Ireki menu nagusia
Fjord à Christiania, Claude Monet (1895).

Fiordoa[1] (norvegieraz: Fjord) glaziarrek eraturiko harana da, kostaldeetan kokatua eta itsasoko urez betea. Estuak izaten ohi dira, eta garaiera handiko mendiez inguraturik egoten dira.

Glaziazioa oraingo itsas mailara heldu den tokietan daude, hala nola: Errusian, Norvegian, Islandian, Groenlandian, Finlandian, Eskoziako mendebaldeko kostaldean, Kanadako Britainiar Kolunbia estatuan, Txile hegoaldean, Alaskako (AEB) hego eta mendebaldeko kostaldean, Ternuako mendebaldeko kostaldean eta Zeelanda Berriko hego-mendebaldean.

Fiordo handienakAldatu

Munduko fiordorik handiena Groenlandiako Scoresby Sund da, 350 kilometroko luzerarekin. Munduko bigarrena eta Norvegiako lehena, Sognefjord izenekoa da, 204 kilometroko luzerarekin.

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fiordo