Ring of Kerry
Ring of Kerry (irlanderaz: An Mhór Chuaird; euskaraz Kerryko Eraztuna) Irlandako hego-mendebaldean kokatzen den Kerryko konderrian dagoen ibilbide edo bira turistikoa da. Ibilbide honek errepidez 170 kilometro inguru ditu, Killarneyko udalerrian hasi, Iveragh penintsulari bira eman, Kenmare, Sneem, Waterville, Cahersiveen eta Killorglin udalerriak zeharkatu ondoren, Killarneyko lakuak eta Killarney Parke Nazionala igaroz berriz ere Killarney udalerrian amaitzen duelarik (hortik "Kerryko Eraztunaren" ezizen hori).
Ring of Kerry | |
---|---|
Mota | bide |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°56′56″N 9°55′03″W / 51.948888888889°N 9.9175°W |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Kerryko konderria |
Bere erakargarri turistiko ugarien artean Muckross etxea (Killarney inguruko etxaldea), Staigue harrizko gotorlekua eta Derrynane House, Daniel O'Connell zenaren jaiotetxea daude. Waterville udalerria ospetsua da bertan Charles Chaplin zinegileak zenbait uda igaro zituelako eta herritarrek udalerriko hondartzaren aldamenean dagoen irudia eskaini zioten. Killarneyko hegoaldean, hortaz Kerryko Eraztunaren bukaeran, Ross gaztelua, Killarneyko lakuak eta Ladies View delakoa dago, azken hau, Victoria I.a Erresuma Batukoaren arabera, lakuen ikuspegi bikainez gozatu ahal zitezkeen behatokia da.
Kerryko Eraztuneko "biraren" hainbat aldaera badaude, betiere aukeratutako garraiobidearen arabera. Zenbait ibilaldi Valentia uhartea eta Skellig uharteetara eraman gaitzake. Udan Irlandara hurbiltzen diren turisten artean, eta zehazki Killarneyra, Kerryko Eraztuna nahiko ohiko ibilbidea da. Autobusez burutzen diren ibilaldiak erlojuaren aurkako norantzan egin ohi dira, honekin bi autobus bertako errepide estuetan topa ez daitezen sahisten da. 2008an GPSei autobus gidariak erlojuaren aldeko norantzan nahastu eta zuzentzeaz egotzi zitzaien.
Iruditegia
aldatu-
Ring of Kerryko mendebaldeko zatia
-
Kell's Bay badia
-
Uharteak Deenish eta Scariff
-
Beenarourke-ko ardi
-
Hodeiak eta itsasoa Caherdanielen