Kondentsadore elektriko
Kondentsadore elektrikoa, batzuetan kapazitore ere deitua, energia elektrikoa metatzen duen gailu elektronikoa da. Bi gainazal eroalez osaturik daude, material dielektriko batez bereizirik.

Kondentsadoreak finkoak edo aldakorrak izan daitezke, kondentsadoreen kapazitatea aldagarria den edo ez den arabera. Kapazitatea farad unitateetan neurtzen da. Hala ere, elektronikan, ez da ohikoa farad ordenako kondentsadoreak izatea eta unitate txikiagoak erabiltzen dira.
PortaeraAldatu
Kondentsadorearen portaera honako ekuazio diferentzialarekin zehaz daiteke.
Non C kapazitatea, u(t) borneen arteko potentzial-diferentzia eta i(t) igarotzen den korronte elektrikoa den.
Korronte Alternoa (AC)Aldatu
Korronte alternoan kondentsadoreak erreaktantzia kapazitibo (XC) izeneko korronteari erresistentzia izaten du.
Korronte Zuzena (DC)Aldatu
Korronte zuzenean bi kasu eman daitezke. Kondentsadorea erregimen iraunkorrean badago, hau zirkuitu irekia bezala portatzen da. Baina kondentsadorea erregimen iragankorrean badago, kondentsadorearen borneen arteko potentzial-diferentzia aldakorra izango da.