Kerry konderria
Kerry konderria, County Kerry edo Contae Chiarraí Irlandako hego-mendebaldean dago, Munstereko probintziaren barruan. Modu informalean bertako jendeak "The Kingdom" ("Erresuma") ezizenez ezagutzen du, Erdi Aro garaian Kerry Erresuma independiente bat izan zenaren omenez. 4.746 km2-ko azalera dauka eta 2011an 145.502 biztanle zituen. Hiriburua Tralee/Tra Lí da.
Kerry konderria | |||
---|---|---|---|
County Kerry Contae Chiarraí | |||
| |||
Island of Ireland location map Kerry.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | ![]() 52°16′3″N 9°41′46″W | ||
Azalera | 4.726 | ||
Punturik altuena | Carrauntoohil | ||
Mugakideak | Corkeko konderria eta Limerickeko konderria | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | legislative body of Kerry County Council (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 147.707 (2016) | ||
Dentsitatea | 30,73 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
kerrycoco.ie |
Konderria "Ring of Kerry" ("Kerryko Eraztuna") deritzon ibilbide turistikoarengatik ere famatua bada, bertan Irlandako uharte osoko natur paisaiarik ederrenetakoetaz gozatzeko aukera baidago. Ibilbide hau Killarney hirian hasten da eta Iveragh penintsula osoari bira emateko aukera ematen digu, berriz ere Killarney-n ibilbidea amaitzeko.
Geografia aldatu
Natura aldatu
Hiru penintsulak osatzen dute konderria, iparraldetik hegoaldera; Dingle penintsula, Iveragh penintsula eta Beara penintsula. Irlandako hiru mendi altuenetatik bi bertan daude, Carrauntoohil (garaiena, 1039m) eta Brandon mendia (952m).
Ozeano Atlantikoaren iparraldeko Golkoko itsaslasterrak Kerryko kostaldea jotzen du eta ondorioz 52. latitudean esperotakoa baino klima epelagoa nagusitzen da lurraldean. bestalde mendiek lainoak gerarazten dituzte eta Irlandako konderririk euritsuena ere bada.
Hiri nagusiak aldatu
- Tralee/Tra Lí (23.693 biztanle), hiriburua
- Killarney/Cill Airne (14.219)
- Listowel/Lios Tuathail (4.338)
- Kenmare/An Neidín (2.175)
- Killorglin/Cill Orglan (2.085)
- Dingle/An Daingean (1.920)
Gaeltachteko udalerriak aldatu
Gaeltacht lurralde gaelikoaren barruan ondoko herriak sartuta daude:
Historia aldatu
Kerryren irlanderazko izena Ciarraí edo gaur egun Ciarraighe da, zeinak euskaraz "Ciar jendea" esan nahi duen, izan ere gaeldarrak iritsi aurreko bertako biztanleak Cier leinukoak baitziren.
Maurice FitzGerald "Desmondeko I. Kondea" 1329an jabetu zen lurraldeaz eta Corkeko konderria izango zenarekin batera Desmond konderria osatu zuen. Desmondarren bigarren matxinadan (1580) 600 irlandar, espainiar eta italiar soldaduko gudalostea gainditu zuten ingelesek eta ondorengo Bederatzi Urteko Gerraren porrotaren ondoren Desmondarren lurrak bitan banatu eta gaur egungo Kerryko konderria eratu zen 1606an. 1641eko matxinadan ere parte hartu zuen baina Oliver Cromwellen gudalosteak Irlanda guztia konkistatzea lortu zuen. azkenetako borroka Ross gazteluan izan zen, Killarney ondoan.
XVII eta XVIII mendeetan konderria nekazari behartsuek populatu zuen. Hauek patata zuten elikagai nagusi eta uzta txarra izan zenean Irlandako Gosete Handiak (1845-49) gogor jo zuen Kerry.
Ondasun nabarmenak aldatu
Kirolak aldatu
Konderri honetan joko gaelikoak nagusi dira eta oso sustraiturik daude, udalerri eta herri bakoitzak bere taldea duelarik. Eskualdearen koloreak orlegia eta urrea dira, konderrian nonnahi ikusi ditezkeelarik: herrietan, etxeetan, ibilgailuetan, kirol ospakizunetan zein edozein ekitalditan.
Orain arte Kerry GAA taldeak futbol gaelikoko txapelketa nagusia 36 aldiz irabazi du eta Irlandako konderrien artean nagusi da. Hurlingari dagokionez garaipen bakarra du, 1891ekoa.
Hedabideak aldatu
- Radio Kerry: Eskualdean gehien entzuten den irratia katea da.
Kerrytar ezagunak aldatu
- Daniel O'Connel Askatzailea (1776-1847), politikari nazionalista.
- Horatio Herbert Kitchener (1850-1916), militar eta politikaria.
- Tomás Ó Criomhthain (1856-1937), idazlea.
- T. F. O'Rahilly (1883-1953), hizkuntzalaria.
- Peig Sayers (1873-1958), idazlea.
- Tom Crean (1877-1938), Antarktikaren esploratzailea.
- Maurice Walsh (1879-1964), idazlea.
- Muiris Ó Súilleabháin (1904-1950), idazlea.
- John B. Keane (1928-2002), idazlea.
- Mícheál Ó Muircheartaigh (1930- ), Joko Gaelikoetako telebista eta irratiko esataria.
- Páidí Ó Sé (1955-2012), futbol gaeliko jokalaria eta entrenatzailea.
- Niamh Ní Charra (1974-), biolin-jolea.
- Michael Fassbender (1977-), Alemanian jaio eta Killarney hazitako aktore irlandar-alemaniarra.
Iruditegia aldatu
-
Slea Head lurmuturra
-
Dún Chaoin herrixkako kaia (Blasket uharteak)
-
Ceann Tráko Dunbeg gotorlekua
-
Ceann Tráko badia
-
Carrigafoyle gazteluaren aztarnak
Kanpo estekak aldatu
- Kerryko konderriaren webgunea (Ingelesez) (Gaeleraz)