Élisabeth Rétiffe

Frantziako kartoi-fabrikatzailea, sozialista eta Communarde (1834-1882)

Élisabeth Rétiffe (Vézelise, Meurthe eta Mosela, 1834ko urtarrilaren 9aSaint-Laurent-du-Maroniko barrutia, Guyana Frantsesa, 1882ko otsailaren 24a) kartoi-fabrikatzailea zen, militante sozialista, anbulancière (kanpaina-ospitaleko erizaina) eta communarde (Parisko Komunan parte hartu zuen emakumea) frantsesa.

Élisabeth Rétiffe

Bizitza
JaiotzaVézelise1834ko urtarrilaren 9a
BizilekuaParis
HeriotzaSaint-Laurent-du-Maroni1882ko otsailaren 24a (48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakCommunarda

Heriotza-zigorra ezarri zioten Parisko Komunan izan zuen esku-hartzeagatik, baina geroago pena kommutatu eta bortxazko lanengatik trukatu zioten. Guyanara bidali zuten zigor berria betetzera.

Biografia aldatu

Rose Rétif, Élisabeth Rétiffe izenaz ezaguna, 1834ko urtarrilaren 9an jaio zen Meurtheko Vézelisen.[1][2]

«Cartonnière» zen, hau da, kartoi-fabrikatzailea.[2] Lanbide horrek bizitzeko nahikorik ematen ez zionez, Parisko hiriak behartsuei ematen zizkien laguntzetara jo zuen.[2] Arazoak izan zituen bere izaera sutsuaren ondorioz: 1853an emakume bat kolpeka zauritzeagatik kondenatu zuten, eta 1855ean aginteari men ez egiteagatik.[1][2]

Élisabeth Rétiffe ezaguna izan zen bere konpromiso sozialista eta internazionalistagatik.[3]

1871n Parisko Komunaren matxinada gertatu zenean, ambulancière (kanpaina-ospitaleko erizaina) lanetan hasi zen. Aurrerago adieraziko zuen Communardei ez ezik, haren beharra zuten Versailles-eko gobernuaren soldaduei ere lagundu ziela.[1][2]

 
Bost pétroleuse-en epaiketa gerra-kontseiluan.

Lekukoek adierazi zuten 1871ko maiatzean Élisabeth Rétiffe ikusi zutela Bellevilleko Communarden tropen artean, zapi gorria jantzita eta fusila soinean gurutzatuta zeramala.[1] Pétroleuse izatea ere leporatu zioten, hau da, suteak eragiten omen zituzten emakumeetako bat. Bera izan zen kargu horregatik epaitu zituzten bost emakumeetako bat.[4]

Rétiffek ukatu egin zituen egozten zizkioten akusazioak, baina laugarren gerra-kontseiluak heriotzara kondenatu zuen 1871ko irailaren 4an.[1][5] Zigorra 1871ko azaroaren 27an kommutatu eta bortxazko lanengatik trukatu zioten. Cayenne-ra (Guyana) erbesteratu zuten.[1][2]

Guayanan Jean Berthonier, beste kondenatu bat, ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1878an.[1] 1880ko uztailaren 10ean askatu zuten, baina Guayanan geratzea erabaki zuen.[1] Han hil zen 1882ko otsailaren 24an, Saint-Laurent-du-Maronin.[1]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Élisabeth Rétiffe» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-04 data duen 196684691 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c d e f g h i (Frantsesez) RÉTIFFE Élisabeth [RÉTIF Rose, dite. ] Maitron/Editions de l'Atelier 2020-06-30 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  2. a b c d e f Édith Thomas, 1980. 195, 196 eta 203. or.
  3. (Frantsesez) Mailhé, Germaine. (1994). Déportations en Nouvelle-Calédonie des communards et des révoltés de la Grande Kabylie (1872 à 1876). L'Harmattan ISBN 978-2-7384-2796-0. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  4. (Frantsesez) Sidonie, Verhaeghe. (2021). «Une communarde comme les autres ?» le1hebdo.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  5. Édith Thomas, 1980. 203. or.

Bibliografia aldatu

  • (Frantsesez) RÉTIFFE Élisabeth [RÉTIF Rose, dite. ] LE MAITRON. Dictionnaire biographique. 2009ko uztaila - 2020ko ekaina (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  • (Frantsesez) Édith Thomas. (1980). Les Pétroleuses. Gallimard, 195, 196, 203 or..
  • (Frantsesez) Rougerie, Jacques. (1964). Procès des Communards. Gallimard, 116 or..
  • Cordillot, Michel (zuz.). (2021). La Commune de Paris 1871. L'événement, les acteurs, les lieux.. Ivry-sur-Seine: Les Éditions de l'Atelier.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu