Koltana[erreferentzia behar] kolunbita eta tantalita mineralez konposatutako mineral metaliko beltza eta opakua da. Koltana ez da elementu konkretu bati erreferentzia egiten dion izendapen zientifikoa. Izendapena bi mineralen izenen kontrakzioen batuketaren ondorioz sortzen da. Alde batetik, kolunbitak (COL),niobiozko oxidoa burdina eta manganesoa (Fe, Mn)Nb2O6, eta, beste aldetik, tantalitak (TAN), tantalozko oxido burdina eta manganesoa osatzen dute. Koltana bi elementuen arteko soluzio solidoa da. Hau da, bi mineral horiek proportzio mugagabeetan[1][2] nahasi egiten dira. Koltana erlatiboki eskasa da naturan eta oso garrantzitsua bilakatu da azken urteotan, bere aplikazio teknlogokioak direla eta. Mineral bitxi batetik izatetik, mineral estrategiko bat izatera bihurtu da. Gailu elektroniko ia guztietan erabiltzen den minerala da koltana.

Lowowo-ko koltan meategiak.

Koltanaren ustiapen interesa tantalioa erauztean oinarritzen da batez ere; beraz, koltanaren balioak duen tantalita ehunekoaren - % 20 eta % 40 artean normalean - eta tantalitan dagoen oxidozko tantaloaren ehunekoaren - % 10 eta % 60 artean - mende dago.

Koltanaren erabilera aldatu

Elektronika [3]alorrean, koltanaren tantaloa kondentsadore elektrikoak sortzeko erabiltzen da batez ere. Elementu horren abantaila garrantzitsuenak kondentsadoreetan, bere eraginkortasun bolumetrikoa (hauen tamaina guztiz minimizatuz) eta, bestetik, jasan dezakeen tenperaturak dira (-55 °C-tik 150 °C-ra). Ezaugarri hauekin lortzen dute beste materialezko kondentsadoreak, zeramikozkoak adibidez, atzean geratzea. Izan ere, potentzia altuko erresistentziak fabrikatzeko erabiltzen dute ere bai.

Elektronikaz aparte, tantalozko erabilera metalezko aleazioetan, produktu kimikoetan eta karburoetan handitu egin da. Tantalo duten aleazioak (% 2 eta % 12 artean), hegazkinetako motoreetan, turbina estatikoetan energia estatikoa sortzeko eta erreaktore nuklearretan erabiltzen dira.

Telefono adimentsu baten barruan, tantalorako erabilera [4]ezberdinak daude:

  • Gaur egungo mugikorretako baterien tamaina izugarri txikitu da tantaloaren ezaugarriak direla eta. Gainera, karga elektriko kantitate handia gorde ditzakete.
  • Tantalozko oxidoa argazki-kameren lente finagoak eta txikiagoak fabrikatzeko balio du.
  • Tantaloa eroale handiko materialak kontrolpean izaten laguntzen du, eta horri esker seinaleak arinago ailegatzen dira dispositiboan zehar.
  • Mikroprozesadorea ere bai tantaloz osatuta dago, txiparen barruan dauden transistoreen integritatea mantentzen laguntzen du eta.

Niobiori (Nb) dagokionez, aleazio metalikoak egiteko erabiltzen dira. Hauek aeronautikan erabiliak dira, hala ere, beste propietate interesgarri bat dute: supereroankortasuna. Honek elektroiman potenteak sortzea ahalbidetzen du, non erresonantzia magnetikoa duten aparatuetan eta partikula-azeleragailuetan aplikatzen den.


Produkzioa aldatu

Erreserben kokalekuei dagokionez, bi teoria guztiz kontrakoak daude. Teoria nagusiaren arabera, koltanezko erreserba handiena Afrikan dago, Kongoko Errepublika Demokratikoan (RDC), hain zuzen ere. Bertan munduko erreserben %80-a kokatzen dira. Denaren, Tantalum-Niobium International Study Centeren arabera, RDC-ko erreserba guztiak ez lirateke %9-ra ailegatuko, eta ez %80-ra esaten duten moduan ere. Hala ere, bi teoria hauek bat egiten dute zenbait erreserba kokapenetan, hala nola, Australian, Brasilen, Kanadan, Txinan eta RDC-ko hainbat herrialdetan (Ruanda, Burundi eta Etiopia). Hauek munduko produktore handienak dira, Australia, Brasil eta Kanada bereziki. Bestetik, Malasian eta Tailandian ere ekoizten da tantalioa, baina ez koltanatik habiatuta, baizik eta eztainu produktu batetik. Paradoxikoki, Ruandak koltan erreserbak eduki ez arren, produktore nagusietakoa da. Errusia errekurtso honetan oso aberatsa izan arren, bere koltan-andelak ez dira oraindik ustiatu.

2008. urtean munduko tantaliozko eskaintzaren jatorriari daokionez, % 71 material atera berria zen, % 20 birziklatua eta gainerakoa estainu hondarra[5]. 2009. urtean Kolonbiak eta Venezuelak koltan erreserben aurkikuntzaren berri eman zuten. 2018ko maiatzean material horren lehenengo esportazio konsistentea egin zuen Venezuelak Italiara (10 paleta izan ziren, 5 toneladetako pisuarekin eta 300 000 eurotako balioarekin).

Koltanaren ustiapena gatazka geopolitiko ugarien arrazoia da. Kongoko Errepublikan batez ere, estatuaren eta mugako herrialdeen, eskualdean aritzen diren gerrillen, mendebaldeko multinazionalen eta kontrabandisten interesak guztiz nahasten dira. Zenbait agentzia internazionalen eta Nazio Batuen Erakundearen arabera, koltanaren esportazioa Kongoko Bigarren Gerraren zenbait talderi finantziatzeko lagungarria izan da, izan ere, gatazka honetan 6 milioi hildako egon dira jada. Gaur egun, Uganda Kongotik lapurtutako koltana mendebaldera esportatzen ari da, Estatu Batuetara gehienbat, non ia koltan kantitate guztia tantalozko kondentsadore elektrikoak fabrikatzeko erabiltzen den.

Koltanaren gerrak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kongoko Bigarren Gerra»

Jende gehienaren iritziz, Kongoko Errepublika Demokratikoa koltanaren munduko erreserben % 80-a ditu. Mineral hori baliabide oso estrategikoa eta berriztaezina denez, 1998tik Kongoan gerra bat hasita dago meategien kontrola lortzeko. Nazio Batuen Erakundeak dioenez, Ruandako Defentsa Indarrak Kongoko meatzaritza aktibitatea kontrolatzeko eta mendebaldeko enpresari eta bezeroekin kontaktua errazteko egitura bat sortu dute. Minerala Ruandara eramaten da, non esportatu baino lehen prozesatzen duten. Azkenengo hartzaileak Amerikako Estatu Batuak, Alemania, Herbehereak, Belgika eta Kazajistan dira. Guda honek mineralaren ustiapenarekin guztiz zerikusia du, 5,5 milioi hildako egon dira, Bigarren Mundu Gerratik kopuru handiena.

Ruanda eta Uganda Kongoko abertasun mineralen trafikoa eta espoliazioa dela eta, salatuak izan dira nazioarteko hainbat txotenetan. Hala ere, laguntza ekonomikoa eta militarra bertara ailegatzen jarraitzen du, nahiz eta gatazkak jarraitu, mendebaldeko herrialdeak onuradunak izanik. Amerikako Estatu Batuen eta bi herrialde horiek elkartasun-planak sinatu zituzten. Izan ere, mineral honen salerosketaren ondorioz lortu zuten aberastasunaz aparte, ikusi zuten bere kanpo-zorrak bertan behera geratu zirela eta eskualdeko eredu ekonomiko-garatzaile bezala hartu zuten. Eskualdeko enpresa garratzitsuenen artean American Mineral Fields dago. Enpresa honetan George H. W. Bushek, Amerikako Estatu Batuetako lehendakari ohia eta bere semeak, George W. Bush, lehendakari ohia ere bai, interes nabarmenak dituzte[6].

Koltanaren esplotazioa, Kongon batez ere, eztabaida ezberdinak sortu ditu izan ditzakeen ondorio sozialak eta ingumenekoak direla medio. Baliabide honen esplotazioa, gatazka armatuak sustatu ditu alderdi lokalen artean, kasu batzuetan, Ugandak lagunduta. Horrek gudazko diamanteen komertzializazioarekin sortu zen arazoaren antzekoa gertatzen ari da. Koltanarekin jarraituz, sortzen diren beste kezka batzuk langileen ustiapena eta ekosistemaren suntsipena dira. Koltan meatoki nagusien kokalekuak, bat egiten dute desagertze sorian dauden gorilen habitatarekin.

Eldiario.es hedabideak jaso zuenez: “Herrialde askok dituzte interesak bertan”, azaldu du kazetariak. “Koltan minerala ez da gerraren kausa nagusia, baina gerra hori areagotzeko aukera nagusia bihurtu da”, adierazi zuen Caddy Adzuba Kongoko kazetariak.

Adzubak azaldu zuen gerra hasi zela erregimen diktatorial baten ondorengo aldaketa politiko baten beharragatik: “Ruanda edota Burundi herrialdeek onartu zuten Kongori laguntzea 1996an. Zoritxarrez, nazioarteko komunitateak herrialdea egonkortzeko aukeratzat hartu zuen, eta Europar Batasuneko eta AEBtako herrialde batzuk gerran sartu ziren. Beren helburua ez zen kongoarrei laguntzea, baliabideak kontrolatzea baizik; gerraren kausa ez da minerala bera, baina mundu mailako kapitalismoak egoera aprobetxatu du”.

Koltan mineralak herrialdearen aberastasuna sortu beharrean, minak kontrolatzen dituzten talde armatuei egiten die onura. Mineralen esplotazio ilegalak emakumeei eta haurrei eragiten die, batez ere. Emakumeen kasuan, indarkeria sexista da ondorio nagusia: “Herrixka bateko emakume guztien bortxaketa burutzen dutenean, komunitatea deuseztatu egiten da, emakumeak gizartearen kohesioaren rol soziala betetzen du-eta”. Haurren kasuan, berriz, eskola uztera behartzen dituzte, eta esklabo bihurtzen dituzte. Nesken kasuan, gainera, prostituitzera derrigortzen dituzte”, azaldu du Abzuba kazetariak.

Orain arte hartutako neurriak aldatu

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OECD) neurri batzuk hartu zituen 2010ean, eta enpresak derrigortu zituzten mineralaren kudeaketa arduratsua egitera. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak eskatu zien herrialdeei baliabideak inportatzen zituzten merkatarien kontuak arduraz kontrolatzeko. Amnistia Internazionalaren txosten baten arabera, ordea, enpresen %80k ez dute kontrolatzen beren produktuek ba ote duten Afrikako gatazka guneetatik ekarritako mineralik.

Europako Batzordeak proposamen bat egin zuen 2014ean, eta 2015ean Europako Parlamentuak zuzenketa egin zion proposamenari. Azkenean, onartu zuten 880.000 enpresak jakinarazi behar dutela beraien kateetan hautemandako arriskuak identifikatzeko hartutako neurriak. Enpresa horiek eztainua, tantaloa –koltanetik eratorritako materiala– , wolframa eta urrea erabiltzen dituzte produkziaon. Dena den, behin betiko testua negoziatzen ari dira oraindik, eta Europako Batzordeak onartu behar du.

Caddy Adzubaren arabera, arazoa da garestiagoa dela mineralak mina legaletatik ateratzea. Dena den, Europa mailan aldarrikatu behar da “konpainiek utzi egin behar dutela erreboltariek kontrolatutako lekuetatik ateratako materialak erosteari. Legea onartuta ez gara besoak gurutzatuta geratuko; legea oinarria da, lan egiteko erreminta, baina legea aplikatzen dela egiaztatu behar dugu”.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Coltan, el mineral clave para la fabricación de componentes electrónicos | Mundo Digital. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2007-09-26). «Tribuna | El coltán, un 'mineral' estratégico» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  3. (Ingelesez) «Tantalum - Sources and Properties of Tantalum» AZoM.com 2002-10-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  4. (Ingelesez) «Conflict-Free Supply Chain and Intel» Intel (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  5. (Gaztelaniaz) Servicio Geológico de los Estados Unidos. 2018-08-03 (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  6. «África: Congo: el negocio maldito del coltan» web.archive.org 2010-12-11 (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  7. https://www.argia.eus/albistea/telefonia-mugikorraren-beste-aldea-koltana-kongoko-gerraren-kausa-nagusi

Kanpo estekak aldatu