Sophie Olympe Doudeuil, langile-familia batetik zetorrena. Léontineren familiak 1848an Beauvais utzi eta Parisera joan zen bizitzera.[2]

Aubert izeneko zizelkatzaile langile batekin bizi izan zen[3] 1864tik aurrera.[2]

1867. urtean urtebeteko kartzela-zigorra izan zuen lapurtzeagatik.[2]

1870ean, Léontineren bikotekideak, 135. bataloiko sarjentu nagusiak, Frantzia eta Prusiaren arteko gerran borrokatzera joan behar izan zuen, eta bera harekin joan eta frontean kantiniersa lanean jardun zuen. Neuilly, Issy, Vanves eta Levallois-Perret-en borroketan parte hartu zuen, eta bi aldiz zauritu zuten. Zapi gorri bat jantzita eta Chassepot fusil batez armaturik joaten zen, eta zaurituei laguntzen zien.[2]

Epaiketa

aldatu
 
Komunako emakumeak. Les Chantiers Espetxea, 1871ko abuztuaren 15a, Versalles. Eugène Appert-en erretratuen fotomuntaketa, Crimes de la Commune liburuan. Léontine Suétens lehen lerroan eserita dago, laugarren lekuan eskuinetik ezkerrera.

Léontine Suetens, 1871ko irailaren 3an, pétroleuse-en prozesuan epaitu zuten, Parisko Komunaren suteen ondoren.[4] Bere abokatuak huts egin zuenez, militar batek defendatu zuen, Bordelais brigadak, zeinak Kontseiluaren jakindurian konfiantza osoa zuela adierazi baitzuen.[5] Gerra Kontseiluak, 1871ko irailaren 4an, heriotza-zigorra ezarri zien Suétensi eta baita bost akusatuetako beste biri ere, Elisabeth Rétiffe eta Joséphine Marchais-i.[6]

Orduan, Víctor Hugok Théophile Ferré-ren eta Louis Rossel-en defentsaren ardura hartu zuen, baina baita hiru emakumerena ere: Léontine Suetens, Eulalie Papavoine eta Joséphine Marchais. Idazleak matxinatuak borrokalari iraultzailetzat hartzen zituen, ez zuzenbide arrunteko kriminalzat. Gainera, hiru emakumeen defentsarako argudiaketan auzi soziala baliatzen du:[6][7]

« Zorigaiztoko hiru emakume horientzat, Marchais, Suetens eta Papavoinerentzat, bizitza eskatzen dut, eta aitortzen dut, nire adimen ahulean, frogatuta dagoela zapi gorriak zeramatzatela, Papavoine izen ikaragarria dela, eta barrikadetan ikusi zituztela —borrokatzen, beren salatzaileen arabera, zaurituak artatzen, haien arabera—. Beste gauza bat ere frogatu da, haietako bat ama dela, eta bere heriotza-sententziaren aurrean esan zuela: «Ongi da, baina nork emango dio jaten nire umeari?»

Bizitza eskatzen dut ume horrentzat.

Utz iezadazue kontu honetan une batez gelditzen.

Nork emango dio jaten nire umeari? Hitz hauetan aurkitzen da gizartearen zauri osoa. Badakit erridikulua izan nintzela joan den astean Frantziako zorigaitzen aurrean frantsesen arteko batasuna eskatzean, eta aste honetan ere barregarria izango naizela konbiktoen bizitza eskatzean. Badakit, eta etsi egin dut. Beraz, hemen ama bat dago, hil behar duena, eta hemen haur txiki bat dago, bera ere, ondorioz, hilko dena. Gure justiziak halako arrakastak lortzen ditu. Ama erruduna al da? Erantzun ezazue: bai ala ez? Eta umea?, erruduna al da umea? Ausart zaitezte baietz erantzutera.

»
Victor Hugo. Depuis l'exil


Dela Indultuen Batzordeak zalantza egin zuelako frogarik ez zegoelako, dela Hugoren esku-hartzea erabakigarria izan zelako, hiru emakumeei heriotza-zigorrak kommutatu eta Guyanako lan behartuengatik trukatu zizkieten.[3][6]

Atxiloketa Guayanan

aldatu

1875ean, Léontine Suétens Saint-Laurent-du-Maronin ezkondu zen Oran-en jaio eta Saint-Maurice-n bizi zen Aïssa (ben Tafaroui) ben Tebra-rekin.[8]

1877an, Guyanako gobernadoreak kexa aurkeztu zuen Suétens eta harekin batera atxilo ziren emakumeen portaera zela eta. Bertan adierazi zuen emakume haiek "betiereko lotsa" sortzen zutela eta espetxeko funtzionarioen erreklamazioak eragiten zituztela. Horregatik, Itsas Ministerioaren "behin-behineko askatasunean jartzeko baimena eskatzen du, emakume beltzekin egiten den bezala".[9] Hala ere, 1879an amnistia partzial bat bozkatu zuten, eta 1880an Komunako kondenatu giztientzako amnistia osoa.[9]

Léontine Suétens Saint-Laurent-du-Maroniko ospitalean hil zen 1891n, 45 urte zituela.[10] Senarra hurrengo urtean hil zen Cayennen.[11]

Esker onak

aldatu

XX. mendean, Édith Thomas-ek, Pétroleuse-en kasuaz arduratu izan den lehen historialariak, segurtzat eman zuen Léontine Suétensen errugabetasuna: epaitutako bi emakumek «parte hartu zuten, agian, suteetan, baina, zalantzarik gabe, ez ziren izan Élisabeth Rétiffe, Léontine Suétens, Joséphine Marchais edo Eulalie Papavoine, zeinak, hala ere, pétroleuses gisa kondenatu zituzten, errudunik aurkitzen ez zutelako.»[12]

Ludivine Bantigny-k gorazarre egiten dio 2021eko La Commune au présent. Une correspondance par-delà le temps liburuan, Les Réprobées kapituluan.[13]

Erreferentziak

aldatu
  1. Jaiotze akta, 322. zk., 24 mai 1846ko maiatzaren 24a, Beauvais, (L'Oise departamentuko artxibategiak).
  2. a b c d Thomas, 2021. 239. or.
  3. a b (Frantsesez) SUÉTENS Léontine. Maitron/Editions de l'Atelier 2022-10-24 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  4. Thomas, 2021. 231. or.
  5. Thomas, 2021. 244. or.
  6. a b c Thomas, 2021. 245. or.
  7. (Frantsesez) «Page:Hugo - Actes et paroles - volume 6.djvu/26 - Wikisource» fr.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  8. Ezkontza akta, 7. zk., 1875eko ekainaren 26a, Saint-Laurent-du-Maroni, Itsasoz bestaldeko artxibategi nazionalak.
  9. a b Thomas, 2021. 306. or.
  10. Heriotza-akta, 271. zk., 1891ko azaroaren 2a, Saint-Laurent-du-Maroni, Itsasoz bestaldeko artxibategi nazionalak.
  11. Heriotza-akta, 598. zk., 1892ko abenduaren 17a, Cayenne, Itsasoz bestaldeko artxibategi nazionalak.
  12. Thomas, 2021. 252. or.
  13. Bantigny, 2021. 265-268. or.

Bibliografia

aldatu
  • (Frantsesez) Thomas, Édith. (2021). Les «Pétroleuses». in: Folio Histoire. Gallimard, 394 or. ISBN 978-2-07-287973-9..
  • (Frantsesez) Bantigny, Ludivine. (2021). La Commune au présent. Une correspondance par-delà le temps. Éditions La Découverte, 400 or. ISBN 978-2-348-06669-6..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu